![]() |
| 2017-08-20 Atzo Girona-tik etorri ginen, eta hiru egun igaroko ditugu Vielhan. Gaur, goizeko 8:30tan Vielhako tunelaren hegoaldeko sarreran dagoen Espitauan gaude. Hau da eguneko plana. |
![]() |
| Tuc de Mulleres. Gaur ederki ikusten dugu. 10 egun lehenago hor goian izan ginen Besurtatik igota, elur artean, hotza pasatzen eta ezer ikusi gabe. Nola aldatzen diren gauzak! |
![]() |
| Berehala utziko dugu Molières haranera doan bidea eta eskuinera hartuko dugu, Pòrt de Vielha-ra igotzeko. Mendateraino oso ondo dago markatuta bidea. Historia asko duen bidea da |
![]() |
| Molières harana eta Tuc de Moliéres fondoan. Hemendik egin genuen lehenbiziko igoera 1986an. |
![]() |
| Lehen esan dugun bezala, baliza ugari daude eta oso nabarmena da jarraitu behar den bidea. |
![]() |
| Hori bai, Molières haranera doan bidea utzi ondoren, aldapa oso tentea da, eta toki batzutan bidea apur bat izurratuta ere badago, baina ez dago arazorik. |
![]() |
| Tuc del Mig de la Tallada eta Pic Feixán ditugu atzean, Moléres harana babesten. |
![]() |
| Hor dago abiapuntua, tunelaren sarreraren ondoan. |
![]() |
| Hemen dago bidea apurtuta, harri solte askorekin. |
![]() |
| Olan dera Espona-n gaude. Hemen atsedena hartzen du aldapak, eta guk ere bai. |
![]() |
| Gezurra dirudi horrelako bide dotorea aurkitzea inguru honetan. Argi dago asko erabili zela ibilbide historiko hau. Ez zegoenean tunelik... |
![]() |
| Oso erosoa egiten da igoera, eta atzean daukagun paisaiak asko laguntzen du. Tuc dera Tallada eta Feixán. |
![]() |
| Tunelaren tximiniak bidetik gertu geratzen dira. |
![]() |
| Aldapa lasaitu egin da. Eskuineko lepora igo begar dugu, ondoren dena eskuinera joateko. |
![]() |
| Bunker baten ondotik igarotzen da. |
![]() |
| Mig de la Tallada eta Feixán. Zuloan Molières harana. |
![]() |
| Pòrt Vielh deth Hòro-ra heldu gara (2270m), eta Forcanada dotorea agertzen zaigu ezkerrean. |
![]() |
| Gure mendia eskuinean geratzen da eta zeharkaldi luzea baino erosoa geratzen da bertara heltzeko. |
![]() |
| Behera begira, Vielha-ko Espitaua eta egin dugun igoera ikusten ditugu. |
![]() |
| Hor aurrean daukagu mendatea. |
![]() |
| Toki batzutan oso ondo landuta dago bidea. |
![]() |
| Mendatera heldu baino lehenago, baliza honek mendiaren altuera adierazten du. |
![]() |
| Forcanada. |
![]() |
| Hor aurrean daukagu Vielha-ko mendatea eta oso gertu gaurko tontorra. |
![]() |
| Hau da atzean daukagun panorama bikaina. |
![]() |
| Vielha-ko mendatera heltzen. Hor atseden txiki bat hartuko dugu panoramaz gozatzeko. |
![]() |
| Aneto-Oliveras eta Coronas eskuinean. |
![]() |
| Forcanada aurrean, bere ezkerrean Pico del Medio-Astorg, eta eskuinean Maladeta. |
![]() |
| Forcanada, eta atzean Coronas, Medio-Astorg-Maldito. |
![]() |
| Lepotik tontorrera igotzen. Atzean, Aneto-Maladeta mendilerro guztia. Lepotik ikuspegiak ederrak badira, goitik antzerakoak, baino oztopo gutxiagorekin. |
![]() |
| Iparraldean, Vielha hiria zuloan, eta Pass'Aran-en ezagututako Crabère eta Maubermé besteak beste. |
![]() |
| Baserca urtegia hegoaldean, Conangles baino beherago. |
![]() |
| Aneto-Malditoak-Maladeta eta beraien aurrean Forcanada dotorearekin. |
![]() |
| Lliterola eta Remuñe aldeko mendiak. |
![]() |
| Aneto-Oliveras-Coronas-Medio-Astorg-Maldito eta Aneto-ko glaziarra egoera penagarrian. |
![]() |
| Ez da toki makala urtebetetzea ospatzeko. |
![]() |
| Tuc dera Contessa aurrean eta Besiberri-Comaloforno mendilerroa atzean. |
![]() |
| Gero horra jetsiko gara, Redon lakura. Ezkerrean Tuc de Sarrahèra, eta Montardo eta Tossau de Mar atzean. |
![]() |
| Redón lakua. Horra jeisteko ez dago markarik, baina mugarri batzuk laguntzen dute toki egokietatik jeisteko. Aldapa handia dago, baina ez dago zailtasunik. |
![]() |
| Lakura jeisten. Tuc de Sarrahèra gainean. |
![]() |
| Lasaitasunaz gozatzen. Hemen ere oso jende gutxi ikusi dugu, hiru pertsona hain zuzen ere. Eguraldi behategi bat dago lakuaren ertzean. |
![]() |
| Tuc deth Port de Vielha, Redón lakuaren gainean. Eskuinetik egin dugu jetsiera. |
![]() |
| Lakutik behera, Port de Rius-etik datorren bidearen bila. |
![]() |
| Tuc dera Contessa-ra doan ertz zorrotza. |
![]() |
| Restanca aterpetik eta Port de Rius-etik datorren bide balizatuan. Hemen behintzat, ez da batere erosoa, aldapa handia eta harkaitz bloke ugari. |
![]() |
| Beheko aldean lasaitu egiten da eta laster basora sartuko gara. Aurrean daukagu berriz Molières harana eta Feixán, Molières, Aneto, e.a. Zirkularra bukatzen ari da. |
![]() |
| Atzera begira, Port de Rius aldea. Gu ezkerretik gatoz. |
![]() |
| Argi dago gutxi falta zaigula Espitau-ra itzultzeko. |
![]() |
| Vielha-ko Espitaua. Hemen hasi eta bukatzen da gaurko ibilaldia. Oso interesgarria iruditu zaigu. Gomendagarria erabat. |
























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina