1º Eguna
Sanabria-Peña Trevinca 2127 mt, Zamora eta Ourenseren arteko mugan.
------------------------------------------------------------------------------
Sanabria-Peña Trevinca 2127 mt, Zamora eta Ourenseren arteko mugan.
![]() |
Puebla de Sanabria. Aspaldi egonda geunden, eta oso ondo zainduta dagoela iruditzen zaigu. |
![]() |
Goizean goiz, Sanabriatik irten eta San Martin de Castañeda-tik , Los Peces lakura goaz. Errepidea izoztuta dago, baina lakuraino heltzea lortuko dugu. |
![]() |
Sanabriako lakua. |
![]() |
Hemen dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea. Gu biok eta guardia zibil bikote bat besterik ez gaude. Hauek eskiekin doaz Trevinca-ra. |
![]() |
Ventosa leporuntz goaz, eskien arrastoak jarraituz. |
![]() |
Izugarrizko lautada dago hemen, Artikoan gaudela dirudi. |
![]() |
Trevinca agertu zaigu, baina oso urruti dago oraindik. |
![]() |
Vega de Conde urtegira eta Tera aranera jetsi behar dugu. Gero, itzultzerakoan, ederki igarriko dugu orain galtzen dugun altuera. |
![]() |
1582 m-tan gaude eta erreka zeharkatzeko zubi artesanala daukagu. |
![]() |
Polita dago Tera arana. |
![]() |
Bagoaz Trevinca-ra hurbiltzen. Erraketekin goaz, eta elurra baldintza onetan dago. |
![]() |
Hemen ikusten da nondik gatozen eta zeharkatu dugun Tera aran luzea. |
![]() |
Baina gailurrera heldu gara eta bertako ikuspegiaz gozatzeko aukera daukagu. |
![]() |
Baina, itzulera luzea geratzen zaigu eta hasi gara ertzetik jeisten. |
![]() |
Trevinca atzean geratzen da eta jarraitu dugun ibilbidea ere. Orain, Tera arana berriz zeharkatu eta lehen galdu ditugun metroak berriz berreskuratu behar ditugu irteera puntura heltzeko. |
2. Eguna
Pico Teleno 2183 mt "Montes de León"
3. Eguna
"Puerto de Somiedo" -La Peral-Mocoso 1988 mt
Pico Teleno 2183 mt "Montes de León"
![]() |
Errepideak alde batetik bestera zeharkatzen du mendikatea, baina guk beherago utzi dugu kotxea. Bertatik, bide estu bat ateratzen da eta gailurrerira igotzen du. |
![]() |
Corporales herria eta Vizcodillo mendikatea elurtuta. |
![]() |
Tarte batzutan txilar artean eta beste batzutan harri artean, gailurrerira hurbiltzen ari gara. |
![]() |
Lepoa eta Teleno gainean. Ertzetik joango gara. |
![]() |
Lepoan gaude. Ipar aldera elur-kornisak daude. |
![]() |
Azkenengo malak igotzen. Elurra nahiko gogorra dago, baina ondo igotzen dugu. |
![]() |
Tontorreko informazio-panela. |
![]() |
Ikuspegia oso zabala da. |
![]() |
Berriz kotxera jetsi, eta errepidean gora egin dugu. Azkenean, irekita dago gaina eta beste aldera pasatzea lortu dugu. Elur dexente dago ertzetan, baina errepidea ondo dago. |
![]() |
Morredero. |
![]() |
Piedrafita de Babia-ra etorri gara. Bertan igaroko dugu gaua, eta bihar Somiedora joango gara. |
![]() | |
Hostal guztia guretzat bakarrik izateko, ez dago gaizki... --------------------------------------------------------------------------- |
"Puerto de Somiedo" -La Peral-Mocoso 1988 mt
![]() |
Santa Maria del Puerto, Somiedo. |
![]() |
Aran hau jarraituz, Cornón-era joaten da. |
![]() |
1324 mt La Peral. Ezkerrean, Penouta gailurraren ormak ditugu. |
![]() |
Ez dabil jenderik, eta bertako biztanleak lasai dabiltza. |
![]() |
Atzean, Cornón dotorea geratzen da. Hemendik ikusterakoan, pena apur bat eman digu horra ez joatea, baina... dena ezinda. |
![]() |
Gure gailurrera heldu garenean, Mocoso dela jakin dugu. Beno, ez dago gaizki hau ere... |
![]() |
Cornón eta Laciana inguruko gailurrak eta gailurrak... |
![]() |
Somiedoko portua eta Babia inguruko mendiak. |
![]() |
Valle de Lago herria eta Saliencia eta Farrapona-ko mendiak. Atzean, ezkerrean, Picos de Europako Cornión mendikatea antzematen da. |
![]() |
Aurrean, Peña Chana, eta atzean, Ubiña mendikateko gailur nagusiak. |
![]() |
Izugarrizko ikuspegia dago alde guztietara, eta gustora gaude tontorrean. Somiedoko beste mendi eta aran bat ezagutu ditugu, asko planifikatu gabe. |
![]() |
Igoerako bidea jarraituz jetsi gara gailurretik La Peral-era. Toki ederrean dago kokatuta herria. |
![]() |
Herrian bertan ere geratzen dira "pallozak" |
![]() |
Errepidetik Somiedora jeisterakoan, azken begirada gaurko gure mendiari. Azkenean, hiru irteera dotore izan dira eta mendi eta inguru berriak ezagutu ditugu. Gustora gaude. |
![]() | |
Bukatzeko, Asturiaseko kostaldetik itzulitxo bat egiteko denbora izan dugu. Hau, Barro da, Llanes ondoan. Honek ere merezi du ezagutzea. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina