Hau da 2025eko Uztailaren 14ko Ilunabarra Tramacastilla-n. Ikaragarria!
Horrela gustora goaz ohera. Bihar goiz altxatuko gara eta.
 |
2025-07-15 PANTICOSA BAINUETXEA. Goiz heldu gara eta aterpe ondoko aparkalekuan kotxea utzi ondoren, Brazato-ra doan bidea hartzera goaz. Gehienetan bezala, tropel handienak Garmo Negro edota Bachimaña alderuntz.
|
 |
Askotan erabilitako bidetik goaz. Bidegurutze honetan, gaur Brazato-runtz. Hemendik oso lasai goaz, ez dabil jende askorik, zeharkaldian Bujaruelo-ra doan baten bat eta Baciás-era doazen batzuk.
|
 |
Gure atzekaldean, Argualas eta Garmo Negro.
|
 |
Eta Pondiellos eta Arnales.
|
 |
Bainuetxeko lakua behean geratzen ari da.
|
 |
Beheko Brazato lakura doan bidegurutzea baino lehen, Labaza-tik datorren ur-hodia heltzen den tokian hor nonbait, Brazato mendien lehenbiziko ikuspegia daukagu. Bi tontor dira, biak antzeko altuerarekin. Ezkerrekoa pare bat aldiz igota daukagu, baina bestea oraindik ez.
|
 |
Beraz, hau da gaurko helburua. Itxura apur bat beldurgarria du, eta badakigu igoera gogorra duela. Gainera horra ez da apenas inor joaten.
|
 |
Hau da ur-hodiaren bidea, Bachimaña aterpera doana. Ezagutzeko interesgarria, eta hemendik Bainuetxera jetsi gabe, Bachimaña-ra joateko egokia. Gaur, ezkerrean utziko dugu, eta Brazato urtegira jarraituko dugu.
|
 |
Bide harriztatua baina lora askorekin. Ibiltzeko eguraldi oso egokia, freskua.
|
 |
Heldu gara Brazato urtegira. Hemen, ezkerrean utziko dugu Baciás aldera doan bidea eta guk aurrera hartuko dugu, presa zeharkatzera. Brazatoak parean ditugu.
|
 |
Presa zeharkatzen. Atzean, Garmo Negro, Pondiellos, Arnales-Infiernos, Pico Piedrafita, Punta Zarre,...
|
 |
Atsedenaldia urtegiaren ondoan. Aurrean ikusten da Brazato-ko goiko lakuetara eta Baciás aldera doan bidea. Ikusi dugun jende guztia horruntz doa. Guk, hemendik aurrera ez dugu inor ikusiko.
|
 |
Ezkerrean Batanes, Baciás eta Vignemale. Urtegiaren ondoko muinotik gora doan bidetik goaz.
|
 |
Beheko Brazato-aren gainean gaude. Atzean, Panticosa-ko hirumilakoak.
|
 |
Eta gure helburua gero eta gertuago. Puff... Lehenbizi eskuineko ibarretik igoko dugu, ondoren ezkerrera hartzeko, harritzatik, igo behar den diagonalera heltzeko.
|
 |
Sarrioak Tablato-ren magaletan.
|
 |
Bagoaz aipatutako diagonalera hurbiltzen. Atzean Tablato eta bere oineko lakutxoak. Horien ingurutik ari gara harritza zeharkatzen.
|
 |
Putrea. |
 |
Igoera latza orain, harkaitz-bloke artean eta malda handiarekin. Brazato bi lakuak behean eta Infiernoak, Punta Zarre, Gran Facha, Xuans, Serrato, Batanes, e.a. atzean.
|
 |
Diagonala bukatu ondoren, guretzat zati gogorrena, ezkerrera hartzen da, ibiltzeko eremu apur bat hobeagotik, nahiz eta aldapa oso tentea izan. Tablato eta bere lakuak behean.
|
 |
Ondoren, plaka honetatik igoko dugu. Lehorrean ez dauka arazorik. Horren gainean, eskuinera hartzen da hertzera irteteko.
|
 |
Hau da azken zatia. Hau gainditu, eta tontorretik oso gertu ateratzen da.
|
.%203%20ordu%20eta%2045%20bat%20minututan..jpg) |
MENDEBALDEKO BRAZATOA ( 2731m?). Hiru ordu ta 45 bat minututan behetik. Guretzat primeran.
|
 |
Orain paisaiaz gozatzera! Bainuetxe gaineko hirumilako eta abarrak.
|
 |
Brazato laku biak. Irudi bikaina.
|
 |
Baldairán, Catieras, Mallarruego eta Tendeñera mendilerroa atzean.
|
 |
Beste Brazato tontorra eta Vignemale atzean.
|
.jpeg) |
Eta beheruntz. Hau da zati latzena. Dena mugitzen da.
|
 |
Gutxiago falta zaigu eremu lasaietara jeisteko.
|
 |
Atsedentxoa. |
 |
Laster hasiko gara gure ezkerrera hartzen.
|
 |
Hemendik pasako gara azken harritzara, eta Tablato-ren lakuetara hurbilduko gara.
|
 |
Tablato-ren azpian, lakuetatik gertu. Hemendik behera eremu lasaiagoak ibiltzeko.
|
 |
Eta beheruntz, mugarriz ondo balizatutako bidetik. Tontorra atzean.
|
 |
Brazato tontor biak.
|
 |
Goiko urtegiaren ondoko muinotik, beheko lakua eta Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Arnales-Infiernos-..., Punta Zarre.
|
 |
Balkoi paregabean.
|
 |
Muinotik behera, urtegira hurbiltzen.
|
 |
Urtegiko presa zeharkatzen. Gero, bide oso ezagunetik behera, Bainuetxera. Hor hasiko gara jendearekin topo egiten berriz.
|
 |
Siemprevivak. |
.%20Bainuetxetik%20gertu%20gaude..jpg) |
Gitanilla dotorea. Gauza politak ikusten dira bidean.
|
 |
Eta zazpi ordu t'erdiko ibilaldiari bukaera egokia emango diogu Casa de Piedra Aterpean.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina