![]() |
| 2020-06-21 Bezperako harkaitz "dastaketaren" ondoren, lasaitasun bila etorri gara Aralarreko Guardaetxera. |
![]() |
| Gaur ireki dituzte Nafarroako mugak guretzat eta Huartetik gora etorri gara Santutegira eta Guardaetxera. Lasai dago oraindik aparkalekua. Jeisterakoan ez da horrela egongo... |
![]() |
| Pistatik Pagomarira. Oinak arintzeko ondo datorkigu. |
![]() |
| Errenagara doan pista utzi eta zelaietatik gora Desaomendira goaz. Fondoan, geroko helburua, Soilazbizkargaina (Irumugarrieta). |
![]() |
| DESAOMENDI. Pardarri-Ganbo eta Alotza gaineko tontorrak atzean. |
![]() |
| Abereak lasai daude hemen. Haize goxoa dabil eta eguraldi bikaina. Aizkorri mendikatea dekoratua osatzen. |
![]() |
| Desaomenditik behera. Abereak hor geratzen dira, lasai. |
![]() |
| Zaldia Errenagako gainetan. |
![]() |
| Balizak. |
![]() |
| Lorategia. Edozein toki da egokia. |
![]() |
| Hodei kuriosoak. |
![]() |
| Irumugarrietara heltzen. "Beteranoen" tropela dago tontorrean. |
![]() |
| SOILAZBIZKARGAINA. Araitz haranaren gainean. |
![]() |
| Balkoi pribilejiatua. |
![]() |
| Gaintza eta Uztegi. |
![]() |
| Baina ez dugu denbora askorik egin tontorrean, eta bagoaz toki lasaiagoak bilatzera, Malloen ertzean. Ekialderuntz goaz. |
![]() |
| BELDARREGI tontorra dela uste dugu. Utzi dugun tontorra atzean eta Uakorri-Balerdi eskuinean. |
![]() |
| Malloen irtengune batean, Araitz haranaren gainean. |
![]() |
| Intuizioari kasu egiten, abereen bidezidorrak jarraituz. |
![]() |
| Malloen paraje zoragarriak. |
![]() |
| Izugarri berdea dago dena. |
![]() |
| Ttutturre ikusten da fondoan. Ezkerreko belardi aldapatsu horietan ibilbide ederrak eginda ditugu, Juan Mari Ansaren liburu bikainari esker. |
![]() |
| Atzera begira, Irumugarrietatik Balerdirainoko Malloak eta pagadi ederrak. Hor ere badago nondik ibili... |
![]() |
| Aipatutako liburuan, Zamarmentoko Haitzak deitzen zaizkie tontor hauei. |
![]() |
| Arruta lepo ingurura jetsi gara eta gero hortik, Unaga aldera . |
![]() |
| Unaga putzua. |
![]() |
| Putzuaren ondoko landaretza. |
![]() |
| Putzua eta ibilitako mendilerroa atzean utzi eta Txemiñera igotzera goaz. |
![]() |
| Ardiak mozten dabil kuadrilla hau. Bukatzen ari dira. |
![]() |
| Hauentzat ez dago jairik... Ardiekin bukatu eta gero dena jaso eta garbitu behar. |
![]() |
| Badoa artaldea bere larreetara. |
![]() |
| Txemiñen, lora ugari eta zirrikitu politak. |
![]() |
| TXEMIÑE. |
![]() |
| Hau izan da gaurko jatetxea. Zenbat Michelin izar?... Ez dago hau baloratzeko izarrik! |
![]() |
| Jatetxearen lorategian. |
![]() |
| Bazkaldu ondoren, beheruntz. Orain beste aldera pasako gara. |
![]() |
| Eta Pagomarira heltzen gaudela, azken begirada Txemiñeri. Gero, berriz Guardaetxera pistatik. Ibilbide lasaia eta gozatzekoa Aralarreko paraje ezagunetan. |











































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina