2018/09/05

PIC PETIT DEL PESSÓ 2792 m. Taull.

2018-08-07 Boi-Taull eski-estazioan gaude. Ezagutzera etorri gara, bertan ordubietakoa egin eta behean dagoen beroa apur bat saihesteko asmoz. Zaldiak gustora ari dira lokatzetan bainua hartzen.

TAULL. Sant Climent eliza. Ekaitza gertu dago. Goizean etorri gara Tavascan-etik eta eliza honen ondoan dagoen ostatuan igaroko ditugu bi gau. Eguraldia oso aldakorra dago eta arratsaldetan ekaitz gogorrak ari dira erortzen.

Argi dago zer pentsatzen duten eta zer nahi duten.


Herri dotorea. Hemendik gutxira izugarrizko ekaitza botako du.

Santa Maria elizako dorrea herriko etxeen gainetik.

Santa Maria eliza. Herriaren beste muturrean dago, kale eta etxe dotorez inguratuta.

Eliza ondoko kalea.



Sant Climent ostatuko sarrera.
Ekaitza pasa denean herria ezagutzeko baliatu dugu eta lasai pasa dugu arratsaldea. Biharko eguraldi euritsua dago iragarrita, eta ez dakigu daukagun plana osatzea posible izango ote den. Gauean txingor-erauntsi handia egongo da.
----------------------------------

2018-08-08 Dena dela, goizeko 8retan Pont de la Ribera-n gaude (1700m), mapa honen aurrean, goizeko orduak baliatzeko asmoz. Eski-estaziora igotzen duen errepidean dago kokatuta, bihurgune batean. Asmoa Gran Pic de Pessó-ra igotzea da, baina oso zaila ikusten dugu. Orain aterri dago, baina goiak erabat lainotuta.

Sant Martí haranetik gora goaz, hasieran pistatik, eta Port de Rus-era doan GRa jarraituz.

Laster utzi behar da pista, baliza hauek dauden tokian. Pessó lakura doan PRa eta Port de Rus-era doan GRa batera doaz oraindik.
Sant Martí ibaia behean utzi dugu, baina urjauziak ondo ikusten ditugu.

Pessó lakuetatik datorren uharrera heldu baino lehen, baliza hauek adierazten digute GRa utzi eta ezkerrera hartu behar dugula. Hemendik aurrera, lakuetaraino makila horiak izango ditugu lagun. Eta izugarrizko aldapak...

Hau Rus mendatera doan sakana da. Mendietan ikusten den zuritasuna, gaueko txingorrarena da. Zaila ikusten dugu gure asmoa bete ahal izatea.

Bagoaz sakanean gora, makila horiak jarraituz. Ondo markatuta dago, eta alde horretatik lasai goaz.

Gune batzutan gaueko txingorra pilatuta dago.

Toki batzutan makilak harkaitzetan daude iltzatuta.

Igoeraren erdia egin ondoren, oraindik beste mazel guzti hau gainditu behar dugu lakuetara heltzeko.

Beheko lakura heltzen gaudela, goiko zirkoko mendiak agertzen dira. Gran Pessó eskuinekoa da eta erabat lainotuta dago.

Estany del Pessó d'Avall (2436m). Hemen bukatzen dira balizak.

Dena dela oso nabarmena da goiko lakura igotzeko jarraitu behar den bidea. Laku hau ezkerretik inguratu eta fondoan erdiko kanaletik igo. Nahiko azkar igotzen da.

Goiko lakura igotzeko kanala. Mugarriak daude.

Lakuaren beste aldetik atzera begira. Hodeiak daude inguru guztian, nahiz eta oraindik aterri daukagun.

Estany del Pessó d'Amont (2492m). Goizeko 10:30ak dira eta oso ondo etorri gara honeraino. Ea 800 metroko garaiera-aldea gainditu dugu. Gran Pessó aurrean daukagu, hodeipean, eta gaueko txingorraren eraginak nabarmenak dira. Hemendik bi aukera daude igotzeko, baina dauden baldintzekin ez zaigu iruditzen oso zentzuzkoa saiatzea. Dena dela, gutxienez eskuinean ikusten den Pessó lepora igotzea erabaki dugu.

Lakua argazkian ezkerreko aldetik inguratu dugu (dirudiena baino errazagoa da), eta Pessó leporuntz goaz.

Erdian Pessó lepoa. Ezkerrean Gran Pessó-ra doan ertza eta eskuinean Txikira doana.

Gero eta txingor gehiago dago eta gure helburuaren malda oso malkartsuak egoera txarrean ikusten ditugu. Eguraldiak ere ez du hobetzeko itxurarik, beraz lepora igo eta, ahal bada, Pessó Txikira igotzea pentsatu dugu.

Pessó lakua behean geratzen da. Toki zoragarria da.

Pessó lepoan (2688m).
Lepoan. Atzean daukagu Petit Pessó. Orain zerbait ikusten dugu eta igotzeko baliatuko dugu.

Hau Gran Pessó-ra doan ertza da. Hemendik igotzeko, zeharkaldi konplexua egin behar da bloke artean eskuineko hormak gainditu arte, eta gero atzetik igo. Baina gaur ez da eguna...

Petit-era igotzen. Erraza da, baina adi ibili behar dugu txingorrarekin ez labaintzeko.

Ertzera igotzeko maldetan. Atzean Pessó handia hodei artean.

Atera gara ertzera eta ez zaigu asko falta tontorrera heltzeko. Hodeiak sartu dira hona ere.

PETIT PESSÓ (2792m). Gaur honekin etsi beharko dugu.

Lakua ikusten dugu, baina mendiak erabat estali dira. Euri tanta batzuk ere baditugu.
Mila metro beherago, Taüll-eko Pla de la Ermita eta eski-estaziora doan errepidea ikusten ditugu.

Rus sakana ere ikusten dugu gure azpian, eta erabat zurituta dago. Txingor-erauntsia handia izan da.

Goian ez da giro eta bagoaz beheruntz, lepora. Orain zerbait argitu du.

Coma del Mig aldeko lakuak.

Momentu batean, Gran Pessó-ren tontorra agertu da atzean. Badukagu berriz etortzeko aitzakia.

Lepotik behera.
Goiko laku ederrera jeisten.

Lora dotoreak txingor artean.

Hau kontrastea!

Atzera begira, Petit Pessó-ri agur esaten.

Lakua zeharkatzen.
Gran Pessó.

Laster estaliko da guztiz eta euria hasiko da. Erabaki ona hartu dugulakoan gaude.

Beheko lakuaren gainean. Hortik behera dago aldapa gogorra.


Euripean gaude, baina tokia polita da.

Makila horiak jarraitzen, beheruntz orain. Berriz atertu du, eta laster kenduko ditugu txamarrak.

Elur-jausien ondorioak basoan.

Rus sakaneko urjauziak.

Aldapa gogorrena bukatzen. Hemen elkartuko gara berriz GRarekin, eta bide lasaiagoa geratzen zaigu errepideraino.

Naturak eskeintzen dizkigun gauza politak.

Gehiago busti gabe heldu gara Pont de la Ribera-ra. Ez dugu lortu hasierako helburua betetzea baina oso gustora gaude egindako ibilbidearekin. Sei ordu t'erdi ibili gara. Toki ederrak ezagutu ditugu, hain ezagunak ez direnak eta nahiko bakartiak. Mendizale bat bakarrik ikusi dugu alboko beste tontor batetara joan dena eta beste dozena erdi bat lakuetara zihoaztenak. Badaukagu itzultzeko aitzakia...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat