|  | 
| Azkenean, goizeko 10:30etan animatu egin gara. Hodeiak hor jarraitzen dute, eta goiak denak hartuta daude, baina bidea PRaren seinalekin balizatuta dagoenez aurrera goaz. Ea noraino heltzen garen... | 
|  | 
| Santa María del Puerto herria Somiedo mendatean eta Peña Chana eta Picos Albos. Babia aldera eguraldi hobea dago. | 
|  | 
| Pista bukatu eta aurreko zelai horretan eskuinera hartu behar da. Hau da markatuta ez dagoen zatia, posteak erorita baitaude. Goian hodeiak. | 
|  | 
| Lurrean gauza politak. | 
|  | 
| Zalantzaz beteta geundela, goitik zetorren ganaduzale honekin egin dugu topo. Azalpen oso baliagarriak eman dizkigu. Orain lasaiago goaz. | 
|  | 
| Atzera begira, Somiedo mendatea eta Babiako tontorrak. | 
|  | 
| Alto Prefustes ibarrera heldu gara eta Penouta mendi dotorea daukagu eskuinean. | 
|  | 
| Cerezalinas iturria bidean. | 
|  | 
| Boquete Mozarra. Ibar txiki eta polita. Eskuineko lepotxo horretatik sartu gara hona. | 
|  | 
| Eta bapatean, Cornón daukagu bistara. Baina oso urruti dago oraindik. Dena dela pozgarria da helburua ikustea. | 
|  | 
| Peñas del Robezu (Peña Blanca) eta Penouta. | 
|  | 
| Alto Prefustes ibar hau zeharkatu behar dugu. Cornón ikusten dugu. | 
|  | 
| Orain Las Mozarras ibarra zeharkatu behar dugu. Gero guk, eskuinetik egingo dugu mendiaren oinerako hurbilketa. Erditik ere joan daiteke. | 
|  | 
| Arrabioa. | 
|  | 
| Cornón, isats dotore batekin apainduta. | 
|  | 
| Cornón-en azpiko ibarra, putzu eta xirripaz beteta dago. | 
|  | 
| Asta-ren orratzak eta Cornón. Hemendik aurrera oso ondo bereizten da bidezidorra. Gainera tontorra ikusten dugu, beraz hasi gara helduko garela pentsatzen. | 
|  | 
| Asta-ren azpira igotzen. | 
|  | 
| Somiedo mendatean berriz sartu dira hodeiak. Gure ibilbidea ikusten da. | 
|  | 
| Orratzen azpian. | 
|  | 
| Azkenengo zatia. 200 bat metroko garaiera-aldea. | 
|  | 
| Asta ere behean utzi dugu. Hodeiak sartzen Asturias aldetik. | 
|  | 
| Azkenengo malda gogorretan. Sorbeltz ugari dabil goian. | 
|  | 
| Asturias alde guztia hodeipean eta Leon aldea garbi. Banalerro naturala. | 
|  | 
| CORNON (2188m). Somiedoko garaiena. | 
|  | 
| Buzoia. | 
|  | 
| Cogollo de Cebotcheu, burua hodei artetik ateratzen. | 
|  | 
| Oso urruti bi Ubiñak. | 
|  | 
| Gure ibilbidean hodeiak sartzen eta irteten ari dira, jolasean. | 
|  | 
| Toki beretik jeisten. | 
|  | 
| Asta-ren oinera heldu eta gero beheko putzuetaruntz. | 
|  | 
|  | 
|  | 
| Lorategi ederrak ere badaude Alto Prefustes ibarrean. | 
|  | 
| Orain Muxaven, lehengo itsas berberarekin. | 
|  | 
| Kuriositatea du zaldi honek. | 
|  | 
| Zaldi multzoa Boquete Mozarra-ra bidean. Orain behelainoek inguratu gaituzte. | 
|  | 
| Lilura berezia du itsas arteko bideak, behelainoekin... | 
|  | 
| Ibilbidea. | 
|  | 
| LA CUETA, 1460 mt. Leoneko herri garaiena. Ostatu honetan igaroko dugu gaua. Aste Santuan ezagutu genuen eta gustatu zitzaigun tokia. Bertako familia da urte guztian bertan bizi den bakarra. | 
|  | 
| Eliza. | 
|  | 
| Herria elizatik ikusita. Orain, udan, biztanle gehiago daude. | 
|  | 
| Ilunabarrean espektakulu ederra ikusteko aukera izan dugu. 2000 bat ardik osatutako artaldearen transumantzia Goi Ordokitik Somiedoko larretara. | 
|  | 
| Bost bat artzai eta dozena bat mastin dihoaz beraiekin. Gaur mastinak oso lasai doaz, bihar izango ditugu abenturak... | 
|  | 
| Baina hori baino lehenago, afari eder bat, baratxuri zopa goxoarekin. Bihar, beste historio bat. | 







 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina