![]() |
| Joaterakoan Saibiren magaletik goaz, tontorrera igo gabe. Hori itzultzerakoan egingo dugu. Anbotoren ertza eta Ipizte atzean. |
![]() |
| Iturriotzera heltzen diren pistak eta abarrak atzean utzita, benetako Eskuagatxen sartu gara. Hemen, Olarreta eta Leunganera doan PRaren markak daude. |
![]() |
| Baina behin baliza hauetara heldu, Olarretako bidea utziko dugu (hortik egingo dugu itzulera), eta Errialtabasora hartuko dugu, gure eskuinera. |
![]() |
| Deabru Atxa eta Artzateko bordak. Bueltan hurbilduko gara toki eder horretara. |
![]() |
| Hagin honek itxura berezia dauka, zuloa estaltzen edo... |
![]() |
| Ertzera atera gara, eta mugarriak jarraituz, goruntz goaz. Inguru hau oso basatia da, eta atzean daukagun paisaiak (Aitztxiki, Alluitz-Anboto, Urkiolagirre), plus bat gehitzen dio edertasunari. |
![]() |
| Aurrera jarraitu dugu, pago ederren ondotik igaroz. |
![]() |
| Baten batek lan ederra egin du mugarriak jartzen. |
![]() |
| Eta horrela heldu gara ERRIALTABASO tontorreko buzoira. Oso izkutuan dago, eta ez dauka inongo bistarik, baina enkantoa bai. |
![]() |
| Lorategia. |
![]() |
| Tontorretik, Eskuagatx eta Kanoantorreta alderuntz jarraitu dugu, ete lehendik ezagutzen genuen kanal honetatik ( ez dakigu izena) jetsi gara Eskuagatxeko lautadara. |
![]() |
| Jetsiera arrunta ezkerreragotik doa (markatuta dago), baina guri kanal erraz hau gustatzen zaigu. Bidezidor antzekoa dauka gainera. |
![]() |
| Behetik gora begira. Hormak gainditzeko toki aproposa. |
![]() |
| Eskuagatx eta Kanpantorretako hormak. Hortik jetsi gara. |
![]() |
| Eskuagatxeko lautadan. Gero, Akalarra eta Urkiolara doazen balizak jarraituko ditugu itzultzeko, baina lehenbizi, hemen dagoen tontor txiki batera igo eta Neberazarra bisitatuko dugu. |
![]() |
| IZOZTEGI edo EZKUMIN tontorretik Eskuagatxeko hormak eta egindako jetsiera. |
![]() |
| Neberazarra. |
![]() |
| Autobus geltokia dirudien aterpe hau baliatu dugu zerbait jan eta edateko, eta ondoren, Ollomendi lepora doan bidea hartu dugu, Akalarrara doan PRa hain zuzen. |
![]() |
| Zaldia lepoan. Berehala ateratzen da lehen Errialtabasora igotzeko egon garen bidegurutzera |
![]() |
| Artzateko Borda Deabru Atxa eta Akelarre mendien babesean. |
![]() |
| Kokapen bikaina daukate borda hauek, bista dotoreekin. |
![]() |
| Ondoren Iturriotz lepora heldu eta, orain bai, Saibira daukagun aldapa pikoa igoko dugu. Azkenengo esfortzua... |
![]() |
| SAIBI. Dagoeneko ez dago inor... Siesta ordua itxuraz... |
![]() |
| Lasaitasun irudiak Saibin. |
![]() |
| Eta patxadaz, eta dagoen soseguaz gozatuz, Urkiolara jetsiko gara, bertako jatetxean merezitako ogitartekoa jatera. |
![]() |
| Egindako ibilaldia. Joaterakoan, Saibigainen marra gorria jarraitu dugu, itzultzerakoan tontorretik igaroz. Beheko marra, Iturriotzera doan pistarena da. |






























Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu