![]() |
| 2020-02-24 Ihauterietako Astelehena. Izugarrizko eguraldia. Gure mendietako klasiko bat! Arantzazutik atera eta Urbiara lehenbizi. |
![]() |
| Aurrean daukagunak deitzen digu eta guk, zintzo, kaso egingo diogu. |
![]() |
| Arbelarera doan bidea utzi eta maldan gora, harkaitzera heltzeko. |
![]() |
| Udaberria otsailean. |
![]() |
| Pasabide oso dotorea ea goraino. Garai batean hau erabiltzen genuen Arbelaitzera igotzeko, baina utzita genuen. |
![]() |
| ARBELAITZ. Orain ertza jarraitzea geratzen zaigu. |
![]() |
| Arbelaitz atzean uzten. |
![]() |
| IRAULE |
![]() |
| IRAULEn |
![]() |
| AITZURI. Buzoietan ipintzen dituen izenak erabiltzen ditugu... Badakigu eztabaidak daudela honi buruz. |
![]() |
| Aketegi pasa eta Aitzgorriruntz. Normalean hor aurrean dagoen Aitzabal "saltatu" egiten dugu, baina gaur bisita bat merezi duela pentsatzen dugu. |
![]() |
| AITZABAL |
![]() |
| Tontorrean, gustora. Igoera labur eta erraza. Honek ere merezi du, bai. |
![]() |
| Eta azkenik AITZGORRI. |
![]() |
| Jeisteko, gehienetan bezala, asko gustatzen zaigun eta nahiko bakartia den bidea aukeratu dugu, Oltzara doana. Lasaitasuna eta gozamena. |
![]() |
| Oltza. Aitzgorriko paradisuetako bat. |
![]() |
| Gaur hemen ez dabil inor. Ah ze pakea! |
![]() |
| Oltzatik Urbiara, betiko bide zaharretik. |
![]() |
| Eta Urbia behean utzita, Zabalaitzen azpiko bidetik, Arantzazura. |
![]() |
| Gaurko zeharkaldia. Noiz ahalko dugu berriz horrelakorik egin?... Oraingoz irudiekin konformatu beharko gara. |
![]() |
| Ibilbidea hemen |


























