2023/07/22

PICO DE SOBA 2624 mt. Ah ze soba!

 

 2023-06-24 LA SARRA (1450m). Goizeko 7,45etan hasi gara oinez. Aparkaleku guztiak topera ordu hauetarako. Dena furgoneta eta karabanaz beteta... Zentralaren ondoan utzi kotxea eta bagoaz, Aguas Limpias ibaiaren ertzetik Respomuso-ra doan bidetik.

 Ur pila erortzen da sakan guztietatik.

 Goizeko freskuran. Gaur, guretzat ezezaguna den mendi batetara goaz. Ez ditugu erreferentzi asko aurkitu sarean. Ez dira asko geratzen...

 Dena loreztatuta eta urjauziak topera.

 Urjauzi fotojenikoa.

 Ez dago Ordesa-ra joan beharrik...

 Guk igoko dugun Soba sakanetik datozen urak.

 Hemen utziko dugu Respomuso-rako bidea. Garbi jartzen du "No lagos de Arriel". Ba orduerdi gorago bikote batek Balaitús-erako bideaz galdetu digu. Hemendik ez dela esan, baina wikiren bat badutela eta han jarraitu dute. En fin!

 Soba-ra doan bidea errekaren ondoko basotik doa. Dena gora!

 Basotik irteterakoan Soba-ko zirko guztia agertzen zaigu aurrean.

 Soba ibaiaren iturburua eta gainean mendia, nahiz eta tontorra atzerago geratzen den.

 Iturburua.

 Oraindik tarte nahiko luzean, Soba mendatera doan bidetik jarraitu behar dugu, Arriel-era joateko bezala. Hemen asfodeloz inguratuta.

 Asfodeloak.

 Soba harana eta, Aguas Limpias-en beste aldean, Garmo Carnicero eta Musales aldea.

 Oraindik Soba-ra doan bide nagusian. Ikusi ditugun mendizale guztiak Arriel-era doaz.

 Ikusi dugunean bidea Soba aldera doala, gure ezkerrera hartu dugu, eta mugarri solteren bat jarraituz, aldapa tentetik gora hartu dugu, inongo biderik gabe. Bakardadea! Atzean, Respomuso eta bertako mendiak, Gran Facha,, Llena Cantal, e.a.
 
 Goiko zirkora heldu gara, intuizioz. Tontorra ezkerrekoa da, atzekoa. Orain markatu dugun ibilbidea egingo dugu gutxi gorabehera. Ez da atzeko lepora heldu behar. Hemendik aurrera ez dugu mugarri bakar bat ere ikusiko. Gaur intuizio eguna da!

 Lakutxo izoztu bat behean utzi (jeisterakoan oinak lasaitzeko balioko digu), eta mendiaren espoloia inguratzen goaz. Atzean, Garmo Carnicero-Musales, Infiernoak-Garmo Negro-Algas, Sabocós,...

 Gu, nola ez, bakarrik. Arriel-era aldiz, tropela, lepora igotzeko elurguneak zeharkatzen.

 Arriel biak, aski ezagunak guretzat.  Ibilbidea 

Hau da geratzen zaigun aldapa tentea, inguru gogorrean gainera. Erdialdean ikusten dugun kanal-tximinia batetara igo behar dugu. 
 Igotzeko zati erosoenak bilatzen goaz, baina aldapa handia dago eta harri solte asko eta labainkorra da ingurua.

 Poliki baina bagoaz goruntz. Respomuso aldea atzean.


 Palas bikaina agertu da. Ez da hirumilakoa, eta hobe...

 Aurkitu dugu tontorrera igarotzeko kanal-tximinia. Ez da zaila, baina adi ibili behar da non zapaldu eta non heldu.

 Segurtasunez, banakako tarteak igo ditugu. Ikusten da eremua nolakoa den.


 Kanalaren irteera bertikala. Zorionez, elurguneak ez digu oztopatu igoera.


 Kanaletik irteten. Hemendik beste aldapa tente batek eramango gaitu tontorrera.

 Azkenengo metroak tontorrera heltzeko. Atzean, Palas, Arriel, Balaitús-Frondiellas, Facha, Respomuso,...

 PICO DE SOBA (2624m). Lau bat ordu kotxetik. Dena guretzat. Paisaia ikusgarria alde guztietara begira. Baina, mendiaren izena, oso egokia. Argi ikusten da, oso mendizale gutxi datorrela hona.

 Sarrio bat agertu zaigu gure ondora. Gaixorik dagoela dirudi.

 Tontorrean, Palas eta bi Arriel-ekin.

 Midi d'Ossau.

 Gure ezkerrean, eta mendilerro berean geratzen diren tontorrak. Hauek ere ez dira oso bisitatuak izango.

 Midi-runtz begira. Atsedena hartuko dugu.

 Portalet-era igotzen duen errepidea Laruns-etik gure azpian. Anèou bailara eta mendi ezagunak atzean.

 Lurien.


 Arriel aurrean eta Balaitús-Frondiellas atzean.

 La Sarra 1200 metro beherago eta Lanuza atzean.

 Sarrioak elurgune tente batean.

 Tontorreko harkaitza eta hasigabeko siempreviva-k.

 Beheruntz, kanalera bidean. Eremu bertikala.

 Kanalaren goiko aldean. Jetsi ere banaka egingo dugu.

 Pico del Cuello de la Soba daukagu ondoan. Hau Soba mendatetik nahiko erraz igotzen da. Hemendik itxura zailagoa dauka. Atzean, Tourettes eta Artouste aldeko mendiak.

 Goian geratzen da tontor ezezagun hau. Gu orain, espoloia inguratzera berriz.

 Goiko zirko hori inguratzen. Igoerako bidea jarraitu dugu.



 Lakutxo izoztuan Arriel biekin. Oinak ederki freskatu ditugu hemen. Gure spa partikularra izan da.

 Soba mendaterara doan bidera jeisten. Malda handia eta zulo ugari landaretza artean. Terreno deserosoa.


 Behin bidea hartu, lasaiago jetsi gara. Hemen basora sartzen, Soba ibaiko urjauzien laguntzarekin. Ondoren Respomuso-ko bidera jetsi, eta La Sarra-ra.





 Eta La Sarra-ko jatetxean omenaldi txikia. 8 bat orduko ibilaldi gogorra izan da, geldialdiak barne. Baina mendi berri bat ezagutu dugu eta gustora ibili gara. Intuizioak oraindik funtzionatzen du...




 IBILBIDEA :/pico-la-soba-2624-mt-