|
Gaua freskua izan da. Furgonetan egin dugu lo. Hotz, kanpuan... eta goizean goiz Ilargia mendi gainean...Billareak. |
|
Anapiatik abiatu gara eta pistatik Sanchèsera goaz. Zirkularra egiteko asmoarekin goaz, Anaye-tik igo eta Lhurs-era jetsi, gero Anapiara jeisteko. |
|
Baso artetik Camplong-eko ormak ikusten ditugu. |
|
Billare |
|
Urjauzia Sanchèsen. |
|
Anaye-ko aranera igotzen, pagadi ederrak zeharkatu behar dira, eta udazkena heldu da. Gainera goizeko argiekin oso polita dago dena. |
|
Pagadian zehar. |
|
Dorrea, gaurko helburua. |
|
Pene Blanque. Eskuinetik egingo dugu igoera, ikusten den kollaura heldu behar gara. Marmitou-ko iturrietan gaude. |
|
Harri artean. Hemen oraindik nahiko erosoa da igoera. Gorago da exkasagoa, harri solte ugari dago eta. |
|
Hiru Erregeen Mahaia bertan daukagu. Gu hemen bakarrik goaz, baina hor goian erromeria dago. |
|
Lepora heldu eta azkenengo zatia igotzeko prest gaude. Atzean, Tabla eta Mahaia, Ansabere,e.a. |
|
Tontorretik ikusten duguna, ipar-ekialde aldera. |
|
Bakarrik gaude, eguraldiaz eta paisaiaz disfrutatzen. Gero, bide hori jarraituko dugu Lhurs-eko kollaura heldu eta Table-ra igotzeko. |
Hau dena da tontorretik ikusten duguna.
|
Pene Blanque atzean utzi eta Lhurs-eko kollaura datorren bidea. Polita da, dena goitik dator eta bai Lhurs aldea eta baita Belagua aldea oso ondo ikusten dira. |
|
Table-ko azken zatia. Hemendik ere ikuspegi ederra dago. |
|
Anie, Countende eta Pene Blanque. |
|
Pene Blanque. Bi buruko dorrea da. |
|
Mahaiaren gailurra bertan daukagu eta urrutiago, Budogia. |
|
Lhurs-eko kollautik behera, tximinia antzekoak destrepatzen.Ibilbide gogor eta interesantea, malda handiarekin. |
|
Aurrean daukagun panorama, Lhurs-eko lakua, Billareak ezkerrean eta Dec de Lhurs eskuinean. |
|
Harrizko korredorera jeisten, zeharkaldi trebea. |
|
Zati gogorrena jetsi ondoren, harri artean eta orma dolomitikoen azpian. Lehen, orma hauen gainetik ibili gara. |
|
Mimezitatuta bidean....Gainean, gaurko bi tontorrak, Table eta Pene Blanque. |
|
Lhurs-eko lakuan ur gutxi dago. Uda eta udazken lehorrak dihoaz....Baina toki paregabea da. |
|
Lescun herria, Larrangus basoaren atzean. |
Azken begirada Pene Blanque-ri. Berriz, udazkenean sartzera goaz.
|
Horrelako asko ere ez dira ikusten.Oso lehorra dago dena. |
|
Udazkeneko irudiak. |
|
Tolesturak. |
|
Lescun, herri pirenaikoa...inguru zoragarrian kokatuta. Beste ibilaldi dotore bat, azkenean 8 bat ordu, lasai ibiliz, paisaiaz, eguraldiaz eta bakardadeaz disfrutatzen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina