![]() |
| Bezperan, Tramacastillatik ilunabar dotorea Peña Blanca-Peña Roya aldean. |
![]() |
| Sabocós eta Peña Roya. Izena ondo jarrita duela dirudi. |
![]() |
| 2022-06-11 SAN NICOLAS DE BUJARUELO (1334m). Goizeko 8ak dira. Gaur guretzat berria den mendi batera igotzeko asmoz. |
![]() |
| Ara ibaia, Otal harana eta Tendeñera mendia. Gu Bujaruelo mendateruntz igotzen duen bidetik gora goaz. |
![]() |
| Otal eta Fenez mendiak gure atzean. |
![]() |
| Bujaruelo mendatera doan bide ezagunean. Atzean, Ordiso, Otal harana, Tendeñera,... |
![]() |
| Elektrikaren txabola honetan utziko dugu Bujaruelo mendatera doan bidea eta ezkerreruntz joango gara. Mugarriak daude apur bat aurrerago. Hemendik aurrera ez dugu beste mendizalerik ikusiko. |
![]() |
| Marmotak bai. |
![]() |
| Hasi gara Lapazosa sakanetik gora igotzen. Bujaruelo-ko bidea ezkerreko zulotik doa. Atzean, Otal, Tendeñera. |
![]() |
| Escuzaneta-ren hormak atzean. Hortik igarotzen da Escuzana faxara. |
![]() |
| Lapazosa-ko errekatxoetako bat. Hezegune batzuk igaroko ditugu. |
![]() |
| Lapazosan. Soum Blanc des Especières gure gainean. Hori beste baterako utziko dugu. |
![]() |
| Mugarri erraldoiak eta Otal-Tendeñera-Ordiso atzean. |
![]() |
| Hezeguneak. |
![]() |
| Heldu gara Lapazosa lakura (2255m). Toki polita eta bakartia, nahiz eta dorreak egon bere ertzean. |
![]() |
| Lakua eta Escuzaneta. |
![]() |
| Lakua inguratzen. Escuzaneta atzean. |
![]() |
| 900 metro igo ditugu eta toki polita da atseden txiki bat hartzeko. |
![]() |
| Mendatera igotzen horrela ikusten ditugu lakua eta hainbat aldiz aipatutako mendiak. |
![]() |
| Lakuaren ertzak. |
![]() |
| Pimené, Gavarnie-ko behatoki paregabea. |
![]() |
| Neouvielle-ko tontor ezagunak. |
![]() |
| Lapazosa lakua eta Otal-Tendeñera. Gu hortik gatoz. |
![]() |
| Orain ikusi dugu gure gaurko helburua, eskuinean, Pic Saint André. 270 metroko aldapa tentea geratzen zaigu. Erdiko lepora igotzea da gogorrena. |
![]() |
| Mugarria mendatean. |
![]() |
| Gavarnie-ko zirko guztia daukagu atzean, Taillón-etik Marboré eta Astazou-etaraino. |
![]() |
| Mendatetik gora. Lehenbizi ertzetik eta gero eskuinera doan bidezidorretik lepora igotzeko. Tontorra eskuinean. |
![]() |
| Atzean daukagun panorama itzela da, Gavarnie-ko zirkoa. |
![]() |
| Hartu dugu eskuinera. Hemen aldapa handia dago. |
![]() |
| Behin goiko lepora helduta, Vignemale mendikatea agertzen zaigu aurrean. |
![]() |
| Lepotik gora ertzetik. Gertu dago tontorra. |
![]() |
| Azkenengo metroak. Ez dago zailtasunik. Baina 1260 metroko desnibela izan da. |
![]() |
| PIC SAINT ANDRÉ (2608m). Hiru t'erdi baino apur bat gutxiagotan. Primerako behatokia. Hau Gavarnie aldera, Gabietou, Taillón, Bazillac, Roland bretxa, Casco eta Torre de Marboré. |
![]() |
| Gavarnie-ko Zirkoa. |
![]() |
| Gure ezkerrean, gertuen, Pic Gabiet eta atzean, Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos. |
![]() |
| Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos. |
![]() |
| Vignemale guztia. |
![]() |
| Ez da tontor altuena noski, baina izugarrizko ikuspegiak eskeintzen ditu. Eta gu bakarrik gaude. |
![]() |
| Goian gozatu ederra hartu ondoren bagoaz beheruntz, lepora. Aurrean Soum Blanc des Especières-n iparraldeko hormak. |
![]() |
| Lepora heltzen. Especières gertu daukagu, baina ekaitzak daude iragarrita eta beste baterako utziko dugu. |
![]() |
| Mendatera jeisten. |
![]() |
| Heldu dira hodeiak gure gainera ere. Mendatetik lakura jeisten euri hasiko da. |
![]() |
| Euripean goaz. Zorionez ez du gehiegi egingo. |
![]() |
| Azken begirada Puerto Viejo mendatetik. |
![]() |
| Especières lakua. |
![]() |
| Sektaren bateko jendea zebilen laku horren ertzetan, beraien "ariketak" egiten. |
![]() |
| Gavarnie-ko zirkoa. Hor oraindik nahiko garbi dago. |
![]() |
| Lapazosa lakuan euripean. |
![]() |
| Marmota hau babesean dago bere etxearen atarian. |
![]() |
| Lau tanta besterik ez dira izan. Bagoaz beheruntz. |
![]() |
| Lapazosa sakanean behera. Laster jetsiko gara Bujaruelo-ko bide nagusira. Escuzaneta aurrean. |
![]() |
| Errododendro multzotxoa. |
![]() |
| Elektrikaren txabola inguruan, bide nagusian. Goian ikusten da Bujaruelo mendatea. |
![]() |
| Iturri ederra txabolaren parean. Ur freskoa eta gaurko beroarekin oso ondo datorrena. |
![]() |
| Igela iturriaren ondoko hezegunean. |
![]() |
| Marmota. Asko ikusi ditugu gaur. |
![]() |
| Eta 15:30k aldera heldu gara Bujaruelo-ra. Beste laku eta tontor berriak ezagutu ditugu. Ibilaldi polita. |
![]() |
| Eta Bujaruelon jaialdia. Minbizia gainditu duen batek antolatuta bere lagun guztientzat. Giro ederra! |
![]() |
| Ibilbidea Hemen |
















.%20Hemen%20ez%20dabil%20inor.%20copia.jpg)





.%20Iparraldean%20Especie%CC%80res%20lakua,%20Pimene%CC%81,%20Pic%20Long,%20Campbieil,...%20copia.jpg)













































