![]() |
| Balizak mendatean. Ezker aldea eta Irati ezagutzen ditugu. Gaur, Paso de las Alforjas aldera. |
![]() |
| Berehala igotzen da Tapla gainean dagoen IDORROKIA (1492m) tontorrera. Atzean, Okabe eta Eskaleras mendilerroa. Haizea gatik ez balitz, eguraldi bikaina, baina haizea oso zakar dabil. |
![]() |
| Orhi. Abodira heldu arte hor izango dugu parean. |
![]() |
| Irabia urtegia eta Iratiko basoak, Mozolo eta Mendizar eta Errozate atzean. |
![]() |
| ABODI O. (1492m)-era heltzen. Aurrean, Belagua eta Zurizako gailurrak. |
![]() |
| Baina tontor nagusia urruti dago oraindik. Ibilaldia ez da oso interesgarria, lautada bat baita, eta joan eta joan, haizearen aurka borrokan gainera. Eskerrak ikuspegiak dotoreak direla... |
![]() |
| Alforjas igarobideko balizak. Badaude aukerak... |
![]() |
| Ezkerrean Okabe daukagu, eta Iratiruntz doazen markak. |
![]() |
| Goiko eta beheko basoen arteko kontrastea. Irati. |
![]() |
| Hego haizeak sortutako hodeiak. |
![]() |
| Orhi, gero eta gertuago. |
![]() |
| Heldu gara ABODI-ko tontor nagusira (1533m). Ea ezinezkoa da zutik egotea, beraz eseri egin behar. Orhi atzean. |
![]() |
| Anie, Anielarra, Billareak, Pène Blanque, Hiru Erregeen Mahaia. |
![]() |
| Itzultzeko, Irati aldean dagoen basoaren ertzera jetsi gara, babes bila. |
![]() |
| Abereen bidezidorrak jarraituz, askoz lasaiago joan ahal izan dugu. |
![]() |
| Basoa. |
![]() |
| Baina, basoa gero eta beherago geratzen da eta Alforjas igarobidera igo dugu berriz. Hemendik, Castillo de Acher, Alano, Peñaforca, e.a. Ekaitza ari da prestatzen. |
![]() |
| Belagua eta Zuriza-Linza aldeak. |
![]() |
| Eta lehengo bidea deseginez, Tapla mendatera itzuli gara, ekaitza lehertu baino lehenago. Goñiburu, Taplaren beste aldean. Euriak, taberna batean ogitartekoa jaten hartu gaitu. |






















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina