2022-05-28 Aisa-tik gora dagoen La Cleta aparkalekutik atera gara. Rigüelo-tik Bernera-ko mendiak ikusten ditugu. Gaurko gure helburuak eskuinerago geratzen dira. Baina horien azpira helduko gara. |
Balizak. Gaur ezkerrera goaz Igüer eta Bozo lepora. Eskuinean Borau agertzen da. |
Llanos de Napazal-en, bide erosoa. Aurrean Punta Alta de Napazal eta Bozo lepoa. |
Igüer-eko "Belarria" igotzen bere ezker aldetik doan bide malkartsutik. GRa beste aldetik doa. Gero handik jetsiko gara. |
Gainditu dugu "belarria". Llanos de Napazal behean geratzen dira eta Magdalena mendilerroa atzean. |
Berriz GRan Bozo leporuntz. Eskuinean Punta Alta de Napazal. |
Gertu daukagu lepoa. |
Bozo lepoan (1995m). Orain eskuinera, Candanchú-ra doan GRa jarraituz. |
Bozo lepoaren beste aldean Bisaurín eta Puntal Alto de Foratón. Lizara aldea. |
Foyas de Aragües-era sartzen. Toki oso ederra da hau eta normalean jende gutxi ibiltzen da hemen. Gure mendiak fondoan agertzen dira. |
Hemen goian bizilagun hauek bakarrik ikusiko ditugu. |
Kablea jarri dute pasabide honetan. Guretzat berria da. Egoera honetan ez da oso beharrezkoa. |
Ruabe de Bernera eta Olibón-en azpian elurguneak hasi dira. Egoera onean dago elurra. |
Sarrio gehiago Ruabe-ren azpian. |
Eta gure lehenbiziko tontorraren azpiko elurgunean sarrio talde oso handia. |
Hau da Puntal del Bozo. Ezkerretik igoko dugu, ondoren eskuineko ertza jarraitzeko Ruabe-ra. |
Hor dabiltza sarrio guztiak, gustora elurretan. |
Beraien ezkerretik igoko dugu. Hori tropela! |
Gu elurgunetik gora. Atzean, Aisa mendatea eta Llena del Bozo-Aspe. |
Ertzean, tontorraren ezkerrean. Olibón eta Bernera-ko mendiak ditugu aurrean. |
Bisaurín eta Secús-eko mendiekin. Gure oinetan Sarrioen Harana. |
Aldapa handia eta harri soltea tontorrerako azken zatian. |
Ertzeko pasabide dotorea. Olibón eta Bernera atzean. |
PUNTAL DEL BOZO (2407m). Estanés lakua. |
Estanés eta Sesques mendikatea atzean. |
Liouviella eta Cúpula de Secús aurrean. Nafar Pirinioa atzean. |
Behatoki ederrean gaude. |
Lie Labata aurrean eta Balaitús-Frondiellas eta Respomuso-ko mendiak atzean. |
Aisa mendikatea, Candanchú-ra jeisteko, eta Llena del Bozo-Llena de la Garganta-Aspe eta Collarada. Ruabe-tik mendate ingurura jetsiko gara. |
Sarrioen Harana eta Bernera ezkerrean. Erdian Plana Mistresa, Bisaurín eta Puntal de Secús. |
Puntal-etik jeisten. Aurrean daukagu Ruabe del Bozo eta Aspe, Collarada,..., atzean. |
Ertz zabala eta lasai ibiltzekoa, nahiz eta elurra egon. |
Lie Labata gure ezkerrean geratzen da. |
RUABE DEL BOZO (2419m). |
Candanchú, Midi, Palas, Balaitús, Infiernoak,..., Pirinioa. |
Aspe eta Llena de la Garganta. Ipar aldean elur gehiago dago. |
Puntal-era egin dugun igoera eta Ruabe-rako zeharkaldia. Bisaurín atzean. |
Somport-eko errepidea, Sesques ezkerrean, Midi, eta hainbat tontor ezagun. |
Beheruntz tontorrean zerbait pikau ondoren. Aisa mendateruntz jetsiko gara baina bertara heldu gabe. |
Mendatea eta Llena del Bozo. Hemendik ere igoera polita du. |
Foyas de Aragües, Olibón, Bernera,... Orain goitik ikusita. |
Puntal del Bozo eta Bisaurín atzean. |
Jeisteko dauden elurgune guztiak baliatuko ditugu. Eskuinetik igo dugu Puntal-era. |
Ruabe del Bozo eta bi tontorren arteko ertza. |
Foyas de Aragües eta Llena del Bozo. Gure tontorrak han atzean geratzen dira. |
Bozo lepotik behera. |
Punta Alta de Napazal hodei dotorez apainduta. |
Orain GR-tik jetsiko gara. Luzeagoa da baina lasaia. |
Asfodeloak. |
Igüer-eko txabola inguratzen. Goian Llena del Bozo eta Llena de la Garganta. |
Igüer-eko zirkoa. Ezkerretik igo dugu belarri itxurako horma gainditzeko, eta orain eskuinetik gatoz, GRa jarrautuz. Goian, erdian, Bozo lepoa eta Punta Alta de Napazal. |
Inguru oso ezaguna da guretzat, hainbat aldiz ibili baikara, urteko urtaro guztietan. Baina ez gara aspertzen... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina