|  | 
| Argualas eta Garmo Negro. Horruntz, beti bezala, jende pila. Eguraldi oso ona dago iragarrita astebukaera guztirako eta horrela da. | 
|  | 
| Ur asko dator toki guztietatik. | 
|  | 
| Bidea oso nabarmen eta ezaguna da. Goiko leporaino GR11 jarraitzea da. Beraz, adierazpen gutxi. | 
|  | 
| Eguzkia Bainuetxeko lakuko uretan. | 
|  | 
| Hirumilakoak eta Pondiellos. GARMO NEGRO-ALGAS-ARGUALAS | 
|  | 
| Errododendroak topera daude loreztuta. | 
|  | 
| Begientzako jaialdia. | 
|  | 
| Pondiellos eta Arnales Infiernoekin lotuta. | 
|  | 
| Brazato-ko urtegian goizeko 9:30etan. Atseden txiki bat aurrean ditugun edertasunak ondo barneratzeko. | 
|  | 
| Brazato tontorrak urtegian bikoiztuta. | 
|  | 
| Telera-Retona-Collarada-Punta Escarra mendilerroa. | 
|  | 
| Goiko lakuetatik urtegira erortzen diren urak. | 
|  | 
| Urtegiaren gaineko muinoan, goiko lakuen ondoan. | 
|  | 
| Brazato-ko goiko lakuak. Paraje zoragarria, Lavaza tontorren babesean. | 
|  | 
| Lepora heltzeko geratzen zaiguna. Hemen ez dugu elurrik zapalduko. | 
|  | 
| Ikuspegia, bikaina. | 
|  | 
| Lepora heltzen. Hemen utziko dugu GR11, Bujaruelo-ra doana, eta eskuinera hartuko dugu. | 
|  | 
| Lepotik Vignemale guztia daukagu aurrez aurre. | 
|  | 
| Argualas-Algas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos atzean. | 
|  | 
| Lepotik gora elurguneak daude oraindik eta ahal den horizontalean pasatzen saiatuko gara. Elurra gogorra dago oraindik. | 
|  | 
| Tontorraren azpira heldu baino lehen, elurgune hau igo eta gainean daukagun ertzera igoko dugu, gero ertzetik jarraitzeko. Bide egokiena iruditzen zaigu. | 
|  | 
| Gure ihezko mendi ezagun bat agertu da, Pico de las Neveras, eta Arratille bere ondoan. Orduan esan genuen bezala, "casacriston" dago Panticosatik. Hor seguru ez dela jende pilaketarik egongo. 2019/08/pico-de-las-neveras-2891-mt | 
|  | 
| Ertzera igotzen harritzatik. Fondoan, Vignemale, Chabarrou, Neveras-Arratille. Mulets mendatearen inguruak. | 
|  | 
| Ertzean. Erraza da eta beheko harritzak baino askoz erosoagoa. Behean mendatea. | 
|  | 
| Tontorrera heltzen. Atzean, Bainuetxe gaineko tontorrak, Balaitús fondoan, Gran Facha eskuinean,... | 
|  | 
| BACIAS (2760m). Oraingoz bakarrik gaude. Laster hasiko da jendea heltzen. | 
|  | 
| Vignemale-rekin. | 
|  | 
| Brazato urtegia. | 
|  | 
| Bujaruelo aldera erortzen diren maldak eta lakuak. Fondoan, Mondarruego-Escuzana, Gabietous, Taillón, Perdido-Marboré, Astazous eta, ezkerrean, Munia mendikatea. | 
|  | 
| Vignemale, erraldoia. | 
|  | |
| Arratille-Pico de las Neveras eta Letrero lepoa. | 
|  | 
| Balaitús, Costerillou ertzarekin. | 
|  | 
| Baciás lakua, tontorraren azpian, oraindik erdi izoztuta. | 
|  | 
| Taillón igoera | 
|  | 
| Beheruntz, berriz igoerako bidetik. Zalantzan egon gara, hemendik zuzenean jeisteko urtegira, ezkerretik, baina Brazato-ko lakuen parajea asko gustatzen zaigu eta hortik igarotzea erabaki dugu. | 
|  | 
| Ertza utzi eta beheko elurguneetara jetsi gara. Orain bigunagoa dago elurra. | 
|  | 
| Lepotik, Batanes-eko lakuak, Bujaruelo-ra doan bidean. GR11 PANTICOSA- BUJARUELO | 
|  | 
| Hor dago zer geratzen zaigun orain. | 
|  | 
| Brazato-ko goiko lakuetan. Gozamena! | 
|  | 
| Urtegiko ertzak, errododendroekin. | 
|  | 
| Bainuetxea. Behera heltzerakoan, kotxeak errepidearen bi aldeetan aparkatuta, dena beteta ikusiko dugu. Pasada bat! | 
|  | 
| Garmo Negro-ra doan bide ondoan dagoen urjauzi ederra. Panticosa herrira jetsiko gara bokata jan eta ondo hidratatzera... | 
|  | 
| Ilunabar dotorea Tramacastilla-ko leihotik. Sabocós-Peña Roya-Punta Blanca. | 
|  | 
| IBILBIDEA | 




















