![]() |
| Gaur "Bidexka beltza" ezagutzeko asmoa daukagu, eta gero goian, ikusiko dugu zer egin. |
![]() |
| Beheko pista eta behelainoak utzi ondoren, Bedarbideren oinetan dagoen basoan sartu gara. |
![]() |
| "Herrenaren harkaitza" aurkitu dugu bide erdian. Plaka bat dauka. Inguru honetako mendizale talde batek, bertan atsedena hartzen zuen kide herren bati eskeinia da. Mendiko beste historiatxo bat... |
![]() |
| Tologorri agertu zaigu basoaren gainetik. |
![]() |
| Bedarbideren azpitik doan "Senda Negra" jarraitzen. Benetan beltza da, eta gaur behintzat, lokatza da nagusi. Baina oso bide polita da. |
![]() |
| Eskuinera begiratzen badugu Gorbeia agertzen da. |
![]() |
| Bedarbideren hormen azpira heldu ondoren, bidezidor estua etanahiko laua da. Lokatza ez balitz egongo lasai joatekoa. Baina oso labainkorra dago. |
![]() |
| Tologorri. Horra goaz. |
![]() |
| Atzera begira. |
![]() |
| La Barrerilla lepoaren azpian dauden urjauziak. Zirko dotorea osatzen da. |
![]() |
| Atzean utzi ditugu basoa eta Bidezidor Beltza. |
![]() |
| Mendizale ugari tontorrean. Putreak ere hor dabiltza inguruak zaintzen. |
![]() |
| La Barrerilla. Gertu dugu Iturrigorri. Izen honekin ere ezagutzen da Tologorri mendia. Mendi federazioak Iturrigorri izena berreskuratu du azkenengo edizioan. |
![]() |
| Iturrigorri. Ur asko, nahiz eta udazken lehorra izan. |
![]() |
| Ungino eta Eskutxi Tologorritik. |
![]() |
| TOLOGORRI (1066m). Txarlazora dihoan mendilerroa daukagu atzean. |
![]() |
| Maroño urtegia eta herria. |
![]() |
| Behelainoak Bedarbide-Solaiera-Txarlazoren hormetan jolasten bezala. |
![]() |
| Bidexka Beltza-ren gutxigorabeherako ibilbidea. |
![]() |
| Agiñaga auzoa. |
![]() |
| Lendoñogoiti eta Urduña ingurua. |
![]() |
| Denbora dexente eman dugu tontorrean putreen dantzak ikusten. |
![]() |
| Eguzkiak eta behelainoek efektu dotoreak eskeini dizkigute. |
![]() |
| Belandia dela uste dut. Maroñotik gertu dauden auzoak. |
![]() |
| Behelainoak Bedarbiden. |
![]() |
| Momentu batzutan Iturrigorriraino igo dira behelainoak. |
![]() |
| Tologorri atzean utzi eta Menerdiga mendateruntz goaz. Ez dugu ezagutzen, eta sarrera ikustea nahi dugu, gero bertatik jeisteko. |
![]() |
| Mendilerroa jarraitzen. Aurrean ditugu Eskutxi eta Ungino. |
![]() |
| Menerdiga mendatetik jeisten den bidea. Hortik jetsiko gara, baina lehenbizi Unginori egingo diogu bisita. |
![]() |
| Menerdigako bordak. |
![]() |
| Unginoren "branka". |
![]() |
| Putreak Unginoren tontorraren azpian. |
![]() |
| Madaria, Unginoren azpian. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. Balkoi bikaina. |
![]() |
| Garobel mendikateko bi tontor espektakularrenak lotu ditugu. |
![]() |
| Tontorraren ondoan Begi erraldoia daukagu. |
![]() |
| Tologorri eta jeisteko erabiliko dugun bidea Menerdigatik behera. Orain mendatera itzuli behar gara berriz. |
![]() |
| Menerdigako atea. Orain dena beheruntz. |
![]() |
| Hasieran malda handia dago baina bidea oso ondo trazatuta dago. |
![]() |
| Okerrena, behi asko dabilela inguru hauetan, eta bidea erabat lokaztuta dagoela. Baina mendian gaude, beraz... |
![]() |
| Ezkerrean, Maroño urtegia eta inguruko auzoak. |
![]() |
| Ea pasatzen lagatzen diguten... |
![]() |
| Menerdiga mendatea atzean eta Tologorriren hormak gure gainean. Poliki eta oreka mantentzeko arazo batzuekin noizbehinka, bagoaz beheruntz. |
![]() |
| Ungino, dotorea. |
![]() |
| Tologorri, bestea bezain ederra. |
![]() |
| Aurkitu ditugun baliza bakarrak. Hemendik Lendoñogoitiraino pista bat jarraituko dugu. Venta Fría-runtz. |
![]() |
| Beti Tologorriren azpitik. Itxura desberdinak eskeintzen dizkigu mendiak. |
![]() |
| Itzuli ederra bukatzera goaz. |
![]() |
| Hortik dihoa igoerako bidea. |
![]() |
| Lendoñogoitira heltzen. |
![]() |
| Lendoñogoiti. Gaur ere sei bat orduko ibilbidea egin dugu. |
![]() |
| Urduñako La Antigua-ko Amabirjina. |



























































