Labrenère-ko aparkaleku txikira goaz. Billareak eskuinean utziko ditugu. |
Billareak, udazkeneko koloreak dituzten basoen gainetik. |
Labrenèren kotxea utzi ondoren, 200 bat metro itzuli gara pistatik, eta beste pista bat hartu dugu Annes aldera dihoana. Lescun-eko etxolak ikusten ditugu pago artetik. |
Ansabèreko orratzak ditugu parean. |
Hemen pista bukatu eta basora sartzera goaz. |
Annes haranean gora, bidezidorra jarraitzen. |
Annes haranaren beheko partean erreka meandroak egiten dihoa. Haran zoragarri eta bakartia da hau. |
Lescun-en beste aldean, Orgues de Camplong eta Laberouat aterpea ikusten ditugu. |
Artista baten koadroa dirudi. Baina hau naturala da. |
Goiko partean udazkena askoz gehiago nabaritzen da. Hauek koloreak! |
Billareak, eta atzean lotzatuta bezala, Anie agertzen da. |
Annes-eko txabolara heldu gara. Hor daukagu Laristé-ra doan ertza, baina lehenbizi eskuineko lepora igoko dugu, hortik Bacquè-ra joan-etorria egiteko. |
Ura hartzen txabolako iturrian. Artzaiak dagoeneko jetsi dira behera. |
Hauek geratu dira goietan. |
Annes-etik gora lehenengo lepoaren bila. Atzean, Labigouer eta Sesques ingurua. |
Lehenengo lepotik ondo ikusten dugu goiko lepora geratzen zaiguna. Aldapa pikua. |
Leporako azkenengo metroak. |
Lepoaren beste aldean, Larraille eta Acherito lakuaren gainean dauden mendiak ikusten ditugu. |
Baita Ansabèreko orratzak ere. |
BACQUÉ tontorrean. Atzean, Gamueta, Acherito, Sobarcal eta Ansabère besteak beste. |
Lescún gure azpian geratzen da. |
Oso ondo ikusten dugu Laristé-ra egingo dugun ertza. 6 edo 7 tontortxo igaroko ditugu. |
Bacqué-tik jeisten. |
Lepoaren gainean "destrepe" txiki batzuk egin behar dira. |
Beste aldeko ertzera igo ondoren, horrela ikusten dugu Bacqué-ra egindako bidea. |
Ertzeko lehenengo tontorran. Orain dena da ertza jarraitzea. Kontu handiz ibili behar da, alboetan amildegia baitago, baina erraza da. |
Azken aurreko tontorretik jeisterakoan daude pare bat pauso apur bat zailagoak, baina arazorik gabekoak. |
Eta horrela heldu gara LARISTÉ tontorrera. 26 urte beranduago berriz hemen. |
Lazerque harana eta basoa gure azpian geratzen da. Beste toki eder bat. |
Mendi altuenetan hodeiak sortzen hasi dira. Midi eta Balaitús-Frondiellas. |
Sarrio taldea. |
Bonaris-eko markesa. Hau da luxua! Eguraldi honekin eta horrelako toki batean bazkaltzea... 4 izar Mitxelin! |
Gure jatetxeko terrazatik, jetsi berri dugun sakana eta Laristé-ren gailurra ditugu begibistan. |
Bonaris-etik behera, Palo portura eta Oza-ra dihoan GRa jarraituko dugu. Hemen Penot txaboletara jeisteko dauden "zetak" ikusten dira. Parean, Labigouer mendia. |
Labigouer. |
Labrenère-ko haranean gaude. Hemen ere, oso ederra dago basoa. Gozatzeko tokia da. |
Haranaren beheko partetik, goruntz begira. Labrenère. |
LESCUN. |
Lariste. 1988an ateratakoa!. Mendiak berdin, gu... |
Ederra benetan Mendikolore.
ErantzunEzabatuEskerrik asko
Aupa!
ErantzunEzabatuItzuli bikaina!!! Agian asteburu hauetako baean egiteko apuntatuko dut... Badakizu bidearen behean (meandroen ondoan) gelditzen diren Tinicoude eta bertze txabolei buruz zerbait? Irekiak ote dauden? Eta Annesekoa?? Irekita zegoen??
Neguan eskiekin egiteko Laristeko arista zailegia akaso?? Gero jaitsiera bikaina baitauka...
Mila esker! Eta zorionak blogagatik... Gaur deskubritu dut eta bikaina da!!
Aupa!, eskerrik asko, zuria bai dela polita!. Ni maketatzailea naiz, besterik ez, bueno bai argazkietan azltzen dena... artista gizona da, ea noiz erantzuten dizun...
ErantzunEzabatuKaixo:
ErantzunEzabatuEgiten dizkiguzun galderei erantzuten:
Tinicoudeko txabolei buruz ez dakigu ezer ere ez. Eta Annesekoa itxita zegoen. Uda garaian artzaia egoten da bertan, eta alde egiten duenean, itxi egiten du.
Eskiekin egiteko, bestalde, Bacque lepotik aristara igotzeko eta gero arista berbera ez zait iruditzen oso egokiak direla. Beste aldetik daukan jetsiera bai izango dela interesgarria. Gure inpresioa da. Gu ere ibiltzen gara eskiekin ( beno, orain gutxiago).
Ea zerbaiterako balio dizun.
Ondo izan.
Mila esker!!!
ErantzunEzabatuPentsatzen nuen ez baitzineten hortik pasako. Lescunera deituko dut informazio eske, ea badakiten txabola horiei buruz zerbait.
Arista eskiak hanketan ez, baina bizkarrean eta kranpoiekin?? Eta gero bertze aldera jaitsi erraten duzun bezala... Edo arista oso estua eta arriskutsua izanen dela uste duzue elurrarekin?
Mila esker berriz ere...
Estebe.