![]() |
| 2020-06-20 ATXARTE. Goizeko 8:30rako kotxe asko harrobiaren azpiko aparkalekuetan. Argi dago denok gaudela mendira irteteko beharrez. Urjauzi txikiak errekan. |
![]() |
| Asuntze-Pol Polera doan bidea hartu dugu eta Alluitzen hormen azpira ari gara heltzen. |
![]() |
| Atzean, Urresteiko ertza eta Untzillaitzera doan Diagonal Handia ditugu. |
![]() |
| Untzillaitzeko espoloi eta hormak. |
![]() |
| Urrestei. |
![]() |
| Astxiki. |
![]() |
| Alluitzeko "Concava" hormen azpian. Gure kanala eskuinean geratzen da. |
![]() |
| Garo artean, kanalera hurbiltzen. Freskotasuna hanketan... Untzillaitz atzean. |
![]() |
| Kanalera sartzen. Hasieran Urkulu-Larrano kanaletik igotzen da zati bat. |
![]() |
| Lehenengo zatia. Urkulu kanala hor goian itxi egiten da eta ezkerrera hartzen da Kokuzkulura igarotzeko. |
![]() |
| Bidezidorra antzematen da. Hirugarren aldia da hemendik igotzen dugula, eta gero eta nabarmenagoa da bidea. |

![]() |
| Egin dugu ezkerrera, eta gainean daukagu Kokuzkulu kanal guztia. Izugarria da tokia. Guretzat, bide ederrena Alluitzera igotzeko. |
![]() |
| Lorategia hainbeste harkaitz artean. |
![]() |
| Ardiak, eskerreko hormetan dagoen kobazuloan. |
![]() |
| Kanalari izena ematen dion kobazuloa. Bere azpiraino igo behar da. Kanala erraza da. Aldapa dauka, baina oso ondo igotzen da, toki egokienak aukeratuz beti ere. |
![]() |
| Ezkerrean ditugun Alluitzeko orratzak. Oso alpinoa da ingurua. |
![]() |
| Paraje hauetako biztanleak. |
![]() |
| Begiak alaitzeko. |
![]() |
| Hau da behean uzten ari garena. Kanal zabala eta ederra oso. |
![]() |
| Kobazuloaren oinera heltzeko azken zatian ezkerrera pasa behar da. Zorrotzaren hormak atzean. |
![]() |
| "Bira" antzeko bat Alluitzen hormen azpian. |
![]() |
| Tontorretik oso gertu ateratzen da. Infernuzubi ondo ikusten da. |
![]() |
| Tropela gora heldu baino lehen, ertzeko bidea hartu dugu. Infernuzubin lasai ibiltzea nahi dugu. Aspaldi ez dugu igaro eta zirrara apur bat badugu... |
![]() |
| Kokuzkulu orain goitik ikusita. |
![]() |
| Gure aurrean doan laukotea Infernuzubia igarotzen. |
![]() |
| Jetsiera polita Infernuzubira heltzeko. |
![]() |
| Zubiaren bukaeran. Oso lasai pasa dugu eta gustora. Askotan geunden ibilita hemen, baina aspaldian ez, eta urteekin gauzak desberdin ikusten dira. |
![]() |
| Ertza jarraitzen, igarobidearen beste aldean. Harkaitz oso ona. Lau parabolt daude bertan. |
![]() |
| Infernuzubi eta bertara heltzeko jetsi behar den tximinia antzekoa. |
![]() |
| Larrano-Urkulu bretxa jeisteko ertza utzi behar da. |
![]() |
| Malda handia baina zailtasunik gabekoa. |
![]() |
| Urkulu-Larrano bretxa eta Zorrotza tontorra. |
![]() |
| Atzean, Urkiola, Saibigain, Lekanda, Gorbeia. |
![]() |
| ZORROTZA tontorreko buzoia eta Alluitz. |
![]() |
| Zorrotza. Destrepe erraz bat egin behar da hemendik igotzeko. Tontor airosoa da. |
![]() |
| Anbotora begira. Gu gaur, Larranora bakarrik joango gara. Jarraipenean, askotan ibili izan gara. |
![]() |
| Beste jetsiera bat kanal batetik. |
![]() |
| Eta orain berriz ertza hartzera. |
![]() |
| Axpe. |
![]() |
| Hemendik aurrera askoz lasaiagoa da ertza. Atzean, Mugarra. |
![]() |
| Zaldi talde handia Larranoko zelaietan. Hemen, jendetza. |
![]() |
| Larrano. |
![]() |
| Larranotik, egindako ertza. |
![]() |
| Asuntzetik Atxartera jeisten. Zuloan bero egiten du. |
![]() |
| Kokuzkuluren azpian. Zirkuitoa ixtera goaz. |
![]() |
| Elorriak, fruitu berriekin. |
![]() |
| Unzillaitz. |
![]() |
| Eta Atxartera heltzen. Aspaldiko igoerak berrikusten... Gozamen galanta gainean daukagula bukatu dugu gaurko ibilaldia. |
![]() |
| wikiloc.com/ibilbide |


































































