Arabako Lautadako Sumendia:
Aratz 1446m
Zirkular ederra Aratz mendian. Kotxea utzi dugun toki bertatik daukagu elurra, eta berehala erraketak ipini ditugu kotxera berriz itzuli arte.
 |
| Hemen ikusten da egin dugun ibilbidea. |
 |
| Goizeko 9rak dira, Ajuria lantegiaren ondoan aparkatu eta abiatzeko prest gaudenean. Aspaldian eguzkia ikusi gabe, gaurko eguraldi ona dago iragarrita. |
 |
| Aranean behelainoak daude. |
 |
| Elurtuta dauden baso ederretatik goaz. |
 |
| Gasteiz eta Araba gehiena behelainoen azpian daude. Gu, eguzkitan, gustora. Elur asko dago eta erraketak asko laguntzen digute. |
 |
| Iturriotz. |
 |
| Aitzgorri. |
 |
| Azkasaroi ( 1180 m. ) edo "Txabola del tuerto" |
 |
| Gailurrerira irten ondoren, beste aldera pasatu gara eta goruntz goaz. Mendiari itzulia eman diogu. Atzean Aitzgorriko gailurrak ditugu. |
 |
| Hemen elurra oso ondo dago, gogorra, eta gustora goaz gailurreruntz. Atzean, Izarraitz agertzen da. |
 |
| Tontorrera irteten. Atzean, Beriain eta Pirinioa. |
 |
| Azkasaroi txabola eta bere kokaleku dotorea, ondo babestutako aranean. |
 |
| Etxegarateko errepidea eta Aralar mendikatea. |
 |
| Beriain eta Nafarroako Pirinioa. |
 |
| Jetsiera beste alderuntz egin dugu. Elurra biguntzen hasita dago, baina disfrutatzen ari gara. |
 |
| Aratzetik egin dugun jeitsiera. |
 |
| Imeleku-tik (1310 m) jeisten Aralar Mendikatea daukagu parean. |
 |
| Zirauntzaren iturburua. |
 |
| Zirauntza. |
 |
Zirauntza ederra dator. Eta bai, azkenean eguraldia portatu da. Disfrutatzeko eguna.
Ia 6 orduko ibilbidea.
|
|
|
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina