![]() |
| Hasiera Lindus lepora doan errepidetik da, baso eder baten erditik. Ezkerretik, Girizuren mazelatik errekatxoak datoz. |
![]() |
| Basoa dotorea da, nahiz eta garai honetan erdi biluzik egon. |
![]() |
| Lindus lepora heldu ondoren, Banka aldera jarraitzen duen errepidea utzi eta eskuinera hartu behar da. Mendilerroa jarraitzea da. |
![]() |
| Narzisoak. |
![]() |
| Axistoi tontorrera igoko dugu lehenbizi. Hemen tentetu egiten da aldapa, baina ez da luzea. |
![]() |
| Axistoi eta Txapelarriko Kaskoa (beste tontortxo bat) pasa ondoren Beraiko lepora jeisten ari gara. Aurrean daukagu Lauriñaga eta azken aldapa, hau bai tentea. |
![]() |
| Azken aldapa. Eskerrak ez dela oso luzea, gogorra baita. |
![]() |
| Mendi ezagunak ditugu atzean. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. Fondoan Donibane Garazi eta inguruak. |
![]() |
| LAURIÑAGA. Buzoian Auñamendi izena agertzen da. Dirudienez, Iparraldean izen honekin ezagutzen dute. |
![]() |
| Mendilerroak Argarai tontorreraino jarraitzen du, baina hori ezagutzen dugu, Luzaidetik igota egin baigenuen. Hemen ere ibili dira inguruak erretzen. Iparla agertzen da ezkerrean. |
![]() |
| Putrea. |
![]() |
| Itzulera toki beretik egingo dugu. Aurrean ditugu Txapelarriko Kaskoa eta Axistoi. Berriz igo eta jetsi egingo ditugu Lindus lepora heltzeko. |
![]() |
| Higaduraren ondorioak edo suteenak... |
![]() |
| Pagadi ederra lepora heldu baino lehen. |
![]() |
| Lindus lepoan. Lau bat ordu daramagu ibiltzen, lasai, eta Lindus tontorra gertu dagoenez, bisita bat egingo diogu. |
![]() |
| Lepotik gora, malda lasaia eta nahiko motza. |
![]() |
| Ondo ikusten dugu Axistoi eta Lauriñagaren arteko mendilerroa. Hortik gatoz. |
![]() |
| LINDUS. Atzean, Adi. Orain lepora jetsi eta errepide lasaitik Ibañetara itzultzea geratzen zaigu. |
![]() |
| Ibañetan dagoen mapa eta Axistoi-Lauriñaga mendilerroa. Orain turismo apur bat etxera bidean. |
![]() |
| Ibilbidea Wikiloc-en |































































