Gaur masifikaziotik urrunduko gara. Urbiarako bidea hartu beharrean, erreka zulora dihoana hartu dugu. Ihez data berdinetan elurrarekin izan ginen Gazteluaitzen. Gaur udazkenaz gozatzera. |
Gazteluaitz. Gaur ez diogu egingo bisita. Bere anai ezezagunagoetara joango gara. |
Futbol zelaien ondotik dihoan bidea zoragarria dago. Hau izango da gaurko espektakulua. |
Leiho dotorea Zabalaitz ikusteko. |
Gazteluaitzen lepora heldu, eta hau da ikusten duguna. Beraz, marka horiak jarraitzera. |
Gazteluaitz eta Butreaitz eta Akaitz atzean, Arrionara igotzerakoan. Ez da tontor zaila, baina erosoa ere ez. Adi ibili behar da, non zapaldu e.a. Marka horiak tontorreraino heltzen dira. |
ARRIONA (934m). Jende gutxi etorriko da hona. |
Bellotza haran izkutua. PR dotore bat dihoa bertatik. Ezagutzea merezi du. Eskuinean, hurrengo helburua, Erbizaskun edo Erbizkun. |
Arrionaren ertza. Hortik igotzen da. |
Gazteluaitz. Orain bere ezkerretik joango gara. |
Ahuntzak eta zaldiak bakarrik ikusiko ditugu inguru hauetan. |
Gazteluaitzen azpian, beste marka hauek agertzen dira. Ba jarraitzera... Marka da hain jende gutxi dabilen tontorrak hain markatuak egotea. Baina hala da. |
Espektakuluak jarraitzen du. |
Erbizkunen azpitik goaz, markak buelta ematen diote mendiari, Arantzazu aldetik igotzeko. |
Bellotza. Hauek koloreak... |
ERBIZKUN (884m). |
Santutegia bertan daukagu. |
Bellotzako baso eta zelaiak. Paradisua. |
Gazteluaitz eta Arriona burua ateratzen basoen gainetik. Hortik etorri gara. Atzean, Enaitz, Zabalaitz, Malkorra,... |
Orain beste aldera jeisten gaude, Bellostegi baserri ingurura. Erbizkun tontorra goian. |
Begiolatza erreka. Haitzarte ederra sortu du Aitzabal eta Bellostegi artean. |
Izugarri ederra dago inguru guztia. |
Trilogia bukatzeko, aurretik ezaguna dugun Aitzabalera igoko dugu. |
AITZABAL (752m) |
Aitzabaletik, Erbizaskun eta Arriona ikusten ditugu, haitzartearen beste aldean. |
Gesaltzara doan bidea, eta Orkatzategi, Udalaitz, Anboto. Gero Arantzazura igotzeko, argazkiaren beheko partean, eskuineruntz dihoan bidea jarraituko dugu. |
Egurrezko gurutzea Aitzabalen. |
Haitzartearen gainean dagoen kobazuloan. |
Gaur, zulotik zuzenean igo beharrean Arantzazura, errepide estua jarraitu dugu beheruntz, lehen aipatutako bidea hartzeko. Hau da hasiera. |
Arantzazura heltzen, parean daukagu Aitzabal. Horrela bukatu dugu, Arantzazutik hain gertu, baina askorentzat ezezagunak diren mendi dotore hauen arteko ibilaldia. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina