![]() |
| Goua zubian. |
![]() |
| Hasieran baso eder batetik doa bidea, eta lautadara heldu baino lehen, orma batzuen oinetik igaro behar da. Honeraino GR 10 ibilbidea jarraitzen egon gara. |
![]() |
| GRa hemen utzi eta gure helburua aurrean daukagula, Cèzy-ko txabolak dauden lautadara goaz. Gero, erdian dagoen lepora igoko dugu, Lurdé. |
![]() |
| GRa eskuinetik doa eta gu ezkerretara, Petit Arcicette gainean daukagula. |
![]() |
| Lurdé leporarte bidezidor ona eta erosoa jarraitu dugu. Hemendik, bide oso estua daukagu erdiko kollautxo hori hartu arte. |
![]() |
| Atzean, Gourette-ko gailur nagusiak ditugu, Pic de Ger, Amoulat,... |
![]() |
| Kollautxo horretatik, ekarri dugun bidea ikusten dugu. Hor behean geratzen dira Cèzy-ko txabolak, Soussoueau lautada eta Artouste inguruko gailurrak. |
![]() |
| Beste alderuntz, Goust herrixka eta La Marére, Bergon eta Montagnon d'Iseye ikusten ditugu. |
![]() |
| Azkenengo zatia. Lehenbizi eskuinetik pasatzen da, eta ormara heltzerakoan, ezkerreko belarrezko "bira" horretatik joan behar da bukaerako tximiniara heltzeko. |
![]() |
| Azkenengo orma igotzen. Erraza da, baina espektakularra ere. Eta atzean daukagun ikuspegia,..., itzala. |
![]() |
| Pic de Ger, Amoulat, Arcicette. |
![]() |
| Tourettes, La Lie, ..., Balaitus, Palas, Soussoueau-ko arana babesten. |
![]() |
| Balaitus, Palas, Lurien, Artouste-ko trenaren geltokia, Soques-Ferraturas mendilerroa,... |
![]() |
| Gailurrean izugarrizko paisaiaz eta eguraldiaz disfrutatzen. Midi da hemengo erregina. |
![]() |
| Goust herrizka, Eaux Chaudes gainean. Hortik, Montagnon d'Iseye-ra igo daiteke. |
![]() |
| Goiko erresaltea jeisten. Ezin da tontokeria handirik egin hemen. |
![]() |
| Berriz Lurdé lepora jetsi eta Cézy-ko lautadara jeisten ari gara. Arcicette-ko gailurrak ditugu aurrean. Zelaietako koloreak eta usainak ezin dira deskribatu... |
![]() |
| Heldu gara GR10 ibilbidera. Hor geratzen da gure gaurko harribitxia. |
![]() |
| Orain bide oso ona jarraituko dugu berriz abiapuntura heldu arte. |
![]() |
| Basora sartzen. |







































-lorontzi-eta-guzti..gif)















