![]() |
| Ason ibaiak sortzen duen urjauzia. |
![]() |
| Arredondotik eta Asón herritik datorren errepidea. Orain berrituta dago eta oso ondo igotzen da. |
![]() |
| Ason bailara. Ezkerrean, ibaiaren iturburua eta eskuinean, Mortillanoren ormak. |
![]() |
| Pistatik goaz La Posadía lepora eta aurrean Campanarios gailur dotorea daukagu. |
![]() |
| Horneo-ko txabolak eta Castros de Horneo. Hor daude laberintoak, eta gero bertan sartuko gara. Orain, eskuinetik goaz. |
![]() |
| Sotío-ko txabolatik eta Saco basotik igaro ondoren, Braña de Saco-ra heldu gara. Bertan txabola dotoreak daude. |
![]() |
| Sorte on!! |
![]() |
| Porra La Colina ikusten dugu eta igotzeko jarraituko dugun bidea. |
![]() |
| Baina lehenbizi Saco, harri bihurtu den glaziarra zeharkatu behar dugu. |
![]() |
| Espektakularra da tokia. Izugarrizko pitzadurak daude. |
![]() |
| Jeisteko, beste aldera etorri gara, Brenacobos-eko txaboletatik igaro eta Hazas del Respiradero pasabidera. |
![]() |
| Harkaitz arteko pasabide estua da. Cañada de Moncrespo ere deitzen zaio. |
![]() |
| Hemen eguzkiari asko kostatzen zaio sartzea eta hezetasun handia dago. Enkanto handia du pasabideak. |
![]() |
| Hortik irten ondoren, eta Concinchao txabolara heldu, jetsierako bidea utzi eta hasieran San Roque de Riomera-ra doan GRa jarraituz, Horneoko Castroen bila goaz. |
![]() |
| Baina lehenbizi, Turrutuerta kobazuloa ikusiko dugu. |
![]() |
| Kobazuloaren barrutik sarrera. Belak ateratzen duten zarata potentea da hemen barruan. |
![]() |
| Kobazuloa aurkitzeko erreferentzia monolito hori da. Gero, Horneoko laberintoetara goaz. Ez genuen espero, eta harrituta gaude bidea oso ondo markatuta dagoelako harrizko mugarriekin. |
![]() |
| Concinchao txabola basoan. Hortik gora etorri gara. |
![]() |
| Hemen zehar ibiltzea beste mundu eta garai batean ibiltzea bezala da. Sentitu eta gozatu, besterik ez. Gu bakarrik gaude eta mugarriak jarraituz goaz, ea nora eramaten gaituzten. |
![]() |
| Katedral naturalak. Eta mugarriak hortik bidaltzen digute... Egongo al da irtenbiderik? |
![]() |
| Badago bizitza hemen barruan. |
![]() |
| Askenean irten gara harrizko monumento horietatik, baina bidera jetsi baino lehen geratzen dira oraindik gaztelu ederrak. |









































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina