2017/10/31

TUC DETH ROSARI 2.607 mt - TUC DE MARIMANHA 2.679 mt. Aran-en.

2017-08-21 Beret-eko eski-estazioko Orri aparkalekuan utzi dugu kotxea (1970m), eta hemen ikusten den eraikuntza horren ondoan pistak utzi eta Baciver-eko lakuetara doan bidea hartu dugu. Eguraldi ederra gaur ere.

Bide ona eta erosoa Arriu Malo haranaren beheko aldean.

Eskuinean laku txiki bat utzi dugu.

Landaretza ugari bidearen bi aldeetan.

Momentu batean harkaitz bloke batzuen gainetik igaro behar da. Mugarriek ondo adierazten dute bidea.

Lora arteko aldapa Baciver-eko beheko lakura igotzeko.

Atzera begira, Arriu Malo sakana eta Orri-ko aparkalekua, ibilbidearen abiapuntua eta jarraipena, igaro berri ditugun blokeekin.

Estany Baix de Baciver (2140m). Oso polita, eta bakartia ordu honetan. Itzultzerakoan jende gehiago ikusiko dugu.

Inguru dotorean dago kokatuta lakua.

Zuhaitz fotogenikoa uretan.

Lakuaren ezker aldetik jarraituko dugu altuera irabazten, goiko lakuetara heltzeko.

Panorama irekitzen doa. Aztera begira, eta ezkerretik hasita, Perdiguero, Royo, Lliterola, Maupás, Lèzat, Quayrat,... Ea denak aspaldiko ezagunak!

Goiko lakuetara igotzen. Hemen, ezkerretik (erreka zulotik) edo eskuinetik joan daiteke. Bi aukerak dira balekoak.

Laku txiki ugari daude Baciver-eko lautadan. Tuc de la Llança daukagu aurrean.

Lakuetara heltzen. Tuc de Marimanha agertzen da ezkerrean.

Estanys de Dalt de Baciver. Paraje oso ederra. Baciver mendiaren tontorra atzean ikusten den txuria da. Aurrekoa, apur bat baxuagoa da.

Esan bezala tokia espektakularra da. Lakuen urdintasuna eta atzean dagoen hirumilakoen multzoa, bertan egun guztia geratzeko bezalakoa da. Ezkerretik hasita, Maldito-Maladeta- Picos Occidentales de Maladeta- Alba, Posets erdian, eta Perdiguero-Lliterola-Maupás eskuinean.

Maldito-Maladeta-Alba mendilerroa.

Perdiguero, Royo, Lliterola, Maupás, Crabioules, Lèzat. Bakarrik garaienak aipatuz...

Russell-Margalida-Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta-Alba eta Posets eskuinean.

Marimanha, bigarren lakuarekin. Gu orain eskuinera goaz, Rosari lepora.

Rosari lepora igotzen, Bacivers-eko lautada eta lakuen gainean.
Behin lepoan, beste aldean Airoto lakuen ingurua eta Pic de Qüenca ditugu ikusgai.
Lepotik eskuinera hartu dugu, Tuc deth Rosari-ren azken aldapa igotzeko.

Tuc de Baciver eta lakuak.

Azkenengo metroak harkaitz bloke artean dira.

TUC DETH ROSARI-n gaude (2607m) eta Aneu harana ikusten dugu zuloan.

Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta.

Saint Mauricio aldeko mendiak. Eskuinekoa Peguera dela uste dugu.

Baciver-eko lakuak, lautadan, beheko urtegia ezkerrean, eta atzeko planoan, Gure abiapuntua, Bèret-eko Orri aparkalekua.

Tuc de Baciver eta bere lakuak, eta Pic de Barlonguère atzean.

Orain, Rosari lepora jetsi eta ertz entretenigarri horretatik igoko dut Marimanha-ra. Ez da oso zaila, baina pare bat tokitan adi ibili behar da, harri solte asko baitago. Gero jetsiera, askoz gogorragoa egingo zait.

Igo behar den ertza. Erdialdean daude paraje txarrenak. Ea dena ertzetik bertatik egingo dut, alboak ez baitira batere seguruak.

Igarotako irtengune bat. Harkaitzak oreka nahiko ahulean daude.

TUC DE MARIMANHA (2679m). Hemendik hirumilakoen ikuspegia zabaldu egin da. Eskuinean, aurretik oso ezagunak egiten zaizkigunak, erdialdean, Tuc de Molières, eta ezkerrean, Besiberri mendikate guztia. Behean, nola ez, Baciver-eko lakuak.

Hemen, Marimanha-ko lakuak eta Montgarri aldera jeisten den sakana eta Pic de Barlonguère ezkerrean eta Mont Valier eskuinean (Pass'Aran-eko lehen etapa hortik dihoa).

Airoto-ko lakuak eta Pic de Qüenca.

Pic de Moredo.

Pica d'Estats, Monteixo,..., eta Andorrako mendi garaienak.

Tontorreko seinale geodesikoa.

Jetsiera. Izugarrizko aldapa dago eta terrenoa oso gogorra da. Ez zait batere gustatu... Edo akaso lakuetara heltzeko gogoa izango da, baina gogorra iruditu zait. Igotzeko ere.

Terreno gogorrak utzi ondoren, lakuen lasaitasuna.

Marimanha. Eskuinean igoerako ertza, eta erdian jetsiera bortitz.

Atsedena hartzen eta oparitxoa ematen oinei. Gero zerbait jan eta beheruntzako bidea hartu dugu.

Baciver-eko urtegira heltzen.


Urtegia, bere zuhaitz fotogenikoarekin.

Eta orain jende gehiago ikusiz, bagoaz behera, lora eta landaretza artean. Beste ibilaldi dotore bat Aran haranean. Bakarrik lakuen parajea ikusteagatik merezi du igoerak, eta gainera, Rosari mendia edo Bacivers igota, ibilaldi oso ederra egin daiteke. Marimanha gogorragoa da. Baina hau beti gure iritzi pertsonala da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina