Bolatica ibaiaren ertzetik Ripera-ra doan bidetik goaz. Pasarelen bidea atzean utzi eta bakar bakarrik goaz basotik, freskura ederrean. |
Balizak. |
La Zoche zubian. |
Ripera-ra doan PRa jarraitzen ari gara oraindik, baina laster utziko dugu. Atzean, Corona del Mallo-tik Pala de Ip-erainoko mendilerroa. |
Aldapa monotonoa, baina ikuspegi ederrekin. Panticosa behean geratzen da. Atzean, Anayet, Midi, ... Tena bailara. |
Faceras sakana ezkerrean utzi dugu. Bere gainetik zeharkatuko dugu ezkerrera. |
Faceras sakana gainetik zeharkatzen gaude eta sarrioak goragotik kontrako norantzan. |
Hauek bakarrik dabiltza hemen. |
Gure atzean daukagun panorama. |
Hauek gure ezkerrean. |
Eta hauek aurrean. |
Aldapa latza, atsedenik gabekoa. Panticosa gero eta beherago. |
Gora heltzen, alurgune batzuk zapalduko ditugu, baina arazorik gabe. Ezkerrean, Tendeñera lepoa (Panticosa-tik Otal eta Bujaruelo-ra igarotzeko), eta tontor dotorea. |
Gure eskuinean Sabocós lakua. Gero horra jetsiko gara. |
Sabocós-Peña Roya-Peña Blanca. |
Tontorrera hurbiltzen(2295m). 1150 metroko desnibela Panticosa-tik. Sabocós-Forato aurrean. Gozatzeko tokia. |
Vignemale mendikatea ere agertu da. |
Eta Perdido, Taillón, Tendeñera lepoaren gainean. |
Hauek gure aurrean, Ripera haranaren gainean. PRa haran horretatik dator gu orain eskuinera jetsiko garen lepora. |
Gran Facha-k ere atera du burua. |
Rincón del Verde lepora jeisten, ertza jarraituz. Tendeñera-Ripera-Forato aurrean. |
Elurgune txiki batzuk baliatzen jeisteko. |
Sabocós lakuan. Toki paregabea. Goian Sabocós tontorra. |
Laku ondoan dagoen aterpea. Nahiko garbia dago. |
Apur bat jetsi ondoren marka zuri-urdinak aurkitu ditugu, eta bidea nahiko garbia bihurtu da. |
Travenosa sakana. Hor goitik gatoz. Faceras ezkerrean. |
Sakana eta Faceras edo Dero Verde gainean. Gu bidezidorra jarraitzen. Malda handia dauka toki batzutan. |
Urjauzi ederrak daude sakanean. |
Eta anemona asko bidean. Beheko aldean basoatik doa bidea eta askoz lasaiagoa da. |
Sei bat orduko ibilbide dotorea egin dugu azkenean. Igoera da apur bat astuna, baina gainontzekoa ederra da. Zuzenean estazioko aparkalekura atera gara. Gustora geratu gara. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina