![]() |
| Bide ona eta erosoa Arriu Malo haranaren beheko aldean. |
![]() |
| Eskuinean laku txiki bat utzi dugu. |
![]() |
| Landaretza ugari bidearen bi aldeetan. |
![]() |
| Momentu batean harkaitz bloke batzuen gainetik igaro behar da. Mugarriek ondo adierazten dute bidea. |
![]() |
| Lora arteko aldapa Baciver-eko beheko lakura igotzeko. |
![]() |
| Atzera begira, Arriu Malo sakana eta Orri-ko aparkalekua, ibilbidearen abiapuntua eta jarraipena, igaro berri ditugun blokeekin. |
![]() |
| Estany Baix de Baciver (2140m). Oso polita, eta bakartia ordu honetan. Itzultzerakoan jende gehiago ikusiko dugu. |
![]() |
| Inguru dotorean dago kokatuta lakua. |
![]() |
| Zuhaitz fotogenikoa uretan. |
![]() |
| Lakuaren ezker aldetik jarraituko dugu altuera irabazten, goiko lakuetara heltzeko. |
![]() |
| Panorama irekitzen doa. Aztera begira, eta ezkerretik hasita, Perdiguero, Royo, Lliterola, Maupás, Lèzat, Quayrat,... Ea denak aspaldiko ezagunak! |
![]() |
| Goiko lakuetara igotzen. Hemen, ezkerretik (erreka zulotik) edo eskuinetik joan daiteke. Bi aukerak dira balekoak. |
![]() |
| Laku txiki ugari daude Baciver-eko lautadan. Tuc de la Llança daukagu aurrean. |
![]() |
| Lakuetara heltzen. Tuc de Marimanha agertzen da ezkerrean. |
![]() |
| Estanys de Dalt de Baciver. Paraje oso ederra. Baciver mendiaren tontorra atzean ikusten den txuria da. Aurrekoa, apur bat baxuagoa da. |
![]() |
| Maldito-Maladeta-Alba mendilerroa. |
![]() |
| Perdiguero, Royo, Lliterola, Maupás, Crabioules, Lèzat. Bakarrik garaienak aipatuz... |
![]() |
| Russell-Margalida-Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta-Alba eta Posets eskuinean. |
![]() |
| Marimanha, bigarren lakuarekin. Gu orain eskuinera goaz, Rosari lepora. |
![]() |
| Rosari lepora igotzen, Bacivers-eko lautada eta lakuen gainean. |
![]() |
| Behin lepoan, beste aldean Airoto lakuen ingurua eta Pic de Qüenca ditugu ikusgai. |
![]() |
| Lepotik eskuinera hartu dugu, Tuc deth Rosari-ren azken aldapa igotzeko. |
![]() |
| Tuc de Baciver eta lakuak. |
![]() |
| Azkenengo metroak harkaitz bloke artean dira. |
![]() |
| TUC DETH ROSARI-n gaude (2607m) eta Aneu harana ikusten dugu zuloan. |
![]() |
| Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta. |
![]() |
| Saint Mauricio aldeko mendiak. Eskuinekoa Peguera dela uste dugu. |
![]() |
| Baciver-eko lakuak, lautadan, beheko urtegia ezkerrean, eta atzeko planoan, Gure abiapuntua, Bèret-eko Orri aparkalekua. |
![]() |
| Tuc de Baciver eta bere lakuak, eta Pic de Barlonguère atzean. |
![]() |
| Igo behar den ertza. Erdialdean daude paraje txarrenak. Ea dena ertzetik bertatik egingo dut, alboak ez baitira batere seguruak. |
![]() |
| Igarotako irtengune bat. Harkaitzak oreka nahiko ahulean daude. |
![]() |
| Hemen, Marimanha-ko lakuak eta Montgarri aldera jeisten den sakana eta Pic de Barlonguère ezkerrean eta Mont Valier eskuinean (Pass'Aran-eko lehen etapa hortik dihoa). |
![]() |
| Airoto-ko lakuak eta Pic de Qüenca. |
![]() |
| Pic de Moredo. |
![]() |
| Pica d'Estats, Monteixo,..., eta Andorrako mendi garaienak. |
![]() |
| Tontorreko seinale geodesikoa. |
![]() |
| Jetsiera. Izugarrizko aldapa dago eta terrenoa oso gogorra da. Ez zait batere gustatu... Edo akaso lakuetara heltzeko gogoa izango da, baina gogorra iruditu zait. Igotzeko ere. |
![]() |
| Terreno gogorrak utzi ondoren, lakuen lasaitasuna. |
![]() |
| Marimanha. Eskuinean igoerako ertza, eta erdian jetsiera bortitz. |
![]() |
| Atsedena hartzen eta oparitxoa ematen oinei. Gero zerbait jan eta beheruntzako bidea hartu dugu. |
![]() |
| Baciver-eko urtegira heltzen. |
![]() |
| Urtegia, bere zuhaitz fotogenikoarekin. |







































































































