![]() |
| Honeraino ez dakigu nolakoa den KmBaren ibilbidea, baina hemendik gora benetan bertikala da. |
![]() |
| Ehiztarien txabola. |
![]() |
| Markak jarraitzen. Bertikala izateaz gain, lurreko orbelak asko gogortzen dute igoera. |
![]() |
| Laster goaz irtetera pagaditik. |
![]() |
| Aitxuri eta Irauleren azpian dagoen zirkoan. Guk Aitxurira zihoala uste genuen, baina sorpresaz, eskuinean ikusten den korridore-kanaletik gora dihoaz markak. |
![]() |
| Hemen ere malda handia dago. |
![]() |
| Behera begira. Hortik atera gara. Zegama oso behean geratzen da. |
![]() |
| Irauleren azpian. Hemendik Aitxurira dagoen igoera ezagutzen dugu, beraz markak jarraituko ditugu korridoretik. |
![]() |
| Aldapa latza. Batzutan lau hankatara igotzeko bezala. Ez da samurra izango hemendik igotzea konpetizioan. Eta bustita badago... |
![]() |
| Azkenengo metroak Irauleren eskuineko bretxara heltzeko. |
![]() |
| Itxura ederra dauka Aitxurik hemendik. Igoera hori ere dotorea da. |
![]() |
| Bretxatik behera begira. Hau da korridore-kanala. Gogorra. |
![]() |
| Arbelaitzera dihoan ertzean. Alde honetan haize nahiko zakarra. Beste aldean babesean egon gara. |
![]() |
| Askotan egin dugu gailurreri hau, batera eta bestera, baina hala ere gustora goaz. |
![]() |
| Urbia. |
![]() |
| Atzera begira. |
![]() |
| ARBELAITZen. |
![]() |
| Andraitz eta Butreaitz arteko mendilerroa, eta Anboto eta Udalaitz atzean. |
![]() |
| Tontorreko buzoiarekin. Aitxuri atzean. |
![]() |
| Mendizaleak Aitxuriren tontorrean. |
![]() |
| Arbelaitzetik behera. |
![]() |
| Arbelaitz atzean utzi eta Andraitz pasabideruntz goaz. |
![]() |
| Andraitzen. Hemen berriz egin dugu topo Maratoiaren marka horiekin, eta hauek jarraituz jetsiko gara igoeran ikusi dugun txabola eta iturrirarte. |
![]() |
| Zeru koloretsua daukagu. |
![]() |
| Andraitzetik behera. |
![]() |
| Hormak eta monolitoak gure gainean. |
![]() |
| Pagadian, orbel artean. Toki batzutan belauneraino sartzen gara. |
![]() |
| Bidegurutzea. Gu eskuinetik behera markak jarraituz. |
![]() |
| Uraren kanala. Txabolatik behera igoeran egindako ibilbide bera egin dugu. |
![]() |
| Zegamatik agur esan diogu Aitzgorriri eta gaur egindako ibilbideari. Igoera gogorra baina erakargarria. |



































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina