![]() |
| 2017-03-26 SUNBILLA. Goizeko 9:30ak dira. Gauean ordu aldaketa izan da, eta goiz altxatu gara etxetik hona etortzeko. Hodeiak daude, baina aterri. Bezperan bota zituen bota beharrekoak. |
![]() |
| Elizako arkupetatik Ramon Latasa aizkolariari eraikitako oroitarria. |
![]() |
| Zubi dotorea. |
![]() |
| Ibai ertzeko etxe ederrak. |
![]() |
| Herria behean uzten ari gara. |
![]() |
| Begibistan ditugu bi tontorrak. |
![]() |
| Perretxiko erraldoiak baserri eder honen lurretan. |
![]() |
| Hauek dira azkenengo baserriak. Atzean, Oteixon mendia. |
![]() |
| Honeraino pistak jarraitzen etorri gara. Hemendik gora baso dotorean sartuko gara. Guretzat ibilbidearen zati politena. |
![]() |
| Basoko irudiak. Errekatxo asko datoz, eta urjauzi txiki dotoreak sortzen dituzte. |
![]() |
| Nahiz eta biluzik egon pagadia, gozamena da bertatik ibiltzea. |
![]() |
| Txabola bat bidean. Barrutik txukunduta dago eta koltxoi bat ere badu gaua igarotzeko. |
![]() |
| Bustitza lepoaren azpian gaude, eta ezkerrean daukagu Mendaur eta geratzen zaigun aldapa tentea. |
![]() |
| Lepoaren azpian dagoen iturria. |
![]() |
| Bustitza lepoa eta mendizale talde handia Mendiederrera igotzen. |
![]() |
| Tontorrera heltzeko eskailera hauek igo behar ditugu. Belauniko...? |
![]() |
| MENDAUR (1131m). Haize bortitza dabil goietan. 30 urte igaro dira hemen egon ginenetik. Bazen ordua berriz etortzeko. |
![]() |
| Ituren aldea. |
![]() |
| Tontorreko Trinitate baseliza. |
![]() |
| Baseliza. Eskuineko aldean aterpe bezalakoa dauka. Bertan egon gara zerbait jan eta edaten, eta bagoaz beheruntz. Iparraldeko mendizale tropela ari da heltzen. |
![]() |
| Bustitza lepoan dagoen zutarria eta Mendaur. |
![]() |
| Mendiederrera igotzen goazela, horrela ikusten da Mendaur. |
![]() |
| Bigarren tontorrera heltzen. Mendaur atzean. |
![]() |
| Arantza herria. Hortik etorri dira iparraldekoak. |
![]() |
| MENDIEDER (1074m). Izena horrelakoa du... |
![]() |
| Mendaurreko urtegia. Hortik dator Itureneko ibilbidea. |
![]() |
| Berriz Bustitza lepoan. Igoerako bidetik egingo dugu jetsiera Sunbillara. |
![]() |
| Pagadian. |
![]() |
| Beste txabola bat. |
![]() |
| Lehengo baserriak, baina artaldearekin orain. |
![]() |
| Goizean igo dugunean, ez zeuden lora guzti hauek. |
![]() |
| Eguzkiak apur bat berotu duenean, ederki loratu dira zelaiak. |
![]() |
| Eta bost ordu t'erdi inguru ibili ondoren heldu gara Sunbillara. |
![]() |
| Hasierako irudi berbera, baina beste argi batekin. Hirurak dira. |
![]() |
| Eta hau da liburuan genuen mapa, baina paso egin duguna. Berdez markatutakoa egin dugu. Duela 30 urteko historioak gogoratze aldera... |

















































































