![]() |
| 2016-06-25 Arabako Kanpezutik Kodes haranera goaz. Marañon herria. Eguzkiaren bila goaz Kodes aldera, baina hemen ere hodeiak dira nagusi. |
![]() |
| Aguilar de Kodes-etik horrela ikusten dugu gure gaurko helburua. Joar erabat lainotuta eta Bi Ahizpa Orratzak bakarrik agertzen dira hodeietatik kanpo. |
![]() |
| Aguilar de Kodes eta Joar. |
![]() |
| Torralba del Río. |
![]() |
| Nafarroako parajeak Santutegitik. |
![]() |
| Hasieran La Plana lepora dihoan bide arrunta hartu dugu, baina txabola batzutara heldu ondoren, GRaren markak utzi eta ezkerrera hartu dugu, haritzean dauden gezi berdeak jarraituz. |
![]() |
| Joarren hormen azpitik goaz, basoan murgilduta, eta altuera irabazi gabe. |
![]() |
| Bi Ahizpak ikusten ditugu. Beraien oinera heldu behar da. |
![]() |
| Hau da gora begira ikusten duguna. Goian erabat lainotuta dago. Honek kezka apur bat sortzen digu... |
![]() |
| Ingurua oso polita da. |
![]() |
| Bi Ahizpetara heldu ondoren, bideak beheruntz egiten du. Orratz hauek inguratu behar ditugu, gero beraien atzetik igotzen hasteko. |
![]() |
| Bide zabaletik jeisten Penitenteen Sakanera sartzeko. |
![]() |
| Hau da Penitenteen Sakana. Hortik gora joango gara. Hemen, ezkerrera berehala Artzaien Txabola dotore batera heltzen da. Joan-etorria egin dugu. Txabola egoera oso onean dago eta iturria ere badago. |
![]() |
| Hasi gara Sakanetik gora. Orain Ahizpen Orratzak eskuinean ditugu. |
![]() |
| Sakanean gora bidezidorra dago, batzutan apur bat galtzen da, baina oso ondo markatuta dago mugarriekin. |
![]() |
| Aldapa gogorra da, momentu batzutan eskuak ere erabili behar dira, baina igoera oso ederra iruditu zaigu. Penitenteen espektakulua basoaren gainetik irteten, dotorea da. |
![]() |
| Hau da, goitik ikusita, Penitenteen Sakanean sartzeko genuen erreferentzia. Honen parera heldutakoan hartzen da goruntzako bidea. |
![]() |
| Goruntz begira sakanean. Eskuineko hormen azpitik dihoa bidezidorra. |
![]() |
| Penitenteen Sakana. Dexente igo dugu, eta oraindik ikuseremu ona daukagu. |
![]() |
| Hezetasun handia dago. |
![]() |
| Atera gara sakanetik. Beheruntz dena ikusten dugu, baina goiak erabat lainotuta daude eta ez zaigu erraza egingo bidezidorrak ondo jarraitzea. |
![]() |
| JOAR (1417m). Ikuseremua zero. Eskerrak jetsiera ezagutzen dugula. |
![]() |
| Buzoia. |
![]() |
| La Plana lepora jeisten den bide arruntetik goaz beheruntz. Hasieran pagadi eder batetik. Gainera lainoekin ederragoa oraindik. |
![]() | ||
| 2008an egon ginenean ere horrelako giroa izan genuen. Baina orduan La Plana-ra ere igo genuen. |
![]() |
| La Plana-ko buzoia 2008an. |
![]() |
| Kostaleratik aterata beste egun batean. |
![]() |
| 2008an La Planan. Bi tontorrak batera egin daitezke oso ondo. |
![]() |
| La Plana lepotik jeisten, eskuinera burdinezko grapa hauek daude Los Nenes iturrira igotzeko (2008koa) |
![]() |
| GRa jarraitzen goaz beheruntz. Peña de los Cencerros eta Orratza ditugu eskuinean. |
![]() |
| Lurrean ere badaude irudi interesgarriak. |
![]() |
| Hodei artean. |
![]() |
| Peña los Cencerros. |
![]() |
| Peña los Cencerros 2008ko udazkenean. |
![]() |
| 2008ko udazkena. |
![]() |
| Udazkena |
![]() |
| Gaurko errealitatea. Los Cencerros Orratza. |
![]() |
| Basora sartzen. |
![]() |
| Haritz dotorea 2008an. |
![]() |
| Hau da igoeran hartu dugun bidegurutzea. Marka gorri-txuriak La Plana lepora doaz (hortik behera gatoz), eta gezi berdea da Penitenteen Sakanera joateko. |
![]() |
| Aurreko argazkiko haritz berberean. |
![]() |
| Santutegiko Ostatua. Gaur jende asko daukate bazkaltzeko eta beste toki batetara joango gara. |
![]() |
| Santutegiko irudiak 2008an |
![]() |
| Azuelo-ko Santutegia Joarren hormekin atzean. Bisita egingo diogu. Hodeiak hor jarraitzen dute, goian. |
![]() |
| AZUELO. Garbitegia eta iturria. |
![]() |
| Santutegia. |
![]() |
| Torralba del Rio Azuelo-tik. |
![]() |
| Torralbako eliza Azuelotik ikusita. Horrela bukatzen dugu gaurko irteera. Eguzki asko ez dugu izan, baina paraje ikusgarriak ezagutu ditugu eta gustora goaz etxerako bidaian. |



































































