2022/02/02

PALA DE IP 2779 mt, Canfranc-etik.

 PALA DE IP.  Mendi gogorra, desnibel handia, abiapuntutik nahiko urruti geratzen da eta urriaren bukaeran egunak asko laburtzen dira. Baina guretzat beste erronka bat da.

 Aurretik behin gaude egonda bertan eta beste batean, hau neguan, Tronqueran. Biak Canfranc-etik Ip-era igota.

 Bezperan, bidaia. Lizarrustitik Arbizura jeisten. Udazkeneko koloreak.

 Esa urtegia pasa eta hau da aurrean ikusten duguna.

 2021-10-23 Goizeko 8:30an gaude Canfranc-eko Puente de los Peregrinos-en (1063m). 1700 metroko desnibela daukagu. Ip-era La Solana-tik igoko dugu. Jetsiera La Besera-tik. -4º

 Hemen bereizten dira bi bideak. Gu orain ezkerrera.

 Aragón ibaia, baso ederrez inguratuta.

 Ip-erako bidea oso ezaguna da eta oso ondo balizatuta dago. Hasieran basotik doa eta handik irteterakoan Collarada-ren hormak ditugu begibistan.

 Collarada eta Besera bidea Ip sakanaren beste aldean.

 Txabola zaharrean (1826m), Collaradarekin.

 Ip zirkora heltzen gaudela, atzera begiratu eta hau da ikusten duguna, Borau, Mallos Lecherines, Rigüelo. Lopez Huici aterpea ere ikusten da.

 Ip-eko aterpera hurbiltzen ari gara (ez da beharrezkoa), eta hor daukagu lepora igotzeko aldapa potentea. Bide guztia ikusten da. Lepora igo eta gero eskuinera lehenbiziko tontorrera. Ondoren ertzetik tontor nagusira. Tontorrea eskuineko puntan dago.

 Ip-eko eraikuntzen artean. Aurrean, Punta Escarra eta Ip-eko zirkoa babesten duten beste mendiak.

 Punta Escarra dotorea. Igoera normala ezkerreko ertzaren ondotik doa.

 Tronquera lepoa, dirudiena baino gorago. Aldapa latza bertara igotzeko. Sakanaren ezker aldetik joango gara.

 Gure atzean, Collarada.

 Ip-eko zirkoa.

 Zirkoa behean uzten ari gara.

Sartu gara harritzan. Hemen sigi-sagak egiten igoko dugu.

 Goian dago tarte bertikalena.

 Ip-eko urtegia gero eta beherago. Igoera gogorra. Daramagun desnibela ere nabaritzen da.

 La Tronquera lepoan (2618m). Aurrean, Candanchú, Anie, Mahaia, Petretxema,...

 Midi d'Ossau.
 
 Culivillas aurrean, eta atzean, Palas, Balaitús, Arriel, Frondiellak,...

 Lepotik gora lehenbiziko tontorrera igotzeko daukaguna. Hasieran ertzetik, baina gero eskuineko maldetatik doa bidea.

 Atzean, Moleta, Lecherines, Borau, Aspe, Bisaurín, Secús, Castillo de Acher,...

 Mugarriak jarraitzen Ip aldeko maldetatik. Atzean, Tronquera-Moleta eta Borau-Aspe aldea.

 Ip zirkoa gero eta perspektiba hobearekin.

 Tontor nagusia. Bere eskuinean Punta Escarra, eta atzean, Tendeñera aldea eta Peña Montañesa.

 Aldapa gehiena igo dugu. Orain ertzetik bi tontorretara.

 Aurrean ditugu bi tontorrak. Orain dena ertzetik.

 Lehenbiziko tontorra igaro eta ertz erraza daukagu tontor nagusiaren azpiraino. Atzean Infiernoak, Vignemale, Perdido aldea, Tendeñera,...

 Eguraldi honekin gozatzeko tokia, nahiz eta "tralla" handia eraman gainean.

 Inguru espektakularrak alde guztietara begira.

 Trepada txiki batzuk tontorrera igotzeko.

 Baldintza egokiekin ez da zaila.

 PALA DE IP (2779m). Altuera ez dago ondo ipinita harkaitzean. 13:15ak dira. Gogorra izan da baina gozatzen ari gara.

 Ibón de la Sierra, Escarra, Cochata, Pacino, Infiernos, Algas-Argualas, Vignemale,...

 Punta Escarra eta Sabocós-Tendeñera atzean.

 Ip-eko urtegia.

 Panticosa-ko mendiak, Tendeñera eskuinean, Perdido-Marboré, Astazous,...

 Vignemale mendikatea.

 Infiernoak, Tebarray, Llana Cantal,...

 Balaitús, Frondiellak, Deabruaren Ertza, Gavizos-Cristal.

 Palas bikaina.

 Tontorrean Pirinio zati handi batekin. Escarra eta Telera-Retona eskuinean.

 Ip-eko zirkoa Collarada-Collaradetaren azpian.

 Goiko destrepea bukatzen. Orain Ip zirkora toki igoerako toki beretik.

 Mendebaldeko tontorrera itzultzen. Ilargiko paisaia dirudi.

 Tontor nagusia atzean.

 Zerbait jan ondoren lepoan, beheruntz. Piano, piano,...

 Kanal malkartsua lepotik behera.

Lasaitasun apur bat zirkora jetsi ondoren. Goian Pala-ren bi tontorrak.

 Punta Escarra eta Pico Balsera.

 Rigüelo, Lecherines, Borau.

 Collarada-ren hormak. Beraien azpitik dihoa jeisteko erabiliko dugun La Besera bidea.

 Collarada-ren korridore eta hormak ditugu gure gainean.

 Itzalera sartu gara eta laster freskura galanta.

 Toki hezeak izoztuta jarraitzen dute. Goizean, kotxean, -4º adierazten zuen. Orain arte eguzkitan gustora ibili gara.

 Izotza.

 Ip sakana eta La Solana beste aldean. Izenak ondo jarrita daude.

 Udazkeneko koloreak sakanean.


 Harrizko txabola bat bide ertzean.

 Behera heltzen gaudela, Collarada-ra igotzeko Russell bidea hartzeko baliza.

 Aragón ibaia gure helmugan. Arratsaldeko 6ak baino lehenago heldu gara. Nekatuta baina oso pozik. Ibilaldi ederra izan da eta erronka polita gainditu dugu. Irabazita daukagu garagardoa Villanúan...

PALA de IP ibilbidea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina