2025/09/08

⛰️PUNTA ALTA DE NAPAZAL 2363 mt

    Punta Alta de Napazal, Bozo mendatetik Bernera-ra doan mendiguneko lehenbiziko tontorra da. Lizara-tik edo La Cleta aparkalekutik egin daiteke igoera. Guk lehen Lizara-tik eginda genuen. Gaur, Aisa-tik gora dagoen La Cleta-tik egingo dugu. Ez da mendi oso bisitatua, eta horrek xarma gehiago ematen dio. Beti bezala, Aisa-tik doazen mendizale gehienak Aspe-ra joaten dira, eta Lizara-tik Bisaurín-era. Beraz, bakardadea izango da nagusi Bozo mendatetik gora.

 2025-08-30 Goizeko 8etan atera gara La Cleta-tik. Kotxe dezente aparkalekuan. Baina goian esan bezala, mendizale gehienak Aspe-runtz doaz. Igüer-eko lautadara heldu eta hor daukagu parean gaurko helburua. Bere eskuinean, Ruabe de Bernera.

 Askotan ibilita gaude inguru hauetan, baina gustora errepikatzen ditugu bisitak. Igüer-eko lautada guztia zeharkatuko dugu, Bozo mendatera igotzeko.

 Eskuinean utziko ditugu Rigüelo sakana, mendatea eta tontorra, eta Mallos de Lecherín eta Garganta de Borau. Eskuinean, Pico de la Magdalena.

 Behelainoak sartzen dira Aisa aldetik, baina berehala desagertuko dira. Goian, Magdalena.

 Igüer-eko "Belarrira"-ren oinera heldu behar gara. Igoera, bere ezkerrean dagoen kanaleta batetatik egingo dugu. Tontorra goian.

 Punta Alta de Napazal. Oso estetikoa hemendik.

 "Belarria". Esan bezala, ezkerretik gaindituko dugu. Mugarriz balizatutako bidezidorra dago.

 Bidezidor nabarmena dago. Aldapa handia dauka, baina erraza da. GR-tik joatea baino askoz laburragoa da.

 Azkenengo aldapan. Berehala aterako gara goiko zelaietara.

 Igüer-eko horma gainditu dugu eta orain eskuinetik datorren GRarekin egingo dugu topo, Bozo mendatera igotzeko. Tontorra aurrean.

 Bozo lepora heltzen. Ordu t'erditan behetik, nahiko lasai ibilita.

 Azkenengo metroak lepora igotzeko. Behean Igüer, eta goian Magdalena tontorrak eta Rigüelo mendatea.


 Atseden txikia Bozo lepoan. 1995 metrotara gaude. Ez dugu presarik. Gaurko mendia ez da luzea. Goiz ibili gara eta ez dugu jenderik ikusi bidean. Eta goian, seguruen, ez da inor ibiliko.

 Hemendik bi aukera daude eskuinean daukagun mendira hurbiltzeko. Bata, eskuinetik, gero jetsieran erabiliko duguna, eta bestea, orain hartuko duguna, ezkerretik, oso nabarmena den pinu baten azpitik.




 Hau da aipatutako pinua. Guk, behean utzi dugu jadanik. Mugarri gutxi batzuk daude eta aldapa handia.

 Pare bat sarrio behean, Lizara-ra jeisten den bidetik gertu.

 Bagoaz goruntz. Hasieran, nahiko nabarmena da bidezidorra, nahiz eta aldapa handia izan.

 Paisaiaz gozatzeko geldialdi txikiak eginez. Hor, Bozo mendatearen beste aldean geratzen diren Punta del Cuello Bozo, Napazal, Petrito eta Mesola.

 Goiko lepo horretara igo behar da. Bere eskuinean dago mugarri berezia, "harkaitz kulunkaria". Guretzat hau da tarte gogorrena. Aldapa handia eta eremu deserosoa ibiltzeko. Zorionez ez da oso luzea.

 Aipatutako lepora heltzen. Orain Bernera-ko hormak izango ditugu ikusgai. Igüer oso behean geratzen da.

 Hurrengo tartean edelweis ugari egoten dira, eta horrela da gaur ere. Baina, gehienak oso lehortuta daude. Aspaldi ez du euririk egin eta bero latzak izan dira Pirinioan ere.


 Ondoren, goiko hormen azpira heldu behar gara, mugarriak jarraituz. Aurrekoan izan ginenean, mugarriak hormaren erdira doaz, hortik gainditzeko, eta guk hori egingo dugu. Baina orain, mugarriak hormaren eskuinera doazela ikusten ari gara.


 Gure ezkerrean, Bernera-ren hormak eta Bisaurín atzean. Zirko ederra sortzen da hemen.

 Lizara aldea eta Bisaurín-era igotzeko Foratón mendatea.

 Lizara. Aparkalekua, kotxez gainezka. Gaur ere oso bisitatua egongo da Bisaurín.

Nahiz eta mugarriak eskuinera eraman, guk aurrekoan igotako tokitik hartuko dugu. Trepada txiki batzuk daude, baina ez da oso zaila.

 Hormara hurbiltzen. Hor aurrean dagoen kanaletik gora igaroko dugu.


 Kanal estu horretatik gora gainditzen da lehenbiziko zatia. Oso babestua dago eta erraz igotzen da.

 Kanalaren irteeran. Ondoren eremu irekiagora ateratzen da. Harri solteekin kontuz ibili behar da.

 Trepada txiki batzuk eta goiko lautadara aterako gara.

 Putrea.

 Tontorra lautada batean dago, eta berehala helduko gara. Hemen, inguruko tontor nagusiak.

 PUNTA ALTA DE NAPAZAL (2363m). Atzean, Bernera eta Bisaurín. 2 ordu eta 50 minututan behetik. Lasaitasun galanta hemen.

 Ruabe de Bernera eta Olibón.

 Mallos de Lecherín eta Collarada.

 Jeisteko mugarriak jarraitu ditugu. Bozo mendateruntz erortzen den ertzetik doaz. Bide hau ez genuen ezagutzen. Zailtasunez, bestearen antzekoa da.

 Kanal-Tximinia horretatik behera egin eta ondoren gure eskuinera hartuta, goiko hormaren azpira helduko gara.

 Hemen ere, harri solteak dira arazo handiena. Beraz, adi.

 Hau da kanala.

Bagaude goiko hormaren azpian. Ezkerretik igo eta eskuinetik jetsi. Baina, esan bezala, mugarriak eskuineko ertzetik doaz.


 Harkaitz-kulunkariaren ondoko lepora jeisten. Bernera-ren hormak eta Bisaurín.


 Harkaitz-kulunkaria.

                                                       
Bozo lepora jeisteko bide zuzenagoa erabili dugu, alde honetatik. Hortik ere egin daiteke igoera, beste aldeko pinuaren ondotik pasa gabe. Orain, zerbait luzatzeko bidea GRa jarraituko dugu, Aspe-ra doan bidearekin topo egin arte. Gero, handik behera.


Bagaude Aspe-rako bidean eta Rigüelo harana aurrean. Goian, Pico de la Garganta de Borau, Mallos Lecherines eta Pico Rigüelo.

 Eta atzera begira, Bozo mendatera egindako igoera ezkerretik, eta jetsiera eskuinetik. Punta Alta de Napazal-Ruabe de Bernera-Olibón, eta Llena del Bozo. Eta kotxera. Sei bat orduko ibilaldia izan da. Gustora gaur ere.


Ibilbidea Hemen





2025/08/20

⛰️FORCAU DEL CUERNU 974 mt. Juan Robre mendigunea .

 JUAN ROBRE mendigunea, Pikos de Europa eta Cuera mendilerroaren artean kokatzen da. Pikos-etatik Cares ibaiak bereizten du, eta Cuera-rekin Peñamellera Alta-ko herri gehienak kokatzen diren harana. Bere tontor garaiena Forcau del Cuernu da, eta goiko aldea nahiko zaila da ibiltzeko, sastraka eta lapiatz ugari baitago.

Cabrales aldean hainbat aldiz ibili izan gara, eta beti harritzen zigun mendigune horren itxurak. Batez ere, Panes-etik Arenas-era doan errepidearen gainean ikusita. Eta ezagutzeko gogoa aspalditik izan dugu.

 2025-07-31 LAS ARENAS DE CABRALES. Goizeko 8etan atera gara herriko aparkalekutik. Juan Robre-ren tontorrak etxeen gainean ikusten dira.

 Herria zeharkatuko eta Tordín gaztandegira doan pista hartuko dugu.


 Hemen goaz Tordín gaztandegiaren ondotik. Aurrean, Cabeza Robre mendia ezkerrean eta Cabeza Cerreu eskuinean. Igoera, Cerreu-ren eskuinetik egingo dugu, eta asmoa, Cabeza Robre-tik eta ezkerreko maldetatik itzultzea da. Baina, gero ez da horrela izango...

 Pista utzi eta mendiko bidea jarraituko dugu. Landare dotoreak bidean. Esan behar da ez dagoela inongo marka eta seinalerik, baina hasierako zalantzak igarota, bide oso nabarmena da. Hori bai, ona oso jende gutxi dator, eta guk ez dugu beste mendizalerik ikusiko egun guztian.

 Oraindik basotik goaz eta Copacenti txabolaren arrastoen ondotik pasako gara.


 Hau da txabolaren barnealdea.

 Basotik atera eta bide oso nabarmen eta dotorea daukagu aurretik. Garai batean, artzai eta abere ugari igotzen zen hemendik goian dauden Nava inbernaletara.

 Bidea. Toki batzutan, jarritako harriak nahiko aldrebes daude, baina oso garbia da. Ezkerrean agertzen den muinora igo behar dugu.

 Zuloan, Cares ibaia eta Panes-era doan errepidea. Eskuinean, Tajadura aldeko mendiak.

 Costazu txabolaren azpitik igarotzen. Bi artzai zeuden bertan, ahuntzak gobernatzen. Batekin apur bat hitzegiten egon gara. Lan latza beraiena!

 Txabolatik gertu eta bide ertzean, Rumión iturria.

 Atzera begira, artzaiak ahuntzekin lanean.

 Sakan bat zeharkatzen.

 Atzera begira, Costazu txabola eta Cabeza Cerreu-ren orratzak.

 Aurrean, Rescañu-ra doan bidea eta jarraituko duguna.

 Baina atzean, oraindik, Costazu eta artzaiak lanean.

 Galtzada moduko bidea Trema lepora igotzen.

 Trema lepora hurbiltzen ari gara. Ekarri dugun bidea ikusten da Cabezu Cerreu-ren Hormen azpian. Zuloan, Cares ibaia, Arenas-eko Kanpiña eta herria ondoren.

 Lepoa baino apur bat lehenago, La Prida iturriaren ondotik igarotzen da.

 La Prida-ko txabolan. Hemen hasten dira Nava-ko zelai ederrak.

 Orain zati oso lasaia daukagu, Nava-ko inbernalen inguru ederraz gozatuz.

 La Batua-ko txabola.

 Nava-ko txaboletan. Paraje hau izugarria da. Ezkerrean, Robre mendiguneko tontorren hormak eta eskuinean, Cares-ek sortutako amildegia. Abere asko dabil oraindik goi hauetan. Baina, dirudienez, artzai gutxi...

 Nava gaineko zelaietatik, Neverón de Urriello eta Albo-en mendilerroa ikusten ditugu.

 Goragotik, oraindik ikuspegi hobea eskeintzen dute. Hodeiak daude, eta laster izkutatuko dira, baina orain behintzat hor ditugu ikusgai. Arnias lepora igotzen ari gara.

 Urriello ere agertu da, baina ha berehala izkutatuko da.

 Arnias lepoan gaude. Aurrean daukagu igo behar dugun Somarribas kanala, laburra baina gogorra. Eskuinean, Forcau del Cuerno.

 Zaldiak Arnias lepoan.

 Arnias-etik kanal erabat bertikala erortzen da Cares-era eta Panes-era doan errepidera. Pica de Peñamellera tontor dotorea aurrean.

 Zaldiak lepoan. Pikosetako tontorrak hasi dira hodei artean desagertzen.

 Oceño herria Cares-aren beste aldean.                                    Cueto Carraspión Oceñotik

 Somarribas kanalaren beheko aldean dagoen kobazuloa. Asunez beteta dago sarrera eta ez gara hurbildu.

 Igotzen ari garen kanala. Belar eta landaretza luzea eta bidea ea ez da ikusten. Gogorra!

 Lasai hartu dugu. Goialde hauetan praka luzeak eta bastoiak derrigorrezkoak dira. Kanaletik irteterakoan eremu oso zailean sartzen da, landaretzak izkutatzen dituen zulo ugari baitaude harkaitz artean. Tontorra gertu dago, baina oso adi joan behar da.


 Putre ugari dabil inguruan. Baina hauek ez dute arazorik.

 Gu aldiz, sufritzen. Nahiz eta adi joan, zulo batean hanka sartu eta belaunean kolpe mingarria hartu dut. Zorionez, ibiltzeko ez daukat arazorik, baina miña hor dago. Pilula bat hartu eta aurrera!

 FORCAU DEL CUERNU (974m). Kostata baina heldu gara. Ibilbide zirkularra egiteko asmoz geunden, baina kolp earen ondorioz ez gara ausartuko eremu ezezagunetan sartzera (badakigu goikaldea ez dala ibiltzeko erraza), eta igoerako bide ezagunetik jeistea erabaki dugu.

 Baina lehenbizi, tontorrak eskeintzen dizkigun paisaiak dastatu behar ditugu. Hodeitsu dago giroa, eta Pikosetako tontorrak ez daude ikusgai, baina hala ere, ederra da daukaguna.



 Cabeza la García da hurrengo tontorra, eta hortik joateko asmoa genuen, baina... Atzean, Pica de Peñamellera eta Cuera mendigunea.

 Juan Robre mendigunearen puntu garaienean.


 Eta beheruntz. Toki egokienak aurkitzen saiatu gara, baina ez da erraza. Berriz kanalera itzuli behar gara. Erdialdean ikusten den zulo horretan dago.

 Eta Somarribas kanaletik behera. Piano, piano,...

 Hemen ere, toki egokienak aukeratzen. Berez, bidezidor sigi-sagatsua dago, baina orain dagoen landaretza altuarekin ez da ikusten.


 Ardiak kanalaren ezkerrean (jeisterakoan) dagoen babesleku batean.

 Kanalean behera. Kobazuloa eskuineko hormetan nabaritzen da.

Behin kanala jetsita. Forcau-ren horma dotoreak. Gogorrena egin dugu.

 Orain Pikos-etako Cornión-eko tontorrak agertu dira. Ezkerrean, erregina, Peña Santa.

 Arnias lepotik, Somarribas lepoa eta Forcau del Cuernu.

 Zaldiak zuhaitzaren itzalpean.
 Arnias-etik jeisterakoan Nava-ko lehenbiziko txabolen ondotik pasako gara. Zelaiak erabat loratuta daude.
 Nava-ko belardi zoragarrietan. Beste paradisu bat!


 Gozamena da hemendik ibiltzea. Txabola asko oraindik egoera onean daudela dirudi eta tokia paregabea da. Eta lasaitasuna itzela!.

 La Prida-tik behera. Zuloan, Cares ibaia eta errepidea.

 Rescañu aldetik Costazu-ra jeisten.

 Costazu txabolaren azpitik atzera begira, Rescañu, La Prida, Trema lepoa. Hortik gatoz.

 Eta zuloan Cares. Ondoren, Las Arenas-era itzultzea geratzen zaigu. Azkenean ea 7 orduko ibilbidea egin dugu. Gogorra egin zaigu eta belauneko mina hor dago baina gustatu zaigu. Nava-ko parajea ezagutzeko bakarrik merezi du igotzea. Baina zirkularra pendiente geratu zaigu. Ea noizko...


 Hurrengo egunean, Panes-erako errepidean, Mildón pasata, horrela ikusten da egindako tontorra eta Arnias lepotik behera erortzen diren kanal eta hormak. Basatia!