|  | 
| IZARRAITZ 2020-05-24 | 
|  | 
| Herriko mugak zabaldu dizkigutenean, lehenbiziko irteera, nola ez, Izarraitzera izan da. Goizeko 6:30etan bagaude Aittolatik gora. Egunsentia, Jaizkibel aldera. | 
|  | 
| Goian hodeiak ugari, baina berdin zaigu. Ondo ezagutzen dugu ingurua eta gozatzera etorri gara. | 
|  | 
| Beti bezala, ez dugu ohiko bidea jarraitzen. Izarraitzen, aintzinako bide eder eta paraje izkutuak daude eta hauek jarraitzen ditugu. | 
|  | 
| Bide arrunta nahiko gertu dago (ehun bat metro gorago) baina hemendik apenas ibiltzen da jendea. Gozamena! | 
|  | 
| Zestoa aldera pasa gara eta bakar bakarrik gabiltza. Behelainoak misterio kutsua ematen dio parajeari. | 
|  | 
| Tontorrera heltzen. | 
|  | 
| ERLO. Hona ere apenas etortzen da jendea. Gehienak gurutzean geratzen dira. | 
|  | 
| Pagoak eta elorriak. | 
|  | 
| Elorriak topera daude. | 
|  | 
| Goiko pistatik egingo dugu jetsieraren zati labur bat. | 
|  | 
| Iturriaren azpitik. Ederra dago dena! Baina oraindik 10etarako bukatu behar da aktibitatea eta zintzo, zintzo bagoaz etxera. | 
|  | ||||||||
| 
 | 
|  | 
| Badakigu Urbia "petatuta" jarriko dela, eta Durura doan bidea hartu dugu. Natura topera! | 
|  | 
| Duru eta Orkatzategi, Kurutze-Berri, Orixol, Anboto. Eguraldia bikaina. | 
|  | 
| Bizkorniaruntz goazela, Butreaitz eta Akaitz gaur atzean utziko ditugu. | 
|  | 
| Elorriak. | 
|  | 
| 1. buzoia, ARTZANBURU. Oraingoz bakardadean. | 
|  | 
| Hiru plano desberdin. Fondoan Gasteiz. | 
|  | 
| Bigarrena ADARRAITZ. | 
|  | 
| Hemen bakardadea eta lasaitasuna. Aitzgorri aldean tropelak. | 
|  | 
| Hirugarren ARLABAIN. | 
|  | 
| Barrendiola urtegia, Legazpi eta Zumarraga aldea, Izazpi-SamiƱo, Izarraitz, Aralar eskuinean,... | 
|  | 
| ZULAIKO, laugarrena | 
|  | 
| AZKIOLA TXIKI 5.a | 
|  | 
| Batetik bestera ibili behar da, igo, jetsi, toki egokienak bilatuz, baina gustora, hemen ez dago aspertzerik. | 
|  | 
| AZKIOLA HAUNDI, 6.a | 
|  | 
| URDAJAMENTU 7.a | 
|  | 
| Eta gaurko azkena izango dena Burnikurutz-Andreaitz. | 
|  | 
| Hau da gaurko eremua. Orain ezkerreko belar ederretatik berriz Durura eta Arantzazura. | 
|  | |
| DEGURIXA 2020-05-31 | 
|  | 
| Aretxabaletako Mendiola auzotik goruntz, goizeko 7:30etan. Helburua, Degurixara heltzea eta gero gerokoak. Badakigu hemen ere ez dela jende asko ibiliko. | 
|  | 
| Kurutze-Berrira doan bidea utzi eta Arangurenen magalean gaude Degurixara doan bide dotore eta balizatua jarraitzen. Aurrean, Elgeako eolikoak. | 
|  | 
| Aintzinako bidea pagadi ederrean. | 
|  | 
| Basoan dagoen txabola bat. | 
|  | 
| Degurixara igarotzeko atea. | 
|  | 
| Hori pasa eta azpian daukagu Degurixa. | 
|  | 
| Zer esan paraje honi buruz??? Ba izugarria dela! Normalean oso lasaia eta ikusgarria. Nahiz eta bertara heltzen diren pistak egon, ez da jende asko hurbiltzen hona. Paradisu bat! | 
|  | 
| Maruatx, bere kobazuloarekin. Hemengo tontorretan askotan ibili gara eta hor ere bai, baina gaur berriz igotzea erabaki dugu. | 
|  | 
| Hauek dira hemengo biztanleak. | 
|  | 
| Kobazuloa, tontorraren azpian. Alde batetik bestera zeharkatzen du. | 
|  | 
| MARUATX. Degurixaren erdian gaude. Fondoan Arlutz eta Aranguren. Gero hortik itzuliko gara. | 
|  | 
| Azpian ditugun txabolak. | 
|  | 
| Enbor kuriosoa du pago honek. | 
|  | 
| Lehen aipatu bezala, lasaitasuna nagusi. | 
|  | 
| Arlutzera igotzen. Degurixatik irteten ari gara. | 
|  | 
| ARLUTZ. Bat eta bi daude. | 
|  | 
| Begiratoki ederra Degurixa gainean. | 
|  | 
| Hemendik behera berriz, Arangurenen azpitik. Anboto daukagu parean. | 
|  | 
| LIZARRUSTI ZIRKULARRA 2020-06-06 | 
|  | 
| Pagadi bikainak alde honetan. Nafarroako mugak (guretzat ezinezkoak oraindik) ukitzen ari gara. | 
|  | 
| Putxerri alde batera utzi eta Igaratza aldera jarraitu dugu. | 
|  | 
| Igaratza. Ez dabil jenderik. Eguraldi goibela, baina euririk ez. Bukaeran bustiko gara apur bat, Eniriotik behera. | 
|  | 
| Enirioruntz orain. Pista berria ezagutuko dugu. | 
|  | 
| Lareo. Euri apur bat ari du eta ez dago inor. | 
|  | 
| Lizarrustira jeisten ondo egokituta dagoen bidetik. Itzuli dotorea hau ere. | 























 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina