SENDA DEL JORAO
Urdon-Tresviso
2009-05-16
Urdon-Tresviso
2009-05-16
Aspalditik gaude inguru hauetaz maiteminduta, eta gaur Tresvisora igotzeko beste ibilbide berri bat ezagutzeko asmoarekin etorri gara La Hermida-ra.
![]() |
| Kotxea Urdón-en utzi eta Tresvisorako bidea hartu dugu. Baina berehala, zentralean bertan, bide arrunta utzi eta eskuinera igotzen hasi gara, bidezidor erdi galdu batetatik. Malda gogorra hasieratik. |
![]() |
| Behean geratzen da Urdon ibaia. Ezkerraldean, Reñinuevo kanalera eta Electra de Viesgo-ren Kasetoira igotzeko bidea. |
![]() |
| Gu orain Sahugo lepotxoa hartzera goaz. Ingurua ikusgarria da. Badirudi, eta ez aspaldi, asko erabiltzen zela ibilbide hau. |
![]() |
| Behean bide normala ikusten da, hortik itzuliko gara. |
![]() |
| Gero jarraituko dugun Trasdejorao kanala ikusten dugu. Pared del Buitre eta Cueto del Joradao-ren artean dagoen eta hurritzez beteta dagoen korridore horretatik joan behar gara. |
![]() |
| Baina hori baino lehenago Las Ballestucas zeharkaldi zirraragarria daukagu aurrean. |
![]() |
| Ez da oso zaila, baina hemen ezin da tontokeriarik egin. Ikusgarria. |
![]() |
![]() |
| Las Ballestucas. Oinak ipintzeko toki zehatza dago, eta ezkerrean... haizea! |
![]() |
| Trasdejorao kanalera sartzera goazela, mugarri bat. Beti animatzen du horrelakoak ikustea halako tokietan. |
![]() |
| Ardientzat ez dago toki txarrik. |
![]() |
| Inguru honetan, eta gezurra badirudi ere, Tresviso-ko artzaiek "baratza" zeukaten. |
![]() |
| Kanala asko itxi baino lehen, ezkerretara irten behar da, zulo hau aurkitzeko. |
![]() |
| Antzina armadurak zeuden kokatuta zuloa zeharkatzeko. Orain soka bat dago. Bere egoera ez da oso egokia, baina balio du pasoa gainditzeko. |
![]() |
| Espektakularra. |
![]() |
| El Jorao. |
![]() |
| Armaduren aztarnak bidean. Picosetan toki askotan daude. Artzaiek ipintzen zituzten, bertikaltasun hauek gainditzeko. |
![]() |
| Gero zirko dotore bat zeharkatu eta, hemendik aurrera, dena goruntz da, biderik gabe eta Pasá del Picayo bide ezagunarekin topo egin arte. Hemen behelainoa sartu zaigu, eta zuzenean igo dugu. |
![]() |
| Pasa del Picayo bidera heltzeak lasaitasuna eman digu, aurretik ezagutzen dugulako eta oso ondo markatuta dagoelako hemendik Tresviso-ra. |
![]() |
| Herrian, " sidratatzen" Campo anaien Tabernan. Gustora sentitzen gara hona gatozen bakoitzean. |
![]() |
| Tresviso. |
![]() |
| Indarrak berreskuratu ondoren, beheruntz goaz bide arruntetik. Prías inbernaletan. |
![]() |
| Behean Urdon Ibaia, bidea ondo ikusten da. Bide hau ere ikusgarria da. |
![]() |
| Ibaiaren beste aldean Reñinuevo ur-kanala antzematen da. |
![]() |
| Tombu Robru, hurrengo batean ezagutuko dugu. Beste igoera desberdin bat. Izugarria da nolako tokietatik ibiltzen ziren hemengo artzaiak. |
![]() |
| Urdón ibaia. |
![]() |
| Beste "tombu" bat. |
![]() |
| Basatia. |
![]() |
| Zubi berria. |
![]() |
| Goizean goiz, hortik igo dugu... |
![]() | |
| Urdon ibaiaren ur garbi eta indartsuak. Toki magikoa. Eta gu pozik, beste mendiko egun zoragarri bat pasa ondoren. |


































































