| 2021-08-10 Gaur jardunaldi luzea daukagu. Beraz, goizeko 6,30etan gosaldu aterpean eta 7,15 aldian prest gaude irteteko. Tontorrak ilunpean oraindik. |
| Aterpea utzi eta urtegiko presa zeharkatu dugu, Lliterola-ko Behe Lepora doan bidea hartuz. Tusse de Montarqué itzalean oraindik. |
| Lézat-en hormen azpian gaude. Hemen utziko dugu Lliterola-ko bidea eta ezkerrera hartuko dugu. Lehenbiziko horma hau erdian dagoen korridore batetik gaindituko dugu. |
| Atzean, Sel dera Baquo, Euri Neurgailuaren lepoa eta Arlaud-Gourgs Blancs bere atzean. Gaur eguraldi ederra daukagu. |
| Goian aipatutako korridorearen hasieran, Portillón-eko lakuaren gainean. |
| Trepada errazak korridorean. Bakar bakarrik gaude. Mendizale gehienak, Lliterola lepora edo Perdiguero-ra gaur ere. |
| Beheko erdiko zulo horretatik atera gara. Orain harritza daukagu goiko hormetara hurbiltzeko. |
| Eskuinean daukaguna. Ezaguna dena. |
| Eta atzekoa ere bai. Izugarriko parajean dago kokatuta Portillón-eko aterpea. |
| Lorategia harritzan. Hemen mugarriak ondo adierazten dute bide erosoena. Arazoak goian etorriko dira... |
| Trepada ez oso zaila baina nahiko bertikala, eta mugarriekin. Baina hau ez da bidea. |
| Ertzera atera garen gunea, baina hortik ezin dugu jarraitu. Tontorra urruti ikusten da eta orratz batzuk zeharkatu behar dira. |
| Beste saiakera bat egin dugu apur bat ezkerragotik, baina hemen ere Lézat-en Orratzetara atera gara. Hormaren oinera jetsi gara. |
| Terreno latza horrela ibiltzeko, baina hau da dagoena. |
| Berriz gaude hormaren oinean. Batera eta bestera mugitu gara ea tximinia egokia aurkitzen dugun. Bakarrik gaude, eta igoera garbia zela gogoratuz ez dugu gehiegi aztertu bidea. Falloa! |
| Azkenean, hirugarren saiakeran, beste tximinia bat hartu dugu, hasieran mugarririk gabe, baina behin sartuta, batzuk agertzen hasi dira. Ea ba, gora! |
| Atera gara ertzera. Orain trepada nahiko erraza baina zirraragarria geratzen zaigu tontorreko zati erosora iristeko. Crabioules, Lliterola lepoa eta Tuca de Lliterola atzean. Izugarria da tokia! |
| Trepada gainditu eta tontorrera hurbiltzen, tarte errazetik orain. |
| LEZAT (3107m). Bi ordutan igo behar genuena hirutan igo dugu, joan etorriak medio. Spijoles, Gourdon, Gourgs Blancs, Bachimala,..., aurrean. |
| Tontorrean, gustora. Portillón-Seil dera Baquo, Posets, Gourgs Blancs,... Hirumilako sorta ederra daukagu inguruan. |
| Oso gertu daukagu Quayrat. Oô lakua behean. |
| Atzoko tontorrak (ibilbide guztia ikusten da ondo) eta beste batzuk. Ibilbidea |
| Seil eta Cap dera Baquo, eta Posets atzean. Baquo glaziarra ere minimoetan dago. |
| 1992an baino kaskartuago, baina ilusio berdinarekin. |
| 1992-09 |
| Iñaxio ta biok |
| Pico Royo eta Perdiguero. |
| Ertzetik behera, tximinia bertikaletik. Goruntz adi ibili behar bada, zer esanik beheruntz. Hau F izatea? |
| Poliki eta seguru. Horma dotorea. |
| Zati zailena bukatzen. |
| Goiko hormaren azpian, zailtasun handienak igarota. Tximinia egoikiena markatuta dagoena da. |
| Hormen azpiko harritzan, beheko hormako korridorearen bila. |
| Begiak gehiago alaitzeko, lorategia harritzan. |
| Aurrean daukaguna zoragarria da. |
| Korridorea eta lakua. Hau errazagoa da. |
| Baina eskuak erabili behar dira. |
| Hartu dugu Lliterola lepotik datorren bidea eta aterpea gertu daukagu. Baina gaurko jarduna ez da hor bukatzen. |
| Lakuaren gainean. Zailena pasata baina gogorrena falta. |
| Lezat aterpetik. Mendi dotorea. Hor goian ginen duela gutxi. |
| Aterpean zerbait jan dugu bertako garagardo batekin lagunduta. Atsedena hartu eta orain 1400 metroko desnibela geratzen zaigu kotxera iristeko. |
| Bagoaz beheruntz, Quayrat aurrean daukagula. QUAYRAT Ibilbidea |
| Spijoles eta bere diedro famatua. |
| Espingora jeisten, galtzada erako bidetik. |
| Ezkerrean Tusse de Montarqué eta atzo aterpera itzultzeko erabili genuen Meatzarien Bidea, Gourdon eta Spijoles. |
| Saussat eta Espingo lakuak, aterpea eta mendatea. Bide oso garbia eta polita. |
| Tusse de Montarqué. Goian oso zabala da, baina hemendik ikusita itxura zorrotza dauka. |
| Quayrat eta Lézat. Bikote ederra. |
| Tusse de Montarqué eta Saussat lakura erortzen diren urjauziak. |
| Saussat lakuaren ertzak. |
| Eta Espingo-tik behera bide ezagunetik eta jendez inguratuta. Urjauzia beti bezain ederra. |
| Oô herriko Spijoles ostatuan garagardoa hartu eta bide luzea aurretik Tramacastilla-ra itzultzeko. Baina lasai hartuko dugu, bidean afaldu eta presarik gabe. Bihar atsedena. |
| IBILBIDEA |
Betway Casino NJ - Your $250 Welcome Bonus
ErantzunEzabatuBetway Online 광양 출장마사지 Casino NJ » Mobile 김포 출장샵 ✓ 상주 출장마사지 €250 Welcome Bonus ✓ Instant Play ✓ Free 문경 출장마사지 Spins. Play Now! Rating: 4.2 · Review by TJ 밀양 출장마사지 Hub