![]() |
| 2017-07-17 Bezperako aparkaleku berdinean gaude, baina gaur informazio gunearen ondotik ateratzen den bidetik joango gara, Sorteny haranera. Helburua, Pic de la Serrera da. |
![]() |
![]() |
| Sorteny aterperaino pistatik joan daiteke, baina hasieran nahiago dugu erreka ondotik doan bide egokitutik igotzea. Politagoa da. |
![]() |
| Lorategi botanikoa. Hemendik aurrera pistatik joan beharra dago. |
![]() |
| Aterpera heldu baino lehen, Estanyó-ra doan bidea ateratzen da eskuinera. Hau ezagutzen dugu. Oso interesgarria baita ere. |
![]() |
| Aterpea igaro eta benetako lorategian barneratzen da bidea. |
![]() |
| Lirioak eta Geum montanum izena duten beste landare kuriosoak. |
![]() |
| Asko ari zaigu gustatzen haran hau. Pasada bat da zenbat lora eta landare desberdin dauden. |
![]() |
| Atzera begira, Sorteny harana eta aterpea gezi gorria dagoen puntuan. |
![]() |
| Bide oso polita eta erosoa Pleta de la Serrera-ra igotzeko. |
![]() |
| Hezeguneak Pleta de la Serreran. |
![]() |
| Orain haran honetatik gora egin behar dugu. Eskuinean Estanyó daukagu eta Serrera ezkerrean, baina oraindik ez dugu ikusten. |
![]() |
| Siempreviva. |
![]() |
| Gentziana horia. |
![]() |
| Pleta de la Serrera. Txabola bat erreka ondoan. |
![]() |
| Goruntz, Geum Montanum artean. |
![]() |
| Eta halako batean, sorpresa!. Emakume bat (gida dirudi) bost neska-mutil gazterekin. Martxa azkarrean gainera. |
![]() |
| Pasatzen utzi eta gu geurera, |
![]() |
| Aurrean daukagu Meners (edo La Mina) lepoa. Horra igo eta gero ezkerreko ertza jarraituko dugu. |
![]() |
| Eguraldi arraroa dago gaur, eta arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. Estanyó mendia orain hasi da agertzen. |
![]() |
| Meners lepora igotzen. |
![]() |
| Gure Serrera ere agertu da. Badirudi zortea izango dugula... Ertzean, beste aldetik (Ramsol-etik) igo duten bi mendizale. |
![]() |
| Collada dels Meners (2653m). Igoera oso erosoa honeraino. |
![]() |
| Leporako azken metroetan. |
![]() |
| Lepoaren beste aldean Ramsol harana. Horra jarraitzen du HRPak, eta hortik ere bide oso nabarmena dator hona. |
![]() |
| Garbitu eginda gure tontorra. Hau da geratzen zaigun aldapa (260 bat metroko garaiera-aldea). |
![]() |
| Estany dels Meners de la Coma, lepoaren azpian. |
![]() |
| Lakua eta Pic de la Coma de Seignac (2863m). |
![]() |
| Igo dugun haranaren beste aldean, Pic del Estanyó. |
![]() |
| Estany dels Meners de la Coma, ertzetik. |
![]() |
| Aldapa gogorra hemen, baina bidezidor egokiarekin. |
![]() |
| Eta tontorrera heltzen. Seikotea apur bat lehenago heldu da. Badute meritoa ume hauek! |
![]() |
| PIC DE LA SERRERA (2913m). Tontorreko tramankuluarekin. |
![]() |
| Zortea izaten ari gara eguraldiarekin eta gustora gaude tontorrean. |
![]() |
| Abere ugari ikusten da tontorraren azpian dagoen Coma de Seignac haranean. Frantzia aldea. |
![]() |
| Bezperako Font Blanca mendia. |
![]() |
| Solanet lakua dela uste dugu. |
![]() |
| Font Blanca aurrean eta Besiberri mendilerroa atzean. |
![]() |
| Estanyó. |
![]() |
| Pic de Escobes-Pic de Ruf eta Juclar ingurua. 2012an ibili ginen alde horretan. |
![]() |
| Beheruntz, Meners lepora jetsi eta gero eskuinera, igoerako bidetik. |
![]() |
| Ertzean, Estany dels Meners de la Coma-rekin. |
![]() |
| Muino hau zeharkatu behar dugu lepora iristeko. Aurrean, Pic de la Cabaneta. |
![]() |
| Hodeiak sartzen ari dira, baina gozatzeko jetsiera da hau. |
![]() |
| Siempreviva erraldoia. |
![]() |
| Pleta de la Serrera eta Ordino-Arcalís ingurua. |
![]() |
| Pic de la Font Blanca. |
![]() |
| Zoragarria dagoen koloretasuna. LORATEGIA!!! |
![]() |
| Zabalik daukagu basotik irteteko atea... |
![]() |
| Sorteny-ko aterpea. Zainduta dago eta erosotasun guztiak ditu. Menua ere ematen dute, eta kotxetik orduerdi exkasera dagoenez, jende asko aurkitu dugu bertan. |
![]() |
| Hauek dira Andorrako 2900 metro baino gehiago duten mendiak. Ezagutu ditugu seirak, baina honekin ez dugu ezer bukatzen... Mendi eta inguru ugari daude oraindik ezagutzeko Andorran. |





































































