![]() |
| Bidaia: Yesa urtegia. Urez gainezka dago, azkenengo euriteen ondorioz. Santo Domingo mendia atzean. |
![]() |
| Leire monastegia. |
![]() |
| Aspaldian egon gabe ginen hemen, eta gaur denbora daukagunez, bisita labur bat egin dugu. |
![]() |
| Gabas herrira etorri gara, eta Bious Artigues-erako hesia itxita dagoenez, bertatik atera behar izan dugu oinez. Udan ezagututako Cezy-ren bi tontorrak oso ondo ikusten dira Gabas-etik. |
![]() |
| 3,5 km-ko errepidea jarraitzen. Baina gaur dagoen kromatismoarekin, eta errekak dakarren uraren musikarekin, gozamena da hasieran pentsatzen ez genuen "extra" hau egitea. |
![]() |
| Bious Oumette-ra heldu, eta gaurko protagonista agertzen zaigu gainean. Bious Oumette, presaren azpian dagoen aparkalekua da (gaur hutsik), eta bertatik hartzen da Aule-rako bide estua. |
![]() |
| Hasieran, hostoak galduta dituen basotik gora goaz. |
![]() |
| Basotik irten eta hor agertzen zaigu Jean Pierre hodeiak berarekin jolasean dituela. |
![]() |
| Aule-ko txabolara heldu behar gara orain. Aurrez aurre, baina urruti, Gaziès tontorra daukagu. |
![]() |
| Toki ikusgarrian dago kokatuta artzai-txabola. |
![]() |
| Eskuinean Aule mendia daukagu, elurrez apainduta. |
![]() |
| Eta aurrean, Gaziés. |
![]() |
| Lakura heltzeko azkenengo zatian, elurra zapaltzen hasi gara. Atzean, hodei artean, Artouste inguruko mendiak ditugu. Haizea lagun. |
![]() |
| Lakua, zer esan, izugarri polita da. 2.040 bat metrotan dago. Elurtuta, Midi parean daukala, eta bakar bakarrik gaudela, ezin da gehiago eskatu. |
![]() |
| Soum d'Aas, Aulion eta Gaziés mendiek osatzen duten zirkuan dago kokatuta. |
![]() |
| Eguraldia ere portatzen ari da. Batzutan eguzkia ateratzen da, nahiz eta hemen dabilen haizea oso hotza izan. Sentipen termikoa 0º azpikoa da. |
![]() |
| Gaziès hemendik gertu daukagu, baina egiten duen haize eta hotzarekin, beste baterako geratuko da. |
![]() |
| Beraz, berriz beheruntz, baina inguruaz ederki disfrutatzen. |
![]() |
| Midik, egun guztian bezala, izkutaketan jarraitzen du. |
![]() |
| Bious Oumette. Txabola horren atzean hartzen da Aule-rako bidea. Hemendik behera izugarrizko gozamena berriz. |
![]() |
| Portalet igotzen gaudela, Artouste urtegia baino apur bat gorago geratu, eta gozatzen jarraitzen dugu. Hau da UDAZKENA! |
![]() |
| Udazkena tope!! |
![]() |
| Tramacastilla goizean goiz. Ateratzeko prest. |
![]() |
| Gaur ere Portalet-eko muga pasa eta Portalet behera etorri gara, Caillou de Soques-era. Hau da Arremoulit-era igotzeko irteera. Eta guk hasieratik abentura tonoa eman diogu. |
![]() |
| Hemen ere hasieran, bidea baso dotore batetik doa. |
![]() |
| Ossau aranaren beste aldean Midi, baina gaur ez da hainbeste agertuko. Hor ikusten den basotik, Pombie-ra igotzeko bide oso interesgarria dago. |
![]() |
| Arrious sakana jarraitzen. Goian, lainotuta dago. |
![]() |
| Eskuinean ditugun ormak dekorazio dotorea daukate. |
![]() |
| Midi ez da aspertu hodeiekin daukan dantza entretenigarriarekin. |
![]() |
| Izotz zutabe ederra. |
![]() |
| Arrious-eko lakua(2.300m). Hau ere dotore dago. |
![]() |
| Arrous-eko lepotik Artousteko lakua ikusten dugu gure azpian, eta Tourettes eta La Lie mendiak besteak beste. |
![]() |
| Palas elegantea ere bertan daukagu. Ezkerrean, Geodesikoen ertza eta, eskuinean Piton Von Martin ertza. Hau ez da 3.000ra heltzen, baina mendi oso interesantea da. |
![]() |
| Lepora jeisten, aurrean Lurien daukagu (beste mendi, interesante bat) |
![]() |
| Palas |
![]() |
| Arrious lakuaren gainetik. |
![]() |
| Beheruntzakoan izotz zutabeen azpian. |
![]() |
| Gaurko ibilaldiaren mapa |











































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina