2019/06/09

CASTILLO D` ACHER 2384 mt.

2019-06-01 Larunbata. Atzo iluntzean Hecho-ra heldu ginen eta bertan afaldu eta lo egin ondoren, goizeko 9retan prest gaude Oza-n (1120m) Gaztelura igotzeko. Oza eta Chipeta. Inguru magikoa!
Oza sarreran dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea. Ibaia zeharkatu zubitik eta berehala hartuko dugu igotzeko bidea. Gaztelura goazen seigarren aldia da, baina azkena duela 19 urte izan zen. Gainera gehienetan elurrakin igo dugu. Gaur bero latzarekin, baina bada ordua mendi eder hau berriz bisitatzeko.

Zubiaren beste aldean hasten da bidea, oso ondo balizatuta. Guretzat baliza berriak.



Egurrezko zubi dotorea. Ramiro del Monje kanpalekuaren eskuinetik doa bidea. Oso argia eta erabilia. Gaur ere mendizale asko ikusiko ditugu.

Lizara-ra doan bidea utzi eta ezkerrera hartuko dugu basotik.

Oza-tik datorren pistara atera gara eta bertan, zuzenean gora basotik.
Basoko itzala eskertzen da.

Lenito agertzen da basoaren gainetik.

Urjauzi txikiak bidearen ezkerraldean.

Rincón de Alano.

Espata sakana zeharkatu dugu eta beste aldean dagoen basotik gora goaz. Hemen aldapa tentetu egiten da.

Oza-ko baso ederra eta mendi ezagunak paraje hauek babesten.

Basoa behean utzi dugu eta orain ikuspegia gehiago zabaltzen da. Lenito-Peñaforca-Rincón de Alano mendilerroa
Acher-eko baso aterpea eskuinean utzi dugu eta bagoaz Gazteluaren pala luzearen oineruntz.

Agüerri-ren tontorra agertzen da aurrean.

Ezkerrera begira.

Gainean dauzkagu Gaztelua ongi defendatzen duten dorreak.
Borreguil de Acher sakana eta Costatiza mendia ditugu eskuinean. Hemen bideak sigi-saga oso luzeak egiten ditu.

Harkaitzaren kolore ezberdinak.


Palaren erdialdean edo, aldapa tentetu egiten da eta sigi-sagak laburragoak bihurtzen dira. Guk hau elurrarekin ezagutu dugu gehienetan.

Hau da Gaztelurako sarrera.
Behera begira.


Sartu gara gaztelura. Elur oso gutxi dago eta bidea nabarmena da. Tontor nagusia ezkerrean.

Azkenengo aldapan. Atzean Bisaurín eta Agüerri eskuinean.
CASTILLO DE ACHER (2384m). Panorama izugarria. Hiru ordutan igo dugu.
Ez dago batere hotzik eta orduerdiko egonaldia egingo dugu tontorrean, inguruaz gozatzen.
Guarrinza zuloan, Acherito lakua inguratzen duten mendiak eta , fondoan, Petretxema-Ansabère-tik Anie eta Countendé-rainoko mendilerroa eta Billareak eskuinean.

Buzoia. Hau ere berria guretzat. Plakan 2010-eko data agertzen da.


Bagoaz beheruntz, baina elurgune horretan ezkerrera hartuko dugu, Ledormeur tximiniaren irteera ikusteko.

Hau da Ledormeur tximiniaren irteera. Behean, elurrez blokeatuta dagoela ikusten da. Hau da Guarrinza-tik etorrita igotzeko aukera dotore bat.

Castillo de Acher Hegoa (2347m). Atzean, nagusia. Eskuinean tximiniaren irteera.

Anatera Alta aurrean, Bisaurín, Puntal de Secús eta Secús mendilerroa, Aspe eta abarrak atzerago...

Bagoaz beheruntz. Lenito-Peñaforca-Rincón de Alano aurrean.

Gazteluaren almenak eta Petraficha-tik Anierainoko mendilerro guztia fondo bezala.
Elurgune txikietako bat zeharkatzen.

Gaztelutik irtetera goaz.

Pala gogorraren oinera heltzen. Eskuinean Bisaurín.


Lurreko koloretasuna.


Oza. Zenbat berde desberdin! Izugarria da baso hau.
Oza. Ondo babestuta dago. Ezkerretik hasita, Peñaforca-Rincón de Alano, Mazandú, Chipeta, Gorreta eta Gamueta, Acherito, Petretxema.

Espata sakaneko urjauziak.

Benetako gaztelu naturala!!!

Basora sartzera goaz. Bero latza egiten du eta gustora hartuko dugu bere babesa.



Kimu berriak.


Sei ordu pasa ondoren, arratsaldeko hiruretan heldu gara Oza-ra. Ondo hartu gaitu, beste behin, gazteluak.

Ondo hidratatzen gauden bitartean ezin kendu begiak gure mendiari.

Llena del Bozo-Llena de la Garganta eta Aspe Puente la Reina-tik.

Orain etxerako bidaia geratzen zaigu, baina bizi izandako momentu ederrekin gustora egiten da. Puente la Reina ondoan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina