![]() |
| 2011-11-13 Goizeko 7retan Pagomakurrera heldu gara, eta oraindik ilunpean Arrabaruntz, lasai lasai, egunsentiak eskeintzen duen espektakuluaz disfrutatuz. |
![]() |
| Eta benetan espektakularra da ikusten ari garena. |
![]() |
| Anboto eta Ipizte. |
![]() |
| Eta zer esan zeruan dagoenari buruz?. Hau dela ARTEA, besterik ez. |
![]() |
| Eguzkia bere burua ateratzen. Behean, iluntasuna eta ixiltasuna oraindik. |
![]() |
| Aldamin eta Gorbeia ere ari dira esnatzen, bere udazkeneko erropaz ondo apainduta. |
![]() |
| Arraba eta Lekanda. Oraindik ez dago jenderik, itzultzerakoan beste ipuin bat izango da. |
![]() |
| Zastegiko iruinarria. |
![]() |
| Aurrean daukagu printzipioz gaurko tontor bakarra izan behar dena. |
![]() |
| Bere oinean borda polit honekin egin dugu topo. |
![]() |
| Urratxa. Txikia baina interesgarria. Ez dirudi oso bisitatua. Ezkerretik igoko dugu, eskuak apur bat erabiliz. |
![]() |
| Tontorreko buzoi eta gurutzea. |
![]() |
| Bere magalean kobazulo txiki bat dago. Fotojenikua barrutik dagoen ikuspegia. |
![]() |
| Padrobaso arana ez dugu ezagutzen, eta "buelta" bat emateko asmoarekin hasi gara erreka jarraitzen. |
![]() |
| Toki dotoreak daude errekan, gainera ur dexente dakar. Azkenengo euriteen ondorioa. |
![]() |
| Padrobaso edo Baias? |
![]() |
| Inguru guztia da ederra. Gainera udazkeneko koloreak gehiago nabarmentzen dute edertasuna. |
![]() |
| Bidea nahiko argia da, pintura gorria agertzen da noizean behin, eta "cairn" batzuk ere tarteka, baina behelainoarekin eta ez da izango hain erraza. |
![]() |
| Momentu honetan, inpaktantea dago dena, eta gainera ez dugu inor ikusi. Akaso oso goiz gabiltzalako edo... |
![]() |
| Hemen azkenengo aldiz egingo dugu topo Baias errekarekin. Oso paraje ederra. |
![]() |
| Gorostianoko pagadietatik doa orain bidea. |
![]() |
| Hemen hego haize zakarra dabil, ibiltzeko astuna, baina hodei politak sortzen ditu. |
![]() |
| Putre honek ederki aprobetxatzen du haize hau. |
![]() |
| Gurutzera heltzen, alde batetik bestera goaz, haizearen ondorioz. |
![]() |
| Aldamin eta Durangaldeko mendiak: Leungane, Mugarra, Errrieltabaso,... Bide arruntetik jetsi beharrean, Aldaminen ertzetik jeistea erabaki dugu. |
![]() |
| Ertz horretatik Iondegorta urtegia ikusten dugu, kolore desberdineko basoz inguratuta. |
![]() |
| Aldamiñapeko inguru ederra era daukagu gure azpian. |
![]() |
| Eta Apuntzeta Gane edo Lapurzulo tontorra ere bertan dagoenez, ba bisitatxoa egingo diogu. |







































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina