![]() |
| 2019-01-19 Zumarragako Antigua ermitan gaude. Aspaldian ez gara ibili Izazpi eta Samiño aldean, eta Antiguatik inoiz ez dugu igo paraje hauetara. Hurrengo egunetarako eguraldi petrala omen dator ... |
![]() |
| Zumarragako beste mendi ezaguna, Irimo. Hortik gure herriraino zeharkaldi dotorea egin daiteke, Gorla, Elosu eta Karakatetik. |
![]() |
| Hau da gaurko ibilaldia. Lehenbizi Izazpira, Samiñora ondoren, eta Antiguara itzultzerakoan Belokitik pasa. wikiloc/antioko-ermita-izaspi-samino-beloki- |
![]() |
| Ermita. |
![]() |
| Ezkio eta Ormaiztegi aldeak behelainoekin. Gu pistatik goaz Osinalde aldera. |
![]() |
| Aizkorri "bolloarekin". |
![]() |
| Antigua, Elorriaga lepora doan pistatik. |
![]() |
| Baserrien izenak Elorriaga lepoan. |
![]() |
| Eta galtzen ari diren lanak. |
![]() |
| Elorriagatik Arantzetakogainera igo dugu, diagonal luzea eginez Izazpiren magaletan. Orain eskuinera. |
![]() |
| Baso honen ertzetik goaz goruntz. Eguzki izpiek efektu politak sortzen dituzte. |
![]() |
| Tontorrera hurbiltzen. Oraindik eguzkia daukagu, baina haize hotza dabil eta aldaketa datorrela sumatzen da. |
![]() |
| IZAZPI (973m). Tontor airosoa eta ikuspegi ederrekin. |
![]() |
| Hemen Mandubia, Usurbe, Txindoki, Larraone, Balerdi,... ikus daitezke. |
![]() |
| Zumarragatik Beasainera doan autobidea behean eta Aizkorri hodeiz apainduta fondoan. |
![]() |
| Izarraitzeko tontorrak. |
![]() |
| Ez dugu denbora asko egin tontorrean, eta berriz Arantzetagaina lepora jetsiko gara, hortik gaina jarraituz Pagotxetara eta Samiñora jarraitzeko. |
![]() |
| Pagotxetako bidegurutzea. Argi dago nora joan behar dugun. Gero berriz hona itzuliko gara, hemendik Elorriagara jeisteko. |
![]() |
| Pagolako txabolia, Samiñoren oinean. |
![]() |
| Azkenengo aldiz, Aginaga auzotik etorri ginen tontor hauetara. Baina badira urteak... |
| 2001ean |
![]() |
| Samiñora igotzen. Aldapa ez oso luzea baina tentea. |
![]() |
| SAMIÑO (932m). Apur bat gorago Iruarrietako erpina dago. |
![]() |
| Izazpi eta Txindoki eta Aralarreko tontorrak Samiñotik. Hodeiak ugaritu dira. Badator aldaketa... |
![]() |
| Aralarreko tontorrekin. |
![]() |
| Pagotxeta lepoko txabola. Orain berriz Izazpiren magaletik Elorriaga lepora jetsiko gara. |
![]() |
| Eta Elorriagatik zuzenean jetsi beharrean, nahiko gertu dagoen BELOKIra (659m) igo dugu. Hau Antigua gainean geratzen da eta kanpaia ere dauka gurutzean. Zerua oso iluna jartzen ari da... |
![]() |
| Belokitik Antiguara zuzenean jetsi gara, basoaren erdian dagoen bidezidor oso malkartsua erabiliz. |
![]() |
| Antiguan dagoen jatetxearen barrutik Aizkorri aldea ikusten da, nahiz eta oso hodeitsu egon. |
![]() |
| Badaude indarrak berreskuratzeko aukerak... |
![]() |
| Antigua. Bost bat orduko ibilaldia egin dugu, lasai eta atseden batzuk hartuz. Gure herritik gertu dauden inguruak dira, baina gutxitan ibilitakoak. Ba zen garaia! |


























































































