2016/02/01

AIAKO HARRIAK Bokaminako iraganbidetik.

Aiako Harrien Parke Naturalak 6.913 hektareako azalera du eta, 800 metrotik gorako granitozko hiru tontorrek, oso itxura berezia marrazten dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu.
2016-01-24 Gure era pre-digitalean hainbat aldiz egonda geunden Aiako Harrietan eta Bokamina korridorea ere ezagutu genuen, baina urte asko igaro dira azkenengo aldiz egon ginenetik, eta ea ibilbide berria izango balitz bezala egin dugu gaurkoa. Arritxulegin dagoen aterpearen ondoan( ez genuen ezagutzen hau ere) hasi dugu ibilaldia. Mendilerroa inguratzen duen bidea hartu dugu ezkerrerrantz.

Hondarribia.

Tontorretara dihoan bidea utzi eta Erroilbideren azpitik jarraitu dugu, altuera galtzen, eta urjauzi dotoreak ikusiz. "Contra corriente" goazela iruditzen zaigu, jende ugari bait dator aurkako noranzkoan, eta gu bitartean beheruntz.



Baso ederretik doa bidea. 430 metroko altueran eta Txurrumurruren azpian gaudela ikusiz, markatuta dagoen bidea utzi, eta hor jeisten den errekatxoaren ezkerretik gora egingo dugu.

Txurrumurruren espoloia daukagu gainean. Hasieran ea ez da bidexka nabaritzen sasi artean. Tarte batzuk nahiko aldrebesak daude, baina lasai eta ondo begiratuz, igarotzen da.

Toki dotoreak ere badaude.

Momentu batzutan eskuak ere erabili behar dira, landaretzaz eta batez ere goroldio hezeaz babestutako harkaitzetatik igarotzeko.

Pasarte konplikatuenak igaro ondoren, malda belartsuak.

Txurrumurruren espoloiaren azpira heldu ondoren, bere ezkerretik doan korridoretik jarraituko dugu, eskuinekoa utziz. Hemendik gora, nahiz eta malda oso handia izaten jarraitu, eremu askoz hobea izango dugu, eta interes handiko igoera bihurtuko da.

Pikosetako kanaleren batean gaudela dirudi.

Korridore erdian dagoen harkaitz batean, atsedena hartzen.

Goitik behera, bigarren zati hau.

Arditurri lepora heldu gara eta Hendaia eta Lapurdiko itsaszertza ikusteaz gain, jende multzoarekin egin dugu topo. Bukatu da korridoreko lasaitasuna!

TXURRUMURRU (826m). Atzean Donostia eta Errenteri aldea.


Txurrumurrutik behera komediak egiten "Anillaren" igarobidean. Saltsa polita sortzen da hemen, batzuk gora, beste batzuk behera, frantses talde bat sokarekin praktikak egiten,...

Saltsak atzean utzi ondoren, eta Erroilbideruntz goazela, Txurrumurru dotore ikusten dugu.

Jendea Txurrumurru eta Irumugarrieta tontorretan.

Erroilbidera heltzeko beste pasarte hau igaro dugu. Hemen ere "anbientilloa".

Erroilbidetik beste tontorrak eta Hondarribia aldea itsasoarekin.

Hondarribia eta Hendaia eskuinean.

ERROILBIDE. Hau da tontor garaiena.

Guk lehen igarotako pasartea.

Bera, Larrun eta Baztaneko mendiei begira.

Putreak ere beraien dantzak eskeintzera agertu dira.


Erroilbidetik behera goazela marka gorri batzuk jarraituz, Txurrumurru eta igotako korridorearen bigarren zatia ikusten ditugu.

Jetsiera honetan, goiko zatian adi ibili behar da. Lur beltz oso labainkorra dago eta hezetasun handia harkaitzetan. Baina bide arrunta da.

Atzera begira, itxura ederra dauka Erroilbidek. Jetsiera ezker aldetik egin dugu.

Erroilbideren tontorra eta putreak hor jarraitzen dute, gora eta behera termikak hartzen.

Eta berriz hasierako bidera atera gara, bertatik Arritxulegira itzultzeko. Gustora ibili gara, ea ez ginen ezertaz gogoratzen eta aukera politak daudela ikusi dugu. Espero dugu ez igarotzea beste urte pila berriz itzultzeko inguru hauetara.

1 iruzkin: