2014-04-17
Tozal de Guara. 2077mt.
Nocito-tik
![]() |
| NOCITO. Bi auzo ditu eta sorpresa dotorea izan da guretzat. Hemendik, Tozal de Guara urruti ikusten da, eta horrela izango da ibilbidea, luzea. |
![]() |
| Tozal-aren azpian dagoen sakan guztia zeharkatu behar da ezkerrera, gero berriz eskuineruntz zeharkatzeko mendi osoa, eta erdialdean dagoen lepora (Petreñales) heltzeko. |
![]() |
| Behin erreka utzi eta basora sartzen garenean, bidea oso polita da, dena lorez beteta. |
![]() |
| Petreñales lepora heldu baino lehen, oso behean eta urruti ikusten ditugu Nocito eta San Urbez ermita. |
![]() |
| Petreñales edo Corcuruezo lepoan. Oraindik 550m-ko malda geratzen zaigu gailurrera. |
![]() |
| Bidea oso ondo dago markatuta eta polita da, ezpel eta "erizón" artean. |
![]() |
| Gailurra ikusten dugu, goian oraindik. Hemen bi aukera daude, Abadejo bidea edo "La Pedriza". Guk Abadejo erabiliko dugu. |
![]() |
| Azkenengo erresaltea tontorrera doan gailurrerira irteteko. |
![]() |
| Goitik izugarrizko espektakulua ikusten da. Pirinioko gailur asko eta asko ageri dira gure begien aurrean. |
![]() |
| Tontorrean frantsez bikote batekin egin dugu topo. Hauek, Santa Cilia-tik igo dute. |
![]() |
| Tontorrean (2077m) |
![]() |
![]() |
| Jeisteko, bide berbera erabili dugu, ez daukagu belaunak izurratzeko asmorik eta... |
![]() |
| Han goian geratzen da gailurra. |
![]() |
| Petreñales lepoaren ingurutik horrela ikusten da gure mendia. |
![]() |
| Eta lepotik jeisterakoan, horrela. |
![]() |
| Chemelosas lepoa eta Pirinioa atzean. |
![]() |
| Pillera sakanean berriz. Orain, igoeran bezala, orekari lanak egin beharko ditugu. |
![]() |
| Nocito. Etxe eta baserri asko berrituta daude, eta gehienak frantziarrenak dira. Hiru taberna eta aterpetxe ere badaude. |
![]() |
| San Urbez. |
![]() |
| Itzultzeko, Guarguera-ra doan errepidea hartu dugu. Hau bestea baino motzagoa da, eta asfaltatuta dago. Bertatik, herriaren eta Tozal de Guararen azkenengo ikuskaria dugu. |
2014-04-18
Erata. 2005mt-Otal (herri abandonatua).
Yésero-tik
![]() |
| Ostegun Santua. Portalet, Panticosa, Ordesa,... eta abar jendez beteta egongo dira. Horrela gu Yésero herrira etorri gara. Hemen ez dabil turismorik. |
![]() |
| Otal-era doan GRa hartuko dugu, eta Erata tontorraren ondotik igaro denez, ba bertara igotzeko erabiliko dugu. Bakardadea bermatuta. |
![]() |
| Malda handia duen basotik egingo dugu lehen ordubetea. Kerizpean goaz. |
![]() |
| Behin lepora eta gailurrerira helduta, izugarrizko ikuspegia daukagu. Hemen, Telera-Collarada mendilerroa. |
![]() |
| Sabocós-Tendeñera mendilerroarekin. |
![]() |
| Otal herria tontorretik. 550 metro beherago. Jetsi eta gero igo egin behar ditugunak. |
![]() |
| Atzoko parajea ere ikusten dugu. Ilusioa egiten du... |
![]() |
| Otalera jeisten. Ordesako hirumilakoak ditugu aurrean. |
![]() |
| Herria baino 200 metro gorago hasten dira landutako terrazak. Machu Pichun gaudela dirudi... |
![]() |
| Eliza, mozarabe estilokoa. |
![]() |
| Denbora luzea eman dugu bertan, lasaitasun handiz, eta inguruak ondo aztertzen. |
![]() |
| Ura ateratzeko putzua. |
![]() |
| Iraganera begira. |
![]() |
| Orain lehen galdutako 550 metroak berriz irabazi behar ditugu. Piano, piano,... |































































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina