2022-05-21 ASTUN goizeko 9ak baino lehenago (1732m). Beroa dago iragarrita. Ea goietan apur bat arintzen duen. Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo. |
Escalar lakutik erortzen den urjauzietako bat. |
Bide erosoa eta ezaguna Escalar lakura igotzeko. |
Erreka ertzetik. Elurgune batzuk ere badaude. Pentsatzen dugu beste aldean elur gehiago egongo dela, baina oztopo ez izatea tontorren igoeretan. |
Orkideaz inguratuta. |
Orkideak. |
Elur azpitik elur azpira jauzi egiten du errekak. |
Escalar lakuan. |
Escalar lakua eta izen bereko mendia. |
Mendizale dezente aurretik eta atzetik, baina gehienak Monjes-era edo Ayous-eko lakuetara. Gure bi mendietan bakar bakarrik ibiliko gara. |
Lakua eta Escalar-Nayeta gailurrereia. 2018/07/punta-l-escalar-nayeta-pic-d-belonseiche | |
Aspe eta Llena de la Garganta. |
Lakua eta Tortiellas-Borau-Garganta de Aisa-Aspe-Llena de la Garganta. |
Col des Moines edo Jaca mendatera igotzeko elurgunea. Arrasto ona daukagu. |
Lepora heltzen (2169m). Paradis baino altuago egongo gara mendatean. |
Hau da mendatearen beste aldean daukaguna. Esan bezala, Paradis mendatea baino apur bat baxuagoa da. Orain jetsi egin behar dugu, tontorraren ezker alderuntz. Uste genuen bezala, hemen elur gehiago dago. |
Lepotik behera Pic des Moines-en azpian. Geratu gara bakarrik. |
Ezkerrean daukaugu Castérau. Gero joango gara horra. |
Aurrean daukagu Paradis. Bere atzean Midi eta Peyreget. |
Paradis lakua eta tontorra. Toki oso dotorea. Midi dena gainditzen. |
Paradis lakua. Bere eskuinetik joango gara diagonalean, tontorraren azpira heltzeko. |
Paradis lakua eta Castérau. Izugarrizko horma dauka alde honetan. |
Eta gure helburua, Paradis. Honek ere, eskuin aldean horma izugarria dauka. Ezkerrean dauka alde ahulena eta horra joan behar dugu. Ea elurra nola dagoen... |
Pare bat elurgune zeharkatu behar ditugu. Zorionez ez dira oso luzeak baina elurra gogorra dago hemen eta lanak emango dizkigute. |
Pazientziaz eta arrasto ona eginez lortuko dugu pasatzea. Atzean, Moines, Hourquette, Larry,... |
Beheko elurgune horiek pasa ondoren, goiko aldera heltzeko igarobidean gaude. Lehorra egonda erraza da. |
Pasabidearen bukaeran. |
Pasabidetik irten eta goiko aldea oso erraza da eta berehala helduko gara tontorrera. Behatoki paregabea. |
PARADIS (2129m). Peyreget eta Midi atzean. |
Paradis eta Castérau lakuak. |
Bi lakuak, Castérau mendia eta Hourquette-Larry atzean. |
Tontorraren azpiko hezeguneak. |
Astún tontorren aldetik erortzen diren urjauziak. |
Bious lautadaren gainean gaude. Midi beti alboan. |
Jeisten, pasabidearen sarreran. |
Elurguneetan. Orain, lehengo arrastoa jarraituz, errezago zeharkatuko ditugu. |
Paradis lakua eta Pic des Moines eta Jaca mendatea. Orain lakuaren eskuinetik joango gara Castérau lakura jeisteko. |
Paradis lakua eta mendia. Txikia baina dotorea. Eta batez ere, bakartia. |
Castérau lakua (1943m) eta Midi. Hemen berriz jende artean ibiliko gara apur batean. |
Mendatean. Hemendik gora, malda handia, baina mugarriz oso ondo markatuta dagoen bidezidorra dago. Geratu gara bakarrik berriz. |
Aldapa tentea baina erraza. Atzean, Bersau lakua, Hourquette, Larry. |
Bersau lakua izoztuta dago oraindik. Hor jendetza dabil batera eta bestera. |
Gazteluaren tontorrera heltzeko dagoen pasabide loretsuan. |
Gora irteten. Atzean, Bersau lakua, Hourquette, Larry,... |
Goiko aldea oso zabala da. Midi parean. |
CASTÉRAU (2227m). Moines aurrean eta Aspe, e.a. atzerago.2017/11/pic-des-moines-2347-m-eta-casterau |
Beste balkoi eder bat Bious-en bihotzean. Gozamena! |
Ayous-eko lakuak, Ayous mendia,... Nahiz eta bero egin, haize ederra dabil eta gustora egoten da hemen. |
Roumassot lakua, Bious-Artigues, Lavigne mendia Gabas gainean, Gourette-ko mendi elurtuak,... |
Gentau lakua eta Ayous aterpea. |
Paradis mendia azpian geratzen da. Hori da egin dugun igoera. |
Erramu dotorea. |
Castérau eta Paradis lakuak gure azpian. |
Castérau lakua. Ea 300 metroko jauzia daukagu. |
Bersau lakua. |
Beheruntz, igoerako bidea jarraituz. Hau da goiko pasabidea. |
Castérau, benetako gaztelua. |
Orain berriz Moines lepora igo behar dugu. Atzean, Castérau mendatea eta mendia. Handik gatoz. |
Bagaude mendatean. Paradis txikia aurrean, Midi, Peyreget, Balaitús, Infiernoak,...2016/09/midi-d-ossau-itzuli |
IBILBIDEA HEMEN |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina