2013/02/17

ARATZ (1446 m) Zirkularra Araiatik.

Arabako Lautadako Sumendia:

Aratz 1446m

Zirkular ederra Aratz mendian. Kotxea utzi dugun toki bertatik daukagu elurra, eta berehala erraketak ipini ditugu kotxera berriz itzuli arte.

 
Hemen ikusten da egin dugun ibilbidea.
Goizeko 9rak dira, Ajuria lantegiaren ondoan aparkatu eta abiatzeko prest gaudenean. Aspaldian eguzkia ikusi gabe, gaurko eguraldi ona dago iragarrita.

Aranean behelainoak daude.



Elurtuta dauden baso ederretatik goaz.

 Gasteiz eta Araba gehiena behelainoen azpian daude. Gu, eguzkitan, gustora. Elur asko dago eta erraketak asko laguntzen digute.

Iturriotz.
Aitzgorri.



Azkasaroi ( 1180 m. ) edo "Txabola del tuerto"

Gailurrerira irten ondoren, beste aldera pasatu gara eta goruntz goaz. Mendiari itzulia eman diogu. Atzean Aitzgorriko gailurrak ditugu.



Hemen elurra oso ondo dago, gogorra, eta gustora goaz gailurreruntz. Atzean, Izarraitz agertzen da.

Tontorrera irteten. Atzean, Beriain eta Pirinioa.


Azkasaroi txabola eta bere kokaleku dotorea, ondo babestutako aranean.



Etxegarateko errepidea eta Aralar mendikatea.

Beriain eta Nafarroako Pirinioa.

Jetsiera beste alderuntz egin dugu. Elurra biguntzen hasita dago, baina disfrutatzen ari gara.

Aratzetik egin dugun jeitsiera.

Imeleku-tik (1310 m) jeisten Aralar Mendikatea daukagu parean.

Zirauntzaren iturburua.

Zirauntza.

Zirauntza ederra dator. Eta bai, azkenean eguraldia portatu da. Disfrutatzeko eguna.
Ia 6 orduko ibilbidea.