![]() |
| 2022-05-21 ASTUN goizeko 9ak baino lehenago (1732m). Beroa dago iragarrita. Ea goietan apur bat arintzen duen. Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo. |
![]() |
| Escalar lakutik erortzen den urjauzietako bat. |
![]() |
| Bide erosoa eta ezaguna Escalar lakura igotzeko. |
![]() |
| Erreka ertzetik. Elurgune batzuk ere badaude. Pentsatzen dugu beste aldean elur gehiago egongo dela, baina oztopo ez izatea tontorren igoeretan. |
![]() |
| Orkideaz inguratuta. |
![]() |
| Orkideak. |
![]() |
| Elur azpitik elur azpira jauzi egiten du errekak. |
![]() |
| Escalar lakuan. |
![]() |
| Escalar lakua eta izen bereko mendia. |
![]() |
| Mendizale dezente aurretik eta atzetik, baina gehienak Monjes-era edo Ayous-eko lakuetara. Gure bi mendietan bakar bakarrik ibiliko gara. |
![]() | |
| Lakua eta Escalar-Nayeta gailurrereia. 2018/07/punta-l-escalar-nayeta-pic-d-belonseiche | |
![]() |
| Aspe eta Llena de la Garganta. |
![]() |
| Lakua eta Tortiellas-Borau-Garganta de Aisa-Aspe-Llena de la Garganta. |
![]() |
| Col des Moines edo Jaca mendatera igotzeko elurgunea. Arrasto ona daukagu. |
![]() |
| Lepora heltzen (2169m). Paradis baino altuago egongo gara mendatean. |
| Hau da mendatearen beste aldean daukaguna. Esan bezala, Paradis mendatea baino apur bat baxuagoa da. Orain jetsi egin behar dugu, tontorraren ezker alderuntz. Uste genuen bezala, hemen elur gehiago dago. |
![]() |
| Lepotik behera Pic des Moines-en azpian. Geratu gara bakarrik. |
![]() |
| Ezkerrean daukaugu Castérau. Gero joango gara horra. |
![]() |
| Aurrean daukagu Paradis. Bere atzean Midi eta Peyreget. |
![]() |
| Paradis lakua eta tontorra. Toki oso dotorea. Midi dena gainditzen. |
![]() |
| Paradis lakua. Bere eskuinetik joango gara diagonalean, tontorraren azpira heltzeko. |
![]() |
| Paradis lakua eta Castérau. Izugarrizko horma dauka alde honetan. |
![]() |
| Eta gure helburua, Paradis. Honek ere, eskuin aldean horma izugarria dauka. Ezkerrean dauka alde ahulena eta horra joan behar dugu. Ea elurra nola dagoen... |
![]() |
| Pare bat elurgune zeharkatu behar ditugu. Zorionez ez dira oso luzeak baina elurra gogorra dago hemen eta lanak emango dizkigute. |
![]() |
| Pazientziaz eta arrasto ona eginez lortuko dugu pasatzea. Atzean, Moines, Hourquette, Larry,... |
![]() |
| Beheko elurgune horiek pasa ondoren, goiko aldera heltzeko igarobidean gaude. Lehorra egonda erraza da. |
![]() |
| Pasabidearen bukaeran. |
![]() |
| Pasabidetik irten eta goiko aldea oso erraza da eta berehala helduko gara tontorrera. Behatoki paregabea. |
![]() |
| PARADIS (2129m). Peyreget eta Midi atzean. |
![]() |
| Paradis eta Castérau lakuak. |
![]() |
| Bi lakuak, Castérau mendia eta Hourquette-Larry atzean. |
![]() |
| Tontorraren azpiko hezeguneak. |
![]() |
| Astún tontorren aldetik erortzen diren urjauziak. |
![]() |
| Bious lautadaren gainean gaude. Midi beti alboan. |
![]() |
| Jeisten, pasabidearen sarreran. |
![]() |
| Elurguneetan. Orain, lehengo arrastoa jarraituz, errezago zeharkatuko ditugu. |
![]() |
| Paradis lakua eta Pic des Moines eta Jaca mendatea. Orain lakuaren eskuinetik joango gara Castérau lakura jeisteko. |
![]() |
| Paradis lakua eta mendia. Txikia baina dotorea. Eta batez ere, bakartia. |
![]() |
| Castérau lakua (1943m) eta Midi. Hemen berriz jende artean ibiliko gara apur batean. |
![]() |
| Mendatean. Hemendik gora, malda handia, baina mugarriz oso ondo markatuta dagoen bidezidorra dago. Geratu gara bakarrik berriz. |
![]() |
| Aldapa tentea baina erraza. Atzean, Bersau lakua, Hourquette, Larry. |
![]() |
| Bersau lakua izoztuta dago oraindik. Hor jendetza dabil batera eta bestera. |
![]() |
| Gazteluaren tontorrera heltzeko dagoen pasabide loretsuan. |
![]() |
| Gora irteten. Atzean, Bersau lakua, Hourquette, Larry,... |
![]() |
| Goiko aldea oso zabala da. Midi parean. |
![]() |
| CASTÉRAU (2227m). Moines aurrean eta Aspe, e.a. atzerago.2017/11/pic-des-moines-2347-m-eta-casterau |
![]() |
| Beste balkoi eder bat Bious-en bihotzean. Gozamena! |
![]() |
| Ayous-eko lakuak, Ayous mendia,... Nahiz eta bero egin, haize ederra dabil eta gustora egoten da hemen. |
![]() |
| Roumassot lakua, Bious-Artigues, Lavigne mendia Gabas gainean, Gourette-ko mendi elurtuak,... |
![]() |
| Gentau lakua eta Ayous aterpea. |
![]() |
| Paradis mendia azpian geratzen da. Hori da egin dugun igoera. |
![]() |
| Erramu dotorea. |
![]() |
| Castérau eta Paradis lakuak gure azpian. |
![]() |
| Castérau lakua. Ea 300 metroko jauzia daukagu. |
![]() |
| Bersau lakua. |
![]() |
| Beheruntz, igoerako bidea jarraituz. Hau da goiko pasabidea. |
![]() |
| Castérau, benetako gaztelua. |
![]() |
| Orain berriz Moines lepora igo behar dugu. Atzean, Castérau mendatea eta mendia. Handik gatoz. |
![]() |
| Bagaude mendatean. Paradis txikia aurrean, Midi, Peyreget, Balaitús, Infiernoak,...2016/09/midi-d-ossau-itzuli |
![]() |
IBILBIDEA HEMEN |
.%20Azpe-Llena%20de%20la%20Garganta-Llena%20del%20Bozo.%20copia.jpg)














.%20copia.jpg)













.%20Atzeakoak,%20aurretik%20aipatutakoak.%20copia.jpg)









.%20Midi%20beti%20bezala.%20copia.jpg)
.%20Orain%20gaztelura.%20copia.jpg)






.%20Atzean%20Moines,%20Jaca%20mendatea,%20Aspe,...%20copia.jpg)















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina