Pucón 28tik-30ra
Valparaíso 07-31tik;08-03ra
Santiago inpasa 03tik-04ra
Bost orduko bidaia egin ondoren, Pucón-era heldu gara. Pucón, Villarrica lakuaren ertzean dagoen herri turistikoa da. Baina neguan oso lasaia da eta toki asko itxita daude. |
Heldu eta hostalera etorri gara. Eta ezin gara kexatu aurkitu dugun tokiarekin. Hemen gaude hostaleko lorategian Villarrica sumendiaren babesean. |
Txilen, hostal eta aterpetxe askok bezeroentzako sukaldeak dituzte. Bertan, denetarik dago eta oso erosoa da erosketak egin eta bazkariak edo afariak prestatzea. |
Hau da "Donde Germán" hostala, eta jende oso jator eta atsegina da. |
Herriko kaleetan honelako informazio panel ugari daude. Sumendia bertan dago eta. |
Arratsaldea lasai eman dugu. Herria ezagutu, laku ertzeko hondartzan ibili,... |
Eta ilunabarraren zain egon. |
Eta ikusi duguna oraindik ondo asimilatu gabe, hostalera joan gara afaltzera eta atsedena hartzera. |
Tinquilco lakuan. |
Aurreko lakua igaro ondoren, aldapa handia hasten da, baina bidea oso ondo dago zainduta, eta toki askotan egurrezko eskillarak daude. |
Tinquilco lakua oso behean utzi dugu. Atzean, Villarrica sumendia daukagu. |
Milla metroko garaiera aldea igo ondoren, goiko lakuetara heldu gara. Lehenengoak Chico du izena. Erdi izoztuta dago, eta hemendik aurrera elurra eta izotza zapaltzen ibiliko gara. |
Hau Laguna El Toro da. Tokia izugarria da. Dena izoztuta, araukariaz inguratuta eta bakar bakarrik gaude. Egun guztian, beste 5-6 pertsona bakarrik ikusiko ditugu jeisterakoan. |
Izotzaren irudiak lakuan. |
Lago Verde-n. Gorago oraindik beste laku bat dago, baina orain bidea itxita dago elurrarekin. |
Jeisterakoan, Chico lakuan berriz. Dagoen bakardadea eta edertasuna ezin dira deskribatu. Gainera, orain arte bezala izugarrizko eguraldiarekin. |
Horra jetsi behar dugu, baina oraindik toki dotoreak ezagutuko ditugu. |
"Nido de Aguila" urjauzia. Busti gara apur bat daukan indarrarekin. |
Tinquilco lakuan lasaitasuna, datuak eta bizipenak idatzi egunerokoan,... |
Hostaleko egongelan ere lasai egoten da. |
OJOS DEL CABURGUA. Polita...? Ez, hori baino gehiago! Ez genuen espero horrelakorik eta hunkituta gaude ikusten dugunarekin. Euriak ez du batere molestatzen. |
Caburgua ibaiak sortzen dituen urjauzi eta putzuak. |
Gero Caburgua herrira etorri gara. Izen bereko lakuaren ertzean dago, eta hau da hemengo giroa. Udan beste gauza bat izamgo da. Guretzat, enkanto handia du. |
Eta beste egun bikain bat igaro ondoren, iluntzeko 8etan prest gaude 12 orduko bidaia egiteko Valparaisora. Gau guztia pasako dugu busean, baina oso erosoak dira eta oso ondo funtzionatzen dute. |
Valparaíso 07-31tik;08-03ra
Goizeko 7:30etan heldu gara, aterpetxera joan, bertan gosaldu eta 9:30tarako prest gaude hiria ezagutzeko. |
Euskaldun arrastoak toki askotan aurkitzen dira. |
Lehenengo momentutik hasi zaigu gustatzen hiria. Etxe koloretsuak, nahaspila baina kontrolatua, itsasotik muinoen gailurretaraino kaleak eta etxebizitxak,... |
Etxeak zintzilikatuta daude muinoetan. |
Alemania etorbide luzea igaro ondoren La Sebastianara heldu gara. Hau Pablo Nerudaren etxea da eta oso ezaguna da Valpon. Orain museoa da. |
La Sebastiana-tik hiriaren erdigunera jeisteko Ferrari kalea hartu dugu. Bertan, Federico Garcia Lorca eta beste idazle batzuen esaldiekin osatutako azuleju dotoreak daude. |
Kale batzuk benetako museoak dira. Hormak, eskailerak, ..., edozein toki da ona izengabeko artistentzat. Oso bohemioa da. |
Erdigunetik oso gertu, Baron kaian, horrelako ikuskariak daude. |
Hiri gehienetan bezala, Azokak dira toki onenak bazkaltzeko. Hau, El Cardonal azoka da, eta izugarrizko giroa sortzen da. Janaria, arraina batez ere, oso goxoa. |
Azokako irudiak. |
Artilleria muinotik kaiko mugimendua ikusten da. Kontenedore eta kamioi ugari dabiltza batera eta bestera, eta Txileko Armada ere hor dago, babesa eskeintzen edo. |
Muinoetara igotzeko funikularrak daude. Hauek XIX. mendearen bukaeran hasi ziren funtzionatzen. Egurrezko kutxak dira, oso dotore apainduta. Tipikoak dira. |
Kaian ere mugimendu handia dago, arrantzaleak, turistei itsasertzetik itzulia emateko itsasontziak,... |
Concepcion muinora igotzeko funikularra. |
Ilunabarreko kolore politak muino horretatik. |
Abuztuaren 1ean metroan Limache-ra eta busa Granizo-ra hartu ondoren ( pare bat orduko bidaia guztira), LA CAMPANA Parke Nazionalera etorri gara. |
Cinzano 100 urte!! Hau da Valpoko taberna-jatetxe zaharrena, eta ireki zutenean bezala mantentzen da. Hemen afaldu dugu, tangoak zuzenean entzuten. |
Salvador Allende eta iraultzaileen liburutegi-museoa. |
Baron kaitik, itsasertzetik, CALETA PORTALESera etorri gara. Hau Viña del Mar-erako bidean dago eta bertan arrantzaleek arraina deskargatu eta saltzen dute. Abuztuaren 2a da. |
Hondartza ondoan daude salmenta postuak, eta era guztietako arrain eta itsaskiak erosi daitezke. |
Baina espektakulua zirraragarria da. |
Reina Victoria funikularra hartu eta Concepción muinora igo gara, bertako giro bohemioa bizitzera. |
Berriz behera jetsi, kaiaren ondoan dagoen Sotomayor enparantzara. Hemen, Armadaren egoitza(urdina) eta Reina Victoria hotela(gorria) daude. |
Beste funikular bat hartu dugu, El Peral. Hau Alegre muinora igotzen da. Azkenean, alde zaharreko funikular guztiak ezagutu ditugu. |
Gure aterpetxearen ondoan. Alde Zaharrean dago kokatuta eta jende gaztea dabil batez ere. Gu ere, gaztetuta ibili gara bertan. |
%20ak bakarrik balio dute. Baina hau da kaleetan dagoen kable multzoa. |
Santiago inpasa 03tik-04ra
Desfilearen bukaera Armen Enparantzan da, katedralaren ondoan. Hemen Oruro-ko taldea eta banda potentea agertzen dira. Ordu erdi jarraian jotzeko arazorik ez daukate. Espektakularra benetan. |
Calamarantz!!. Atacama zain. |
Santiago hegazkinetik. Nahiko ordenatuta ikusten da goitik. |
Eguraldi ederra daukagu eta Andeak oso ondo ikusten ditugu. Behe aldean denak elurtuta, eta Calamara hurbiltzen, sumendiak, gatzagak eta basamortua. |
Llullaillaico mendia. |
Atacamako Gatzaga, goitik ikusita. Calamara heltzen gaude. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina