![]() |
| Basoan ilun dago oraindik. Esan bezala hasieratik dena da gora eta gora, atsedenik gabe. Irteera 1240 metrotan egin dugu eta ea 1500 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu tontorrera heltzeko. |
![]() |
| Ilargia daukagu lagun. |
![]() |
| Basotik irten eta ilargiak adierazten digu Otal tontorra, oso urruti oraindik eta dexente gorago. |
![]() |
| Elur-jausien ondorioak Turbón sakanean. |
![]() |
| Atzean, Mondarruego, Escuzana eta Gabietouak oraindik itzalean. |
![]() |
| Basotik atera gara eta aldapak berdin jarraitzen du. Sakan honen ezker aldetik doa bidea. |
![]() |
| Ilargia eta hegazkina. Hainbat ikusiko ditugu pasatzen. |
![]() |
| Otal eta Pico Royo-ren artean dagoen sakanean gora, Arañonera kobazuloetara heltzeko lehenbizi. |
![]() |
| Ilargiak markatzen digu norabidea. Ezkerreko mazela horretatik doaz mugarriak. Lepoa erdian, fondoan. |
![]() |
| Arañonera sistemako kobazulo izoztuaren sarrera. Ihez hemen eman genuen buelta, bertan zaparrada bat jasan ondoren. Jeisterakoan egingo diogu bisita. |
![]() |
| Kobazulotik gora, eremu harritsuan sartuko gara. Mugarriak jarraituz goaz. Toki batzutan ez du ematen bide logikoena adierazten dutenik, baina nahiko ondo igotzen da. |
![]() |
| Bujaruelo harana oso behean geratzen da. |
![]() |
| Sakan honetatik doa bidea. |
![]() |
| Goian ikusten den mugarrira igo behar dugu. |
![]() |
| Otal, burua erakusten atzean. |
![]() |
| Leize baten ondotik igarotzen da, eta nola ez, begirada bat bota behar. Atzean, Escuzana, Gabietous eta Bujaruelo mendatearen inguruak. |
![]() |
| Lepora heltzeko azkenengo maldetan. Atzean, Gabietouak, eta Bujaruelo mendatearen ezkerrean, Bernatuara. BERNATUARA IGOERA |
![]() |
| Otal lepotik (2351m), Otal mendia. 1100 metroko garaiera-aldea egin dugu honeraino. Oso konstantea da aldapa. |
![]() |
| Tendeñera, Otal lepotik. |
![]() |
| Otal. Hemendik antzematen dugu nondik dihoan azkenengo igoera. Baina oraindik bere oinera heldu behar gara. |
![]() |
| Otal-en hormak izen bereko haraneruntz. Atzean Tendeñera. |
![]() |
| Oraindik lepoan gaude atseden pixkat hartzen eta ikuspegiaz gozatzen. Otal harana daukagu zuloan. |
![]() |
| Putreak eskuinean geratzen den Pico Royo-n. |
![]() |
| Lepotik, bretxa zuri hori zeharkatu behar da Otal-en oinera heltzeko. |
![]() |
| Atzean Vignemale mendikatea daukagu. Oso ondo ikusten da Moskowa korridorea nondik dihoan. |
![]() |
| Lehen aipatutako bretza zuria zeharkatzen. Behean Otal lepoa eta Pico Royo. Atzean Vignemale, beste guztien gainetik. |
![]() |
| Bagoaz. Bakar bakarrik gaude mendian ( beste askotan bezala). Bidezidorra dago hormaren oineraino. |
![]() |
| Hormen azpian gaude. Ezkerrean daukagun kanaletik gora egin behar dugu. Mugarriak daude bidea ondo adierazten. Hemen kaskoa jarriko dugu, beste erreportai batzutan horrela gomendatzen dute eta. |
![]() |
| Hasi gara trepadekin, baina oraindik ez dugu hartu benetako kanala. Argazkiaren eskuinean antzematen dena da. |
![]() |
| Orain gaude kanalean. Teknikoki erraza da, baina malda handia dauka eta harri eta harkaitz solte asko dago. Adi ibiltzekoa beraz. |
![]() |
| Kanalean. |
![]() |
| Lehenbiziko bretxara irteten. |
![]() |
| Tontorraren ondoko bretxan, Tendeñera-rekin atzean. Hemendik gora gutxi falta da eta errazagoa da. |
![]() |
| PICO OTAL (2701m). 3,45 ordutan igo ditugu 1500 metroak. Mondarruego, Escuzana, Gabietouak, Marboré, Cilindro, Perdido,... |
![]() |
| Vignemale-rekin. |
![]() |
| Tendeñera eta Tozal de Ripera. |
![]() |
| Mallarruego aldea eta Pico de las Escuellas aurrean, Feniás-Argualas-Garmo Negro ondoren eta Midi d'Ossau atzerago. |
![]() |
| Pico de Bernatuara ( beste batzuentzat Gabièt). Igoera potentea dauka horrek ere, Bujaruelotik. |
![]() |
| Goiko zati erraza jeisten. Hau da azken bretxa. |
![]() |
| Kanalera sartzeko zeharkaldian. |
![]() |
| Kanalean. Bertikala da. |
![]() |
| Pasarte apur bat zailagoa. |
![]() |
| Kanala utzi eta igoeran geratu garen tokira jeisten, berriz kasko kendu eta zerbait jan eta edatera. |
![]() |
| Hau da parean daukagun panorama. Mondarruego, Gabietouak, Taillón, Marboré, Cilindro, Perdido,... Zuloan, Bujaruelo harana eta eskuinean, Ordesa. |
![]() |
| Hau da Fenés mendia. |
![]() |
| Bretxa zurira jeisten. Tontorra atzean. |
![]() |
| Eta sorpresa!, talde handi bat azaldu da leizera sartzeko asmoarekin. Bitartean hiru eskalatzaileak berean. Kanalizo bat jarraitzen ari dira. Harrigarria da horma hori. |
![]() |
| Bretxa zuritik, azken begirada Otal tontorrari. Mendi gogorra eta, dirudienez, ez da oso bisitatua. |
![]() |
| Bretxa zuria zeharkatzen, Otal lepora jeisteko. |
![]() |
| Gabietouak eta Escuzana. |
![]() |
| Igoerako toki beretik ari gara jeisten. Tontorra oraindik ikusten da. |
![]() |
| Arañonera sistemako kobazulo izoztua. |
![]() |
| Sistema horretako beste sarrera bat. Izugarria da ateratzen den haize hotza. |
![]() |
| Beste aho bat. Espeleologoak dabiltza hemen. Esan digutenez, Fenés kanpina baino beherago ateratzen dira hemendik sartuta. Zirraragarria izango da abentura hori. |
![]() |
| Oraindik Bujaruelo harana oso behean geratzen da. Aurrean Escuzana. Piano, piano, ... |
![]() |
| Atseden bat balkoi panoramiko dotorean. |
![]() |
| Artzai txabola baten aztarnak Turbón sakanean. |
![]() |
| Basoan murgilduta. Orain eskertzen da itzala. Azkenean 7 ordutan bukatu dugu gaurko ibilaldi gogor eta dotorea. Mendi interesgarria. |



































































