![]()  | 
| Ezkaurre, lehen eguzki izpiekin. | 
![]()  | 
| Goizeko 8etan LINZAn gaude. Itzalean, hotza oraindik. Aterpean gosaldu ondoren, prest gaude "Zaldiaren Igarobidera" igotzeko. | 
![]()  | 
| Paso del Caballo. Linzatik Gamuetara igarotzeko bidea. | 
![]()  | 
| Baliza hauek Gamuetako basora joateko dira. Guk ezkerrera hartuko dugu, basoan sartu eta Paso del Oso-ra heltzeko. | 
![]()  | 
| Basora sartzen. Lilipa ugari. | 
![]()  | 
| Basoan elurra zapaltzen hasiko gara. Erraketekin goaz, goian elur asko dagoela badakigu eta. | 
![]()  | 
| Argi dotoreak goizeko ordu hauetan. | 
![]()  | 
| Basotik irteten. | 
![]()  | 
| Lakartxela mendia. | 
![]()  | 
| Paso del Oso-ra heldu gara eta Lapakiza Linzola daukagu parean, Linza lepora doan bidearen gainean. | 
![]()  | 
| Eskuinean, Ralla de Alano eta Espelunga. Alano mendikatea. | 
![]()  | 
| Linza lepora doan bidearen azpian dauden urjauziak. | 
![]()  | 
| Plana de Diegon. Hemendik aurrera elurra zapalduko dugu. Oraindik, oso ona dago, gogorra, eta gustora goaz ezer gabe. Atzean, Lakartxela-Otsogorrigaina-Orhi. | 
![]()  | 
| Plana de Diego-ra igotzeko dagoen aldapa tentean. Hemen ez dago elurrik. Atzean, Txamantxoia, eta atzerago, Lakartxela eta Orhi, besteak beste. | 
![]()  | 
| Hiru Erregeen Mahaia eta Table. | 
![]()  | 
| Chinebral-en azpiko sakongunera jeisten, bata kranpoiekin, eta bestea erraketekin. | 
![]()  | 
| Sakongune hau igaro behar dugu Acheritoren pala azpira heltzeko. Elurra oso ona dago, gogorra. | 
![]()  | 
| Gero eta hurbilago. Zuzenean joan beharrean, eskuineko muinora igoko dugu, hortik Huerto de Acherito lepora heltzeko. Aurretik hiru mendizale besterik ez doaz, eta atzetik oraindik ez dator inor. | 
![]()  | 
| Huerto de Acherito lepotik, Oza, Acherito lakuaren ingurunea, Castillo de Acher, Bisaurin, Agüerri, Aguas Tuertas aldea,... | 
![]()  | 
| Huerto de Acherito lepoa behean utzi eta palan gora goaz. Hemen ere elur oso ona kranpoiekin igotzeko. Malda handia dauka, baina ondo igotzen da. | 
![]()  | 
| Behin goiko ertzera heldu, ikuspegia asko zabaltzen da. Hemen, Chipeta-ra doan ertza, eta bere gainean, eskuinean, Rincón de Alano eta gainean Peñaforca, eta ezkerrean, Lenito. | 
![]()  | 
| Chinebral de Gamueta. Gaur gertutik agurtuko dugu, baina beste batean bisitatuko dugu. | 
![]()  | 
| Plana de Diego-tik lepora egin dugun ibilbidea. | 
![]()  | 
| Ansabère-ko orratzak. | 
![]()  | 
| Eguraldia bikaina, beroegia akaso. Ikuspegiak izugarriak. | 
![]()  | 
| Petretxema, Anie atzean, Mahaia eta Table eta Pène Blanque. Lescún-eko parajeak. | 
![]()  | 
| Aurrean zetozen hiru mendizaleak tontorrean, grabaketak egiten. | 
![]()  | 
| Lakartxela, Otsogorrigaina eta Orhi denen gainean. | 
![]()  | 
| Tontorrean. Gozatzeko tokia. | 
![]()  | 
| Pala oso azkar jeisten da, elurra oraindik ona baitago. Gu behean gaudela, mendizale gehiago doaz palan gora, eskiekin ere batzuk. | 
![]()  | 
| Izerditan blai egin dugu itzulera sakongunetik, orain eguzkiak gogor berotzen baitu. Elurra ere igoeran baino bigunagoa dago eta erraketak ondo etorri zaizkigu hori dena zeharkatzeko. | 
![]()  | 
| Plana de Diego-ra heltzerakoan erraketak kendu ditugu, toki batzutan elurrik ez baitago. | 
![]()  | 
| Azkenengo elurguneak jeisten. | 
![]()  | 
| Linzako urjauziak. | 
![]()  | 
| Eta basora sartzen berriz. Eskertuko dugu honen babesa, nehiz eta hemen ere bero egin. Orain elurra erabat bigunduta dago. | 
![]()  | 
| Udaberria. | 
![]()  | 
| Eta Zaldiaren Igarobidean berriz. Hemendik Linza-ra berehala jeisten da. Zazpi bat orduko ibilaldia egin dugu, baten baten belaunak kexatu dira baina irriparretsu bukatu dugu txangoa. Egun ederra. | 











































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina