2022/04/12

MALLOS de RIGLOS. Zirkularra "Camino del Cielo"

Prepirinioko toki ikonikoa eta mundu guztiko eskalatzaileen santutegia. Bakarrik herrira heltzea eta bere gainean dauden hormak ikustea zoragarria da. Guk beti Gállego ibaiaren beste aldean doan errepide nagusitik ikusi ditugu Malloak. Baina inoiz ez gara herrira sartu. Gaur, Elgoibarrera itzuli baino lehen, bertara joan gara 5 kilometro t'erdiko ibilbide erraz baina interesgarria egiteko asmoz. Oso ondo balizatuta dago eta erraza denez, jende ugari ibiltzen omen da. Gaur astelehena denez, oso lasai ibiliko gara.

 2022-01-31 Riglos herrira heldu baino lehen begibistan Malloak.

 Mallo Firé eta Pisón. Bien tartetik egingo dugu igoera.

 Herriaren sarreran dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea, gaur arazorik gabe, lehen esan bezala astelehena da eta ez dago jende askorik. Ibilbideari buruzko informazio ugari dago bertan.



 Bi norantzatan egin daiteke ibilbidea, ez dago arazorik. Guk ezkerretik hasita egingo dugu, erlojuaren orratzen norantzan.

 El Puro, Mallo Pisón eta La Visera-ra dagoen eremua.

 Herriko kaleetan hormak gainean daudela.



 Espainiako Mendi federazioaren plaka.

 Izugarria da nola dagoen kokatuta herria hormazarren azpian.

 Kalea. Oso lasaia dago gaur. Beti ez da horrela.

 Hauek hormak! Eskuinekoa Visera.

 Eliza eta Mallo Pisón.

 Malloak eta atzean, Peña Rueba.

 Visera.

 Eskalatzaileak Pisón Malloan. Jeisterakoan gehiago ikusiko ditugu.

 Mallo Pisón. Aurreko eskalatzaileak hor dabiltza.

 Pisón-en azpian dagoen etxeak ze izen izango du ba?

 Mallo Firé. Ezkerrean izango dugu igoera guztian eta bere altuerara igoko dugu.

 Bide oso garbia Pisón Malloaren atzeko hormen ondotik.

 Peña Rueba, Gállego ibaiaren beste aldean. Hor ere badaude ferratak eta eskalada bideak.

 Firé Malloa. Itxura aldatzen dihoa igotzen ari garen heinean.


 Pisón Malloaren atzekaldeko hormekin.

 Pisón ezkerrean eta Firé eskuinean. Bien artetik egin dugu igoera. Gállego ibaia eta Murillo de Gállego herria.

 Oso ondo balizatuta dago dena.

 Ibilbideko puntu garaienetik. Firé eskuinean eta Pisón.



 Firé.

 Behatoki dotorean.


 Orain beste aldera, Colorado Malloa.

 Riglos herria zuloan.

 Riglos.

 Mallo Colorado.

 Hauen ondotik jetsiko gara.

 Eskalatzaileak Viseran. Erabateko bertikalitatea!

 Cored eta Aguja Roja.

 Txundituta Malloei begira. Hemen bidea jarraitu beharrean beste bat hartu dugu Malloen azpira dihoana. Interesantiagoa iruditu zaigu.

 Gora begira denbora guztian, lepoa okertzeko zorian.



 Jetsiera.



 Hauek bai erraztasuna!

 Mallo Pisón eta El Puro.

ibilbidea mallos

 Eta bukaera herriko taberna batean. Pare bat ordutan (edo gehiago argazki pila ateratzen) egin daiteke ibilbide eder hau. Merezi du. Eta jende gutxirekin askoz hobeto.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina