![]() |
| Hasieran Sil ibai gaztearen eskuinetik dihoan pista jarraitu behar da. Belarra jasotzeko garaia da. Erdian Picos Blancos mendia. |
![]() |
| Dotore daude zuhaitzak larrosaz beteta. |
![]() |
| Sil ibaia, oraindik oso txikia. |
![]() |
| Atzera begira, La Cueta herria erdian, mendiz inguratuta. |
| Ihintza |
![]() |
| Covalancha artegira igotzen Mortera mendiaren hormen azpian. |
![]() |
| Covalancha artegia eta Picos Blancos mendia. Ezkerreko zulotik gatoz. Balizak toki askotan desagertuta daude. |
![]() |
| Puertos de Calderones ibarra eskuinean utziko dugu. Horra behera jetsi gabe, bidezidorra Cuetalboren hormen azpitik doa. Eskuinean, Peña Chana de Babia eta Montihuero ezkerrean. |
![]() |
| CUETALBO ( 2074m). Ezkerrean, Picos Blancos (Cornón bere atzean), erdian Peña Chana de Somiedo eta Mortera Mendia eskuinean. |
![]() |
| Bigarren egunean igotako Picos Albos ( beraien erdian, Pico Rubio), eta behean Mortera del Valle-ko ilargiko paisaia. |
![]() |
| Cuetalbo-tik jetsi ondoren, Orniz-ekin lotzen duen mendilerroan. |
![]() |
| Artzaia abereekin eta mastinekin beheko ibarrean. |
![]() |
| Gu bitartean goitik. Cuetalbo, atzeko eskuineko tontorra da. |
![]() |
| Eskuinean Montihuero daukagu, eta bere aurrean, Aste Santuan Torre de Babia-tik igo genuen Chabuezo. Beraien artean dago kokatuta Los Verdes lakua. |
![]() |
| Orniz-en piramidea. Berdetik igotzen da, gero ezkerrera hartu eta azkenengo zatia ea zuzen goraino. |
![]() |
| Berdetik gora. Cuetalbo eskuinean, eta ezkerrean Peña los Años-era doan mendilerroa. |
![]() |
| Atzean, Montihuero, Peña Redonda, Los Años, Salgueiro, e.a. Behean, Sil-en Iturburuak. |
![]() |
| Azkenengo zatian sartzen, harriak eta lorak. Hemen dago malda handiena. |
![]() |
| Goitik, Somiedo aldea ikusten dugu. Morteras del Valle eta Valle del Lago. Beste planeta batetako paisaia. |
![]() |
| PEÑA ORNIZ (2191m). Hodeiak sartzen Montihuero aldean. |
![]() |
| Torre Orniz oso gertu daukagu. Joateko asmoa genuen, baina hodeiak sartzen ari direla eta artzaia zain izango genuela eta, azkenean beste baterako utzi dugu. Eskuinean, Calabazosa dago. |
![]() |
| Piramidea jeisten. |
![]() |
| Orain ondo ikusten dugu Cuetalbora egin dugun igoera latza, mastinak atzean genituela. Berotu ederra hartu dugu... |
![]() |
| Sil ibaiaren iturburuetako batean. Orniz atzean. Azkenean artzaia eta artaldea beste toki batetara joan dira eta ez dugu topo egin berarekin. |
![]() |
| Igoerako erabili dugun bide beretik egingo dugu jetsiera. Covalancha artegiruntz hurbiltzen, Picos Blancos ditugu aurrean. |
![]() |
| Montihuero erdian eta Peña Chana de Babia eskuinean. Calderones ibarra orain ezkerrean uzten. |
![]() |
| Ibilbidea |
![]() |
| Sil ibaia La Cueta-tik gertu. |
![]() |
| LA CUETA. Eliza. Azkenean, arazoak arazo, laugarren egunari pentsatutako etekina atera diogu eta pozik gaude. Beste gazta dastaketa bat egin dugu Picos Blancos ostatuan eta bagoaz Torrebarrio aldera. |
![]() |
| Piedrafita de Babia-tik San Emiliano-ra goazela, ezkerrera desbideratu gara Babia-ko Lakua ezagutzera. Ez da oso handia, baina ez genuen ezagutzen eta kuriositatea sentitu dugu. |
![]() |
| TORREBARRIO. Ubiñaren azpian gaude. Goiko auzoko eliza eta Ubiña Txikia. |
![]() |
| Hemen ere mastin ugari daude, baina herrian lasaiak dira. |
![]() |
| Ubiña Handia. |
![]() |
| Fontanak, Castillinak, Puerta de Arco eta Ubiña Handia. Bihar iluntzean beste aldetik ikusiko ditugu. |
![]() |
| Siete eta Castillinak. Ibilaldi ederra egin genuen duela bi urte ertze guzti horretan... |
![]() |
| El Rebezo aterpean. Berria da eta oso ondo dago. Bakarrik gaude arduradunekin. Bertan afaldu eta egingo dugu lo. Bihar arte. |




























































































