Atacama 04tik-09ra
Santiago eta etxera 09tik-12ra
![]() |
| San Pedrora busez gatozela, Valle de la Luna eta Licancabur sumendia ikusten ditugu. |
![]() |
| Sopa beroa afaltzeko, eta ur asko edateko, altueran ibili behar gara eta aurretik likidoa hartzea oso komenigarria da. Koka mate batzuk ere edango ditugu. |
![]() |
| San Pedron hartu dugu aterpetxea. Erdi-erdian. |
![]() |
| Eliza, kanpotik eta barrutik. |
![]() |
| Licancabur sumendia ia herriaren gainean dago. Bera izango da gure faroa egun hauetan. |
![]() |
| Caracoles kalea |
![]() |
| Kanposantoa. |
![]() |
| Lehenengo egunean ( Abuztuak 5), semea bizikletaz joan den bitartean, gu lasai ibili gara herria ezgutzen eta artisauen azoka txikiak ikusten. |
![]() |
| Arratsaldean, lehenengo irteera egin dugu. Hasteko Cejar aintzirara etorri gara. Uretan gatz kantitate handiak metatzen dira eta ez da egin behar esfortzu handirik uraren gainean igeri gelditzeko. |
![]() |
| Gero Tebinquiche-ko begietara etorri gara. Ur geza duten bi putzu handi dira, eta uraren garbitasunak bikoiztutako irudi dotoreak lortzeko aukera paregabea ematen du. |
![]() |
| Gatzaga eta Meñiques sumendia. |
![]() |
| Sairecabur, Licancabur, Juriques,... |
![]() |
| Gure atzean, besteak beste, orain irakiten dagoen Lascar sumendia agertzen da. |
![]() |
| Eta eguna primeran bukatzeko, Tibinquiche aintzirara heldu gara. |
![]() |
| Daukagun ilunabarra ezin da hitzekin adierazi. Espektakularra dela gutxi esatea da. Sumendiak, aintziraren uretan bikoiztuta ikustea harrigarria da. |
![]() |
| Abuztuaren 6an, goizeko 7retan atera gara San Pedrotik, eta lehenbizi Chaxa aintzirara etorri gara. Flamenkoen Erreserba Nazionalean gaude. |
![]() |
| Gatzez inguratuta eta sufre usaina nabarmentzen dela, flamenkuak agertzen dira. |
![]() |
| Gero, eta Aguas Calientes gatzagarako bidean, Socaire herri txikira heldu gara. Lasto-buztinezko kanpandorrea eta elizatxoa dira hemengo gauza ezagunenak. |
![]() |
| Ondoren, altiplanora heldu gara. Meñiques sumendiaren ondoan gaude eta 4000 metrotik gora. |
![]() |
| Aguas Calientes aintzira eta Talar gatzaga ditugu begien aurrean. Baita Argentinako mugetan dauden "mendixkak". |
![]() |
| Lakuko urak izoztuta daude, hotz handia egiten du, baina paisaia ikaragarria da. |
![]() |
| Gero, Miscanti lakura heldu gara. Hemen 4200 metrotara gaude, eta lakua izoztuta dago. Chiliques eta Miscanti mendiak aurrean. |
![]() |
| Meñiques lakua. |
![]() |
| San Pedrora itzultzerakoan, Toconao herrian geratu gara. Hemen ere eliza dotorea dago. |
![]() |
| Abuztuaren 7a goiz hasi dugu. Lau t´erdietan atera gara San Pedrotik eta goizeko 6ak aldera TATIO ko GEISERRETAN gaude. Izugarrizko hotza, -15º, baina daukagun espektakuluak dena merezi du. |
![]() |
| Hau bizi egin behar da! |
![]() |
| Goizeko hamarretarako fumarolak txikitzen hasten dira, eguzkia berotzen hasten delako, baina orduan inguruko fauna agertzen da. |
![]() |
| Eta guk, dagoen piszina naturalean bainu erlaxantea hartzeko aprobetxatzen dugu. Ura 30ºC-tan dago eta pena merezi du. |
![]() |
| San Pedrora itzultzerakoan, oraindik toki politak ikusteko aukera daukagu. Hau Machuca herrixka da. Llama eta bikuina artzaiak bizi dira. |
![]() |
| Kaktus ikaragarriak ikusteko aukera ere daukagu. |
![]() |
| Zerbait bazkaldu eta atsedena aterpetxeko hamaketan. |
![]() |
| Arratsaldean, Valle de La Muerte-ra etorri gara lehenbizi. San Pedrotik gertu dago eta beste planeta bateko paisaia dirudi. |
![]() |
| Dunetan, batzuk korrika eta beste batzuk eski eta tablekin. |
![]() |
| Gero, ilunabarra ikustera, Valle de La Luna-ra. |
![]() |
| Gero apur bat jetsi eta errepidea utzi ondoren, biderik ez dagoen altiplanotik sartu gara, Pacana-ko Lekaideen ondotik. |
![]() |
| Beti 4300 metrotatik gora ibiliko gara sei ordutan. |
![]() |
| Toki batzutan izotz artetik igaro behar da eta todoterrenoak bidea irekitzen du. |
![]() |
| TARAko Katedraletara heldu gara. Eta bertatik Tarako gatzaga daukagu begi bistan. Horra goaz. |
![]() |
| TARA. Flamenkoak eta paisai infinituak. |
![]() |
| Hamar pertsona gaude guztira paraje eder hauetan. Izugarria da. |
![]() |
| Laku ertzean dagoen txabola batean bazkaltzen. Entsalada, arrautzak, oilaskoa, zumoak eta koka mateak. Ez dugu gehiago behar. Solasaldi interesgarriak... brasileñoz, txilenoz, inglesez eta euskeraz. |
![]() |
| Itzultzeko ordua da. Arratsaldetan haize gogorra altxatzen da lurralde hauetan eta ez da komeni berandu ibiltzea. |
![]() |
| Errepidera heldu eta Mont Blanc-en altueran, aintzira izoztu batean geratu gara, 6000m-tik gora dituen Acomarachi edo Pili mendia ikusteko. |
![]() |
| Licancabur. Ia buelta guztia eman diogu azkenean. |
![]() |
| Izugarrizko trafikoa errepidean! Egia esanda, Paraguay eta Brasilera doazen kamioi dexente dabil. Badute meritoa gidariak. |
Santiago eta etxera 09tik-12ra
![]() |
| Abuztuaren 9an Calama-ko aireportuan hegazkina hartzeko prest. |
![]() |
| Llullaillaico. Gaur ere, Andeak ederki ikusiko ditugu. |
![]() |
| Eta honekin emozio guztiak azalmintzaren azalean. ACONCAGUA. Hor duela urte dexente bizitakoak ezin dira ahaztu... |
![]() |
| Santiagora heltzen gaude, eta mendi txurien azpian hiriko kutsadura nabarmen ikusten da. |
![]() |
| Armen enparantzan. Planeta guztiak ikus daitezke...merke. |
![]() |
| Abuztuaren 10a da, eta goizean egin dugun lehenengo gauza, Euskal Etxea bisitatzea izan da. |
![]() |
| Palaz ere jolastu dugu, Txileko selekzioko Sita palistarekin. |
![]() |
| Protestak kalean. Hemen ere badaude arazoak... |
![]() |
| Metroa. CAFen egindako trenak dira. |
![]() |
| Dominicos auzoan, Artisauen Herri oso interesantea dago. |
![]() |
| Arpa jotzailea azoka horretan. Musikarik ez daki, baina ikaragarri ondo jotzen du eta musika polita sortu. |
![]() |
| Aste bukaera da eta jende guztia ateratzen da kalera, bazkaldu, afaldu, erosketak egin,...denetarik. Hau Bellavista auzoa da. |
![]() |
| Bellavista gainean San Cristobal muinoa dago, eta oinez edo funikularrez igo daiteke. |
![]() |
| Gora heldu, eta sorpresa! Euskal enparantza, zazpi probintzien armarriekin. |
![]() |
| Hiriaren ikuspegi dotoreak daude muinotik. |
![]() |
| Kaleko irudia. |
![]() |
| Eta abuztuaren 11an agurra aireportuan. |
![]() |
| Paraguay gainetik igarotzen. |




.jpg)



























.jpg)





















.jpg)


.jpg)
















































.jpg)













..jpg)

















..jpg)


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina