2025-09-11 Gaur zerbait lasaia egiteko asmoz, CANDANCHU-ra etorri gara. Hemendik Estanés lakura doan bidea behin bakarrik daukagu eginda. Asko gustatu zitzaigun orduan, eta errepikatzera goaz. Baina itzultzeko, toki berdinetik egin beharrean, Sansanet aldetik egingo dugu. Horrela zirkular dotorea geratzen da. Eta Sansanet-eko bide arruntarekin topo egiten deneko zatia kenduta, erabat bakartia.
 |
CANDANCHU. Aparkaleku handian utzi dugu kotxea eta Biatlon-eko pistetara hurbildu gara. Handik ateratzen da, eskuineruntz, gure bidea. Kartel honek adierazten du. |
 |
Chorrota de Aspe-ra joan behar dugu. Hasieran, metro batzuk galdu behar dira, lehenbiziko pagadira heltzeko. |
 |
Izugarrizko ihintza eta hezetasuna bidean. Blai eginda izango ditugu oinak berehala. |
 |
Ruabe del Bozo daukagu aurrean, eta ilargia. Ruabe-ren azpira heldu behar da. |
 |
Ihintzak irudi politak eskeintzen dizkigu. |
 |
Jetsieraren bukaeran baliza hauek daude. Orain ezkerretik joango gara, eta itzulera, Sansanet eta Peyrenère aldetik. |
 |
Serbalen fruitu gorriak ur tantekin. |
 |
Ruabe del Bozo. Ezkerreko ilunpean dago Aspe-ko Chorrota, eta gero bideak eskuineko basotik jarraitzen du. |
 |
Bide estua eta bustia, aldapa gogorrekin. |
 |
Aspe zirkoaren hormen azpitik doa bidea. |
 |
Itzalean goaz eta hezetasun handia dago. |
 |
Chorrota del Aspe-ra hurbiltzen. Hemen hondamendiak gertatu izan dira, eta bidea orain lehen baino metro batzuk beheragotik doa. |
 |
CHORROTA DEL ASPE. Gaur ez dator ur askorik eta ondo pasatzen da. |
 |
Irudi politak urjauzietan. |
 |
Atzera begira, duela urte batzuk erabiltzen zen bidea goian, eta oraingoa behean. |
 |
Ondoren pagaditik doa bidea, eta perretxikoak agertzen hasi dira. |
 |
Basotik ateratzen da momentu batean, hurrengora sartu arte. Orratz dotorea gure gainean, Ruabe del Bozo-ren hormetan. |
 |
Eta berriz basoan. PAGOEN BASOA. Gozamena da hemendik ibiltzea. |
 |
Oroigarria da baso hau. |
 |
Pagadia. |
 |
Pagaditik atera gara. Atzera begira, basoa eta Aspe-ko igarobidea. Hodeiak sartu dira tontorretara. |
 |
Eta Sansanet-etik igotzen duen bidearekin egin dugu topo. Hemen jende dezente. Pico Alto de la Portaza hodei artean. |
 |
ESTANÉS lakua. Aipatutako mendiek osatzen dute zirko dotorea. |
 |
Lakua, eta atzean, Gamueta eta Acherito. |
 |
Paisai ederra lakuak eta Secús-Portaza mendiguneko tontorrak eskeintzen dutena. |
 |
Estanés. |
 |
Lakuaren eskuin aldean tontor borobilez osatutako mendilerroa dagoenez, bertara igoko dugu, ikuspegiak handitzeko asmoz. Acué, eskuinean, eta Castillo de Acher eta Aguas Tuertas aldea. |
 |
⛰️MUJER MUERTA/CUCHET DE GARAY (1858 mt). Candanchú aldea, Anayet, Izas, Moleta-Pala de Ip, Collarada,... |
 |
Liouviella eskuinean, eta Bernera-ko hormak. Hor geratzen da Sarrioen Harana. |
 |
Eta goiak utzi eta Sansanet-eko bidera jetsi gara. Orain, eskuinean utziko dugu Candanchú-tik ekarri dugun bidea eta Sansanet-eruntz jetsiko gara. Somport, La Raca, e.a. aurrean. |
 |
Balizak, gazta saltzen duten txabolatik gertu. Gu Sansanet-eruntz. |
 |
Hemen utziko dugu Sansanet-era jeisten den bidea, eta eskuinera jarraituko dugu, pistatik. |
 |
Eta orain, pista utzi eta Peyrenère-runtz, basotik. Aspe-ko bira ere hemendik omen doa. Orain berriz bakardadea! |
 |
Aspe ibaia zeharkatzeko lehenbiziko zubia. Gero ezkerrera hartu behar da, eta beste bi zubi zeharkatu. |
 |
Eta beste pagadi eder bat. Hemen bidea goruntz doa, baina nahiko erosoa da. |
 |
Eta baliza hauetan, Peyrenère utzi eta eskuinera, Causiat lepora. Berehala aterako gara basotik eta goizean igaro dugun bidegurutzera helduko gara. |
 |
Bagaude goizeko bidegurutzean, Ruabe del Bozo bistan. Laister helduko gara Candanchú-ra. Azkenean sei orduko ibilaldi dotorea gaurkoa. |